Berriak

 

 

Gure herriko albisteak eta berriak

Eguraldi bikainarekin abiatu dira 'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimeneko kideak. Bi aldiz egingo dute ekimena hilabetean zehar, eta eguraldi bikainarekin egokitu zaie lehena. Joxe Arregi plazan, elkartu, taldeko argazkia…
Uda gerturatzen ari da eta ekitaldiz betea dator hilabetea. Asteburu honetan ere izango da zertaz gozatua. Gaur arratsaldean zabalduko da, Plazida Otaño liburutegian, Santi Esnaola margolari billabonatarraren margolanak. Ekainaren 23ra…
Inklusioari eskainia izan da aurtengo Maiatza Saltsan. Gaitasun, sentsibilitate, jatorri ezberdinetako herritarrak kontuan hartuta antolatu dira ekitaldi ezberdinak. Bide horretan, maiatzaren 29an eman zitzaion amaiera Gautenarekin batera abiarazitako prozesuari; ikastetxeetan…
Rafa Gonzalez artisau zizurkildarrak Pello Mari Otañoren irudia oparitu dio Hernandorena Kultur Taldeari. Taldekideek hala erabakita, Udaletxean egongo da ikusgai aurrerantzean, guztiok goza dezagun.
Inklusioari eskainia izan da aurtengo Maiatza Saltsan. Gaitasun, sentsibilitate, jatorri ezberdinetako herritarrak kontuan hartuta antolatu dira ekitaldi ezberdinak. Bide horretan, maiatzaren 29an emango zaio amaiera Gautenarekin batera abiarazitako prozesuari; ikastetxeetan…
Azken asteotan jokatutako bi txapelketatako emaitzak igorri dituzte Danok Danena halterofilia taldeko kideek. Batetik, apirilaren 22an, Gasteizen,  Euskadiko Absoluto Mailako Txapelketa izan zuten.  Ondorengoak izan ziren lortutako emaitzak:   ABSOLUTO…
Elkarretaratze jendetsua egin da gaur Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoan zubian. Joan zen asteburuan izandako gertakariak salatu eta horrelakorik onartzen ez dela adierazteko elkartu dira herritarrak, udal ordezkariak eta zenbait…
Bihar, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Zizurkil eta Villabonako Udalok aniztasunaren aldeko aldarria egin nahi dugu, ozen eta garbi. Herri anitza nahi dugu, non edozein lasai eta seguru…
Oso erraza eta bizkorra da komunitate energetikoan izena ematea; erregistratzeko inprimakia bete besterik ez duzu. Ikusi bideoa, eta erregistratu bizkor eta erraz. Apunta zaitez, tokiak mugatuak dira! Dei iezaguzu 946856312…
Gaur, maiatzak 15, baserritarren eguna ospatzen da hainbat txokotan eta, Zizurkilen ere izango da ospakizunik. Eguerdian herri kirol saioa izango da Intxaur pilotalekuan eta eguerdian, bazkaria egingo dute baserritarrek Iriarte…
Aurtengo Maiatza Saltsan ekimena ere badoa aurrera eta, datozen egunetan izango da zertaz gozaturik. Inklusioa da aurtengo gai nagusia, eta gari horri helduta datoz datozen bi ekitaldiak: Eskura dituzue MAITATZEARI…
Badira bi urte Udalak Aurrera eraikina botatzeko agindua emana zuela. Arrazoi ezberdinak medio, atzeratzen joan dira lan horiek. Maiatzaren 10ean, eguerdiz hasi ziren eraikina eraisteko lanak. Udaltzaingoa ari da trafikoa…
Eremuen diagnostikoa eta beharren identifikazioa egingo dira, herritarrekin batera.
Hilabete berrian sartzearekin batera, martxan jarri da Maiatza Saltsan ekimena. Inklusioa izango da aurtengo ardatza, eta egitarau oparoa osatuta iritsi da. Maite Amenabar zinegotziak eta Ainhoa Larrea teknikariak aurkeztu dute…
Honen bitartez jakinarazten da, datorren asteartean,  2023ko maiatzaren 2an, Ernio Bidea 7, 9 eta 10 artean dagoen errepide zatia (Joxe Arregi Plaza aurrekaldea) ibilgailuen trafikorako itxita egongo dela bertan egin…
Giro ikaragarria izan zen Zizurkilen larunbat honetan. Errepide bazterrak jendez bete ziren, Duatloia gertutik ikusteko eta arratsaldeko lehen orduetatik hasi ziren kirolariak herrira gerturatzen. 16:15etan eman zitzaion hasiera kirol probari,…
Zabalik dago haurreskoletako izen-ematea. Zizurkilgo Kuttuna haurreskola ezagutu, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu: 943 694149
Giroa bizi-bizi egongo da Zizurkilen bihar arratsaldean. Zizurkilgo II. Duatloia ospatuko da batetik eta Aiztondo Pilota Topaketako benjamin mailako finalerdiak bestetik. Duatloia Iaz jarri zen martxan Zizurkilgo Duatloia eta izandako…
Datorren larunbatean, 2023ko apirilaren 22an, ZIZURKILGO II. DUATLOIA korrika eta txirrindularitza proba egingo da. Probak irauten duen bitartean, guztion segurtasuna zaintzeko, aldaketak eta mozketak izango dira herriko trafikoan:  GI-2631 (Villabona-Asteasu),…
Euripean egin zuten aurtengo larre-irekiera ekitaldia Zizurkilgo baserritarren. Larunbaten, goizetik nabari zen mugimendua Ezkeltzuko magalean. Aziendak bertara gerturatu eta, horretarako prestatutako barrutian, txertaketa lanak egin zituzten lehendabizi. Eguerdia iristerako ireki…
“Lizarain” 18. hirigintza-jarduerarako eremuko exekuzio-unitateko jabe bakarraren birpartzelazio proiektuaren 1. aldaketa, 2022ko abendukoa jendaurrean jartzea
Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi du herrian, mural feminista batean agertu den sinbolo nazia eta feminismoaren aurkako idatzia. Zizurkil bidezkoagoa, guztiontzat askeagoa eta berdinzaleagoa izateko helburuan berresten gara. Faxismoak, ultraeskuinak…
Apirilaren 1ean eta 2an, Iruñan, Espainiako Master Txapelketa izan zen eta Danok Danena taldeko zortzi kide izan ziren bertan; 3 neska eta 5 mutil. Ondorengoak lortutako emaitzak: NESKAK F 35…
Giroa bizi-bizi egongo da Zizurkilen apirilaren 22an. Iaz martxan jarritako Zizurkilgo Duatloiari jarraipena emango zaio. Kirolariak izango dira eguneko protagonista. Euskadiko zirkuituan sartutako proba da Zizurkilgoa eta baita Euskadiko txapelketa…
Rubia gallega arrazako behien inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo Ventura Blanco albaitari adituak. Egunean zehar herriko eta bailarako baserri ezberdinak bisitatu zituen eta, arratsaldeko 19:00etan hitzaldia eskaini zuen. Jende kopuru…
Apirilaren 3an abiatu zen Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia, Gasteiztik. Sei etapa izango ditu aurtengo edizioak eta, hirugarrenean, apirilaren 5ean, Zizurkildik igaroko da. Bi aldiz igaroko dira txirrindulariak gure herritik, Asteasun…
Zizurkilgo gazte eta gaztetxoek ez dute aspertzeko aitzakiarik. Aste Santuko oporretan. Izan ere, dagoeneko martxan baitaude Gaztezulok prestatutako ekitaldiak. LH 4,5 eta 6 mailako gaztetxoek atzo egin zioten ekimenari, sukaldaritza…
Zabalik dago Oporretan Euskaraz ekimenean begirale gisa parte hartzeko izena emateko epea. Apirilaren 27ra arte egongo da zabalik aukera hori. Deialdian parte hartu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar da.…
Jende mugimendu handia izan zen larunbatean Zizurkilgo udaletxean. Izan ere, bertan ziren Pello Mari Otañoren inguruko 'Ombuaren itzala' filmaren arduradunetako batzuk, kasting-ak egiten. Goizean aktoreen aukeraketa lanak egin zituzten, udaletxeko…
Asteazken honetan, apirilak 5, igaroko da Itzulia Zizurkildik, bi aldiz igaro ere: 15:45ak aldera lehen aldiz, 17:00ak aldera bigarrenez. Horrek, herriko trafikoari eragin diezaioke. 15:15-17:30 bitartean aurreikusten da eraginik handiena.…
Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo herriek antolatuta, Aiztondoko I. Antzerkialdia izan dugu abian azken asteotan. Zizurkilen izan dira aste honetako ekitaldiak eta, gaur emango zaio amaiera. Ikastetxeetako haurrak izan dira protagonista…
Danok Danena halterofilia taldeak joan zen astean ekin zion denboraldiari. Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian, Gipuzkoako Absoluto Mailako Txapelketa izan zuten.  Eta ondorengoak izan ziren lortutako emaitzak: ABSOLUTO - NESKAK 49 kilo…
Bizipoza Jaialdia Amasa-Villabonan ospatuko da ekainaren 17an eta 18an. Lehen egunean, Oinkari Dantza taldeko kideek emanaldia eskainiko dute bi saiotan ikusteko aukera izanik, eta bigarren egunean, Aiztondo bailarako nahiz Anoeta…
Apirilaren 3an abiatuko da Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia, Gasteiztik. Sei etapa izango ditu aurtengo edizioak eta, hirugarrenean, apirilaren 5ean, Zizurkildik igaroko da. Bi aldiz igaroko dira txirrindulariak gure herritik, Asteasun…
Pello Mari Otañoren inguruko filma, aktore eta figurante aukeraketa Goizean aktore aukeraketa egingo da eta, arratsaldez figuranteena. 10:30-14:00 Aktore aukeraketa. 16:00-20:00 Figurante aukeraketa. 500 extra-figurante inguru beharko dira; gazte, heldu,…
Rosa Ayerbe ikerlari eta irakasleak dokumentu bat igorri berri du Zizurkilgo Udaletxera, 1755eko jazoera bat kontatuz. Udaleko artxibategian eta Plazida Otaño liburutegian dago idatzia, herritar guztien eskura. ‘Alcalde de sacas’…
Zizurkilgo Plaza Etxeberri taberna-jatetxea kudeatzeko prozesua zabalik dago. Interesdunek, lotura honetan aurkituko dute informazio guztia, eta baita izena emateko argibideak ere: PLAZA ETXEBERRI kudeatzeko prozesua
Ekimen berria sortu da Aiztondo bailaran. Martxoaren 15etik 30era, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo teloiak igo egingo dira, eta antzerkia izango da protagonista nagusi. Gaur egin duten ekimenaren aurkezpena, hiru herrietako…
Joan zen astelehenean egin zuen osoko bilkura Zizurkilgo Udalak. Beste hainbat gairen artean, EH Bilduk aurkeztutako Martxoak 8aren inguruko mozio bat izan zuten aztergai. Aurrera egin zuen mozioak, EH Bilduren…
Martxoak 8 izango ditu asteazken honetan. Aiztondoko Mugimendu Feministak, bailarako Udalen lankidetzarekin, hainbat ekitaldi antolatu du egunaren inguruan. Asteazkenean bertan manifestazioa egingo da, 19:00etan hasita, Amasa-Villabona eta Zizurkil artean. Ondoren,…
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du Uliazpiko EPEa, lanpostuen %94rako euskara eskatzeagatik. Atzo eman zuen epaia eta, Uliazpiko langile batzordeak protestaldia egin du gaur goizean, euren desadostasuna erakusteko…
Osoko ohiko bilkura ospatu zuen atzo Zizurkilgo Udalak. Hainbat gai izan zituzten aztergai. Besteak beste, 2023rako udal aurrekontuak. Aurrera atera ziren aurrekontuak, EH BILDUren aldeko bozkekin. EAJ eta PSOEko ordezkariek…
Enpresen kudeaketako ikuspuntu ezberdinetatik hobetzeko, zortzi doako ikastaro   Enpresetako kudeatzaile eta langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sailak, Lehiberri Eskola egitasmoaren barruan. 2023ko egitarauak 8 ikastaro biltzen…
2022ko martxoaren 11an egingo da Txapela Eguna. Dagoeneko 28. ediziora iritsi da Txapela eguna. Herriguneko festa batzordeak antolatu ohi du eguna: "Iaz ohi baino beranduxeago egin genuen pandemiako neurriak zirela…
Onartua geratu da 2023ko egutegi fiskala
Otsailaren 13an beteko dira 42 urte Joxe Arregi zizurkildarra torturaz hil zutela. Egun horren harira, torturaren inguruko ekitaldi sorta antolatzen da Zizurkilen azken urteotan. Otsailaren 10an abiatuko da aurtengo edizioa…
Kukai dantza taldearen emanaldia izango dugu otsailean. Jazoerak ikuskizuna eskainiko du Errenteriako taldeak eta ikuskizuna borobiltzeko, Zizurkilgo Bukalai dantza taldeko gazteen parte-hartzea ere izango da. Otsaileko Zer ote?-n akats bat…
EH Bilduk proposatutako mozioa onartu zen urtarrilaren 30ean ospatutako Udaleko osoko batzarrean. PSEk babestu zuen mozioa eta EAJ abstenitu. Zizurkilek egun duen arazo handienetako bat aipatzen du mozioak. Handia da…
Zizurkilgo BLUES GAUA XX. ediziora heldu da, eta ohiko formatua berreskuratuko du aurtengoan. Aurreko bi urteeta, pandemiak hala behartuta, kanpoan egin dira kontzertuak baina aurten, tabernetara itzuliko da. Urte guzti…
Gipuzkoako Urak-ek jakinarazi duenez, ur mozketa izango dute datorren otsailaren 1ean, Zizurkilgo zenbait baserrik. Konponketa lanak egin behar dituzte sarean, eta lanek irauten duten bitartean ez da ur zerbitzurik izango…
2023ko inbertsioak eta erronkak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du Udalak. Hiru erronka nagusi azpimarratu dituzte Iker Urruzolak berak eta Iban Lizarraga kirol zinegotziak. Bulandegi ibilbidea. "2023ko aurrekontuetako inbertsioen zati handiena bigarren…
Zizurkilgo Udal hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 10 urte baino gehiago igaro direnez, honen bidez jakinarazten da Udala gorpuzkinak hobitik ateratzera doala. 2023ko otsailaren 23 arteko epea ematen…
Gaur egin dute ekimenaren aurkezpena, Tolosan. Otsailaren 15ean, asteazkenarekin, informazio puntua jarriko da Zizurkilen 16:00etatik 20:00etara. Bertara gerturatzen diren lehen herritarrek oparitxoa jasoko dute, gainera. Kafea munduan gehien kontsumitzen den…
UEMA eta Lanartea elkartearen proposamena da 'Loreak belaunetan'. Kulturaren zazpi ahots gazte biltzen ditu dokumentalak: Oihane Arana, poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren, musikaria; Kattalin Barcena, artista plastiko eta musikaria; Dom…
Klima-aldaketa eta energia aurrezteko erronkei erantzuna eman nahian, mugikortasunari dagokionez, autoak partekatzeak dakartzan onurak ezagutu eta ekimen horien alde egitea posible den aztertzeko helburuarekin, eskualde mailan burutzen ari den prozesu…
Ostiral honetan, urtarrilak 13, "EMEEN KEMEN”, Maider Alcelayren helduentzako ahozko narrazio-saioa izango dugu. Igor Sala musikaria izango du alboan kontalariak.  19:00etan hasiko da ekitaldia,  Atxulondoko Areto Nagusian. HELDU DA KONTUA…
Konponketa lan batzuk direla eta, Pagamuño auzoko igogailua ez da erabilgarri egongo bihar, urtarrilak 12, egun osoz. Barkatu eragozpenak
Herritar hori,Azken asteotan zenbait lapurreta izan da gure herrian. Jokabide hori salatzeaz gain, egoera honen aurrean, Udalak gomendio batzuk zabaldu nahi ditu: - Etxetik ateratakoan, ziurtatu ate eta leiho guztiak ondo…
Aiztondo bailarako Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek manifestazio isila antolatu dute abenduaren 31ean arratsaldeko 18:30etan. Villabonako Errebote plazatik hasiko dira eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko dute. Joan…
Abenduaren 17an Arucasen (Canarias), Espainiako 17 Urtez Azpiko Txapelketa izan zen. Danok Danena taldeko kideek eguneko kronika bidali dute, baita urtearen balorazio txiki bat ere: "Txapelketan aritu zen taldeko pultsularia…
Abenduaren 22an banatu zituzten Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako sariak Zizurkilgo ipuin lehiaketa indartsu dago. XXI. edizioa amaitu berria da eta parte-hartzea oso altua izan da, beste behin. Bost kategoriatan banatuta,…
Hondakin organikoaren bilketarik ez da egingo abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Horien ordez, astelehenetan egingo da bilketa; hau da, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an. Eguberrietako egunak igarota, ohiko bilketa egunetara…
2019 urtean Zizurkilgo mugarrien inguruko lana egiteko erronkari eutsi zioten Hernandorena Kultur Taldeko kideek. Julian Arrastoa Agote eta Joxin Azkue Gabilondo taldekideek, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko Yoseba Alonso Arratibel…
Dagoeneko zabalik da Plaza Etxeberri jatetxea ustiatzeko lizitazioa. Baldintza eta informazio guztiaren berri izateko, kontratatzailearen profilerako sarrera duzue HEMEN.   Kontratatzailearen profilean sartuta, hauexek dituzue dokumentazioa ikusi eta lizitazioan izena…
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen abenduaren 10ean. Egunaren harira, ‘Bi arnas’ dokumentala ikusteko aukera izan genuen Atxulondo Kultur etxean. Emanaldi hunkigarria izan zen, hausnarketa bultzatzen duen horietakoa. Ondoren, gainera,…
Astelehenean, abenduaren 12an,  'KORAPILOAK ASKATU: ELKARTASUN HARIAK PALESTINARA' erakusketa jarriko da Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusian, eta ikusgai egongo da abenduaren 23ra bitartean. Horrez gain, gaur bertan, 18:30ean, 'EMAKUMEAK KRISI…
Kirol Astea martxan dugu, hainbat eratako ekintza eta jaialdirekin. Besteren artean, Gau krosaren 25. urteurrena ospatuko da aurten. Bihar, abenduaren 13an, Natalia Ibañez Sanseko nutrizionistaren hitzaldia izango da Atxulondo kultur…
Danok Danena taldeko kideek joan zen asteburuko kronika bidali dute. Lan ederra eginez borobildu dute 2022 urtea: "Larunbatean, abenduaren 3an, Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan genuen Zarautzen. Aurreko asteburuan Orensen izandako…
Datorren larunbatean, giza eskubideen egunean, "Bi Arnas" dokumentala izango dugu ikusgai Zizurkilen. Iratxe Sortzabalen tortura kasua du oinarri dokumental honek eta, Nekane Txapartegiren parte-hartzea ere badu. Dokumentalaren arduradunak  bertan izango…
Euskaraldiarekin batera, erronka berezia abiarazi zuen Zizurkilgo Udalak; euskal kantutegiko abesti kuttunen proposamenak bidaltzeko deia zabaldu zen, guztien artean Zizurkilgo play zerrenda osatzeko. Play zerrenda osatuta, hementxe duzue eskuragarri: www.labur.eus/zizurkil…
Eguberrietako Azoka Berezia egin zen larunbatean. Aiztondo bailarako ekoizleek produktuak erosteko aukera bikaina eskaini zuten bertan. Eguerdian, Olaia Toral aritu zen kantuan 13:00etan hasita. Euskararen eguna zenez, euskal kantutegiko abesti…
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko da. Arratsaldean, karro poteoa egingo da Villabonako Erreboteko plazatik hasita eta, 18:45etan Emakumeen Irradaka egingo da Joxe…
Azaroak 25aren atarian gaude dagoeneko. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko da horri lotuta. Aste honetan egingo dira lehen ekitaldiak gure bailaran;…
Euskaraldia gertu dugu eta, horren harira, ekimen berria jarri du Udalak martxan. Zizurkilgo elkarte eta herritar guztien artean, euskal kantaz osatutako zerrenda bat osatuko dugu. Euskarazko kantu esanguratsuak, gustukoak…, entzun…
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia eta zabalik dago izena emateko aukera. Internet bidez, oso modu errazean egin daiteke izen-ematea. Horretarako, egin KLIK HEMEN. Aurreko edizioetan parte hartu…
Danok Danena halterofilia taldeko kideek joan zen asteburuan jokatutako txapelketaren kronika bidali dute: "Joan zen larunbatean, azaroaren 5ean, Basaurin, Euskadiko 17 urtez azpiko txapelketa ospatu zen. Oraingo honetan ere, Eki…
Halterofiliako denboraldia martxan da, eta Danok Danena taldeko kideek hilabete honetako txapelketen inguruko kronika bidali dute: "Urriaren 1ean, Villabonako Olaederra kiroldegian, Gipuzkoako Teknika, 15 urtez azpikoa eta 17 urtez azpikoa…
Datorren azaroaren 20an Euskal Herriko familiak eta atzerritik bertara iritsitakoak mahaiaren bueltan elkartuko dira, bazkalduz, elkar ezagutzeko asmoarekin. Udazkeneko hitzordu klasikoenetako batean bihurtu da Bizilagunak egitasmoa. Aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeko,…
Hamar urte bete dira Tolosaldeko udal guztien apustu bateratuari esker eskualde mailako Enplegu Plana osatu zenetik. Plan horren ondorio da Enplegunea. Kalitatezko lanpostu berriak sortzeko ezinbesteko hitzordu bihurtu da Enplegunea…
Urriko osoko bilkuran onartu dira 2023ko zerga eta tasak, EH Bildu eta EAJ-ren aldeko bozkekin. Datorren urteko tasetan %1,5eko igoera orokorra izango da. Hondakinen tasa izango da igoerarik handiena izango…
Urriaren 24ko osoko bilkuran onartu zen Plaza Etxeberriko esleipen prozesua martxan jartzea. Datozen egunetan argitaratuko dira baldintza guztiak. Plenuan onartu zenez, hiru urterako egingo da esleipena, beste bi urtetan luzagarria…
EHBilduk eta EAJk onartu dute mozioa. Herriko hezkuntza eragile ezberdinen arteko elkarlana sustatzen jarraitzeko ere eskatu dio Udalari. Zubimusu ikastolan, Villabonan atzeman diren irregulartasunen harira PSEk aurkeztu duen mozioari erantzunez…
El Diario Vasco Bankoa Txapelketako pilota partidak izango dira ikusgai ostiral honetan Zizurkilen. Maila bikaineko pilotaz gozatzeko aukera eskainiko digu hitzordu honek.
Bi desfibriladore jarri dira Zizurkilen: Gaztezuloren kanpoaldean bat, Intxaur pilotalekuan bestea. Bihotz-biriketako geldialdia jasaten duten pertsonak berpizteko balio dute. Datorren asteetan, aparatu hauek erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatuko ditu Udalak.
Bulandegiko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan jarriko dira datorren astean. Plan osoaren lehen bi faseak dira orain garatuko direnak eta, gehienez, 9 hilabeteko iraupena izango dute lanek. 585.000 euroko kostua izango…
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteako Eguna ospatzen da urriaren 19an. Zizurkilgo Udalak egun hori gogoan hartu nahi du eta horretarako, balkoi nagusian jarrita dago bularreko minbiziaren aurkako borroka irudikatzen duen lazo…
Hurrengo astean hainbat ekintza daude prestatuta Plazida Otaño liburutegian, urriaren 24a Liburutegien Eguna dela eta. Urriaren 17tik 22ra bitartean, Plazidaren mozorro-jolasa egingo da liburutegian. Arantxa eta Irene liburuzainek Maria Altuna…
Zizurkil eta Lladoko herritarrek irteera berezia egin dute gaur. Amaiurrera joan dira, bertako gaztelua eta historia gertutik gertura ezagutzera. Amaiurko herri alkate Ixabel Aleman, Baztango alkate Joseba Otongo, Aranzadi Zientzia…
Urriaren 12an Zizurkilgo Udalak zabalik mantenduko ditu bere zerbitzuak. Udal bulegoak, kultur etxeak, liburutegia..., zabalik izango dira ohiko ordutegian.
Dena aldeko izan zuen 2022ko Azoka Bereziak. Eguraldi bikaina egin zuen eta jendea gogotsu gerturatu zen herrigunera. Postuetan barrena pasiatu eta erosketak egiteko aukera baliatu zuten askok eta askok. Zimiterioa,…
Aste honetan zehar jarri dira martxan Zizurkilgo kultur ikastaroak. Urtero bezala, eskaintza oparoa prestatu du udaleko Kultura sailak eta dagoeneko abiatu dute ikasturtea. Ekaina bitarte, ikasteko eta gozatzeko aukera izango…
2014an senidetu ziren Zizurkil eta Llado herriak. Bi herrien harreman hori sendotu eta berresteko, ospakizun berezia egingo da urriaren 8tik 11ra. Urriaren 8an etorriko dira Lladoko bizilagunak eta, martxan jarriko…
Giza eskubideen aldeko film laburren emanaldia egingo da urriaren 11n Atxulondon. Gai ezberdinen inguruko filmak biltzen dituen programazioa prest dago:
Urrian sartu gara eta Zizurkilgo ekitaldi garrantzitsuenetako bat gerturatzen ari zaigu. Urriaren 9an, igandearekin ospatuko da aurtengo Azoka Berezia. Gaur aurkeztu da aurtengo edizioa, indartsu etorriko da. Maite Amenabar zinegotzia,…
Gero eta zailagoa da etxeko beharrak asetzeko oinarrizko energia zerbitzuak –argia, gasa, berokuntza, ur beroa edo sukaldatzeko argindarra– prezio duinean jasotzea, are gehiago prezioen gorakadarekin. Pobrezia energetikoa deitzen zaio horri.…
Igande honetan Kilometroak festa egingo da Ibarran. Bertara gerturatzeko, garraio publikoaren eskaintza berezia prestatu dute:
Sektore Publikoaren Kontratazioa arautzen duen 9/2017 Legearen 32. Artikuluan ezarritako baldintzak betetze aldera, Tolosaldea Garatzen S.A. Zizurkilgo Udalaren Baliabide propio izendatzea onartu zuen atzo aho batez Udaleko plenuak. Baliabide propio…
Zizurkilgo Udalak osoko batzarra ospatu zuen atzo. Aurten bezala, 2023an ere irailaren 8a jai egun ofiziala izango da Zizurkilen. Aho batez hartu zuten erabakia plenuan bildutako udal ordezkariek.
Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, eskualdeko hitzorduak zabaldu ditu. Txanda hartzeko, 643 62 63 00 zenbakira deitu behar da, eta www.itevelesa.com gunearen bidez ere egin daiteke. Tolosaldean hainbat aukera…
Atzo, irailak 19, mundu mailako mugikortasunaren eguna ospatu zen. Egun horri lotuta, hainbat eta hainbat ekintza egiten da nazioartean eta, eskualdean ere bada horrelakorik. Izan ere, Mugikortasun Astean murgilduta baikaude.…
Elikagai bankurako sortak antolatzen ari dira gaur goizean. Beharrean dauden herriko familien premiak asetzen laguntzeko, hiru hilabetez behin banatzen zaie sorta. Datozen egunetan egingo dira banaketa lanak. Beste familiaren batek…
Tolosaldeko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza bat jarriko dute eskura Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek, enpresa berrien balizko sorrerak aztertzeko edo enpresa proiektu berriak martxan jartzeko helburuarekin. 16 ekintzaileren proiektuak…
Lan-egoera hobetu nahi duten 20 eta 44 urte arteko gazteei aukerak sustatzeko programa da Hazilan. Goi-mailako ikasketak –heziketa ziklo, unibertsitate titulu, etab.– dituzten gazteak lan-merkatuan txertatzea du helburu, eta horretarako…
Hirugarren denbora onena eginda, Kontxako estropadetan aritzeko txartela lortu du Tolosaldea traineruak. Euskotren Ligako  traineruek aise lortu dute datozen bi igandeetan estropadan arraun egiteko txartela. Donostiarrak berez izaten du txartela,…
Tolosaldean lanean diharduten Aitzol eta AEK euskaltegiek 2022-2023 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten atzo, Alegian. Euskaltegiekin batera aurkezpenean izan ziren eskualdeko hainbat udal, euskara teknikari, Uema eta Galtzaundi Euskara Taldeko…
Iraila iristearekin batera, prest dago aurtengo kultur ikastaroen eskaintza berria. Irailaren 12tik 23ra zabalduko da matrikulazio epea, eta urriaren 1ean jarriko dira martxan ikastaro guztiak. Izen-emateak egiteko Zizurkilgo Udal bulegoetara…
Abuztua bere azken egunetan sartzera doa eta Elbarrenako jaiak ate-joka ditugu jada. Irailaren 7an botako da jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa baina, aurrez, izango da zertaz gozaturik. Irailaren 3an, IV.…
Bastidan jokatu da Laboral Kutxa Udako Torneoko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia. Itxaso Erasunek Nora Mendizabal andoaindarrarekin jokatu zuen partida eta 18 eta 22 irabazi zieten Amaia Aldai eta Andrea…
Aurreko oihalak zaharkituta zeuden, eta berriak jartzeko lanak egiten ari dira. Egun eguzkitsuetan babesean jolastu ahal izateko aukera ematen dute bi oihalek. Ikasturte berria hasterako, prest izango dituzte oihal berriak.
Sasoi eraikuntzak SL enpresa lizitatzaileari esleitu zaio Bulandegi bideko A1 eta A2 eremuetan irisgarritasun planaren eguneratzeko berrurbanizatze obra. Esleipena eginda, Elbarrenako jaiak amaitu ondoren aurreikusten da lanak hastea.
Jaietan murgiltzeko egunak geroz eta gertuago ditugu Zizurkilen. Irailaren 7an lehertuko da txupinazoa, Uliazpiko kideen eskutik. Jaiak bete-betean martxan jarri aurretik, ordea, hainbat ekitaldi izango dugu gozagarri, motorrak berotzen joateko.…
Larunbat honetan jokatuko da Lau eta erdiko II Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko final handia. Uztailaren 15ean jarri zen martxan txapelketa, final laurdenekin. Aurten, gainera, aurretiazko partidak ere jokatu ziren, txapelketan…
Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi du herriko neska batek joan den larunbat goizaldean jasan zuen sexu erasoa. Villabonako jaietatik etxera bidean eraso egin eta lapurreta bat ere jasan zuen. Ertzaintzak…
Txirrindularitzako Donostiako Klasikoa Zizurkildik igaroko da larunbatean. 14:30ak aldera espero da lasterketa gure herrira iristea. Alkizatik behera jaitsi ondoren, Asteasu aldetik sartuko da lasterketa Zizurkilera. Handik Aduna aldera hartuko dute…
Zizurkilgo Elbarrenako jaietan jubilatuen bazkaria egingo da. Irailaren 11n, igandearekin egingo da aurtengoa. Bazkarirako izena eman nahi dutenek, horretarako aukera izango dute Zizurkilgo udal-bulegoetan, abuztuan zehar. Izena emateko, ezinbestekoa da…
Villabonako Santio jaiak direla eta, garbiketa zerbitzu berezia kontratatu du Zizurkilgo Udalak. Bi herrien gertutasunak eragina izaten du jai egunetan eta sortzen den zikinkeria garbitu ahal izateko, zerbitzu berezia kontratatu…
Uztailaren 29 eta 30ean, ostirala eta larunbatarekin jokatuko dira Intxaur txapelketa Abeletxe sariko final-aurrekoak. 19:00etan hasiko dira lehiak eta sarrerak salgai daude udal bulegoetan nahiz Zizurkilgo Iriarte jatetxean. Joan den…
Gertu ditugu Andramari jaiak. Herri bazkaria edo afarian parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa da aurrez txartelak erostea. Abuztuaren 10a izango da eskuratzeko azken eguna. Jaietako zapia ere salgai dago…
Gaur hasi dira grabaketa lanak egiten eta hiru astez luzatuko dira. Danena atzeko aparkalekua beharko dute grabaketa horiek egin ahal izateko eta, hori dela eta, ezingo da bertan ibilgailurik aparkatu,…
Gaur eta bihar jokatuko dira Lau eta erdiko II Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko azken final-laurdenak. Azken uneko aldaketa batzuk egon dira parte hartuko duten pilotarien artean. 19:00etan hasiko dira partidak…
1936 urteko altxamendu militarraren aurka defendatzeko sistema antolatu zuen Kandido Sasetak. Defentsa sistema hark utzitako arrastoak ikertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea. Aurten, Zizurkilgo Arripilletako muinoan egin dituzte lan horiek.…
Parke eolikoen inguruko mahai ingurua izango da bihar Iriarte etxean. Green Capital enpresak Gipuzkoan lau parke eoliko eraikitzeko eskaera luzatu du azken hilabeteotan; Buruzai, Trekutz, Karakate eta Ezkeltzun. Lau ekimen…
Joan den asteburuan jokatu dira Lau eta erdiko II Intxaur txapelketako lehen final laurdenak. Uztailaren 15ean, 19:00etan hasi ziren partidak. Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabalen artekoak zabaldu zuen aurtengo edizioa.…
Estatu mailako liburutegietan banatzen den Maria Moliner saria jaso du Plazida Otaño liburutegiak. "Plazida, oihartzunaren plaza" proiektua aurkeztu zuten sariketara, eta estatu osoko hainbat proiekturen artean saritua izan da. Bigarren…
Azken egunetako eguraldi bero eta lehorrak hareagotu egin du baso-suteetarako arriskua. Hori dela eta, Segurtasun Sailak larrialdi fasea aktibatzea erabaki du. Datozen egunetan ez da espero eguraldi aldaketarik, beraz, bere…
Danok Danena taldeko kideek joan zen asteburuko lehiaren inguruko kronika bidali dute: Uztailaren 8tik 10era, Leonen Europako Batasunaren Kopa izan zen eta bertan 12 estatuk hartu zuten parte. Uztailaren 8an,…
Lau eta erdiko II. Intxaur txapelketa Abeletxe Saria bihar jarriko da martxan, final-laurdenekin. Hiru  partida izango dira jokoan. 21 urtez azpikoen mailan, Etxaniz eta Egiguren ariko dira nor baino nor.…
53 industrigune eta 600 enpresa baino gehiago ditu Tolosaldeak. Ez dira nolanahiko datuak, eskualdeak ehun sendoa duela erakusten dutenak baizik. Guztien arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzea da erronketako bat,…
Datozen egunetan tenperatura altuak izango ditugu hizpide. Eusko Jaurlaritzak hainbat gomendio zabaldu du egun hauetarako:
Herritarren artean lortutako immunitate-maila altuek COVID-19aren epidemiologian aldaketa eragin dute. Osasun sailak oharra igorri du, Udalekuetan dabiltzan haurrek eta euren familiak nola jokatu behar duten azalduz:   Herritarren artean lortutako…
Donostia Cup txapelketa entzutetsua jokoan da egun hauetan, eta Zizurkilgo Danena futbol zelaiak hainbat partida hartu ditu aste honetan zehar. Gaur ere izango da hainbat paridaz gozateko aukera. Bi euskal…
Ziotza pilota eskola, Danena txirrindularitza eskola, Danena futbol eskola eta Bukalai dantza taldeak zabalik dituzte euren aurrematrikula epeak. Jarraian informazioa: Ziotza pilota eskola: Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailak. Bi…
Joan den asteburuan jokatu dira Intxaur pilota txapelketaren aurretiazko partidak. Ostiral honetan jokatuko dute finala: Apezetxea-Olaizola Fernandez-Txoperena Irabazleek, txapelketan aritzeko txartela lortuko dute.   Uztailaren 15ean jarriko dira martxan final…
Lehiberri zentroan bildu gara eskualdeko hainbat udal eta elkarteetako ordezkariak. Izan ere, 2019ko martxoan, Alegian, 42 eragilek sinatu genuen Tolosaldeko Euskararen Mahaia (TEM) eratzeko konpromiso adierazpena. Prozesua uste bainogehiago luzatu…
Zizurkilgo Udalaren azken osoko batzarrean kreditu aldateka onartu zen, Aiztondo Neskide Kirol taldearekin lankidetza hitzarmena sinatu ahal izateko. Kategoria ezberdinetako nesken futbol taldeak osatuta daude dagoeneko eta, boleibolean aritzeko aukera…
LGBTI+ harrotasunaren eguna da gaur. Genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira gaurko egunaren helburu nagusiak. Ekaineko osoko batzarrean, LGBTI+ kolektiboaren inguruko…
Honako puntuazio hauek esleitu dira:
Tolosaldeako batazbesteko datua hiru puntutan hobetzen du Zizurkilek. Izan ere, %67,33koa baita eskualdeko birziklatze tasa. Gaika aztertuz gero, Zizurkilen 20.434 kilo organiko jaso zen 2022ko maiatzean. Beirari dagokionez, 10.988 kilo…
Ekainaren 15ean, asteazkenarekin, ez-ohiko plenua egin zen Zizurkilgo Udalean. Bulandegi bideko A.1 eta A.2 eremuak berrurbanizatzeko obrak, prozedura ireki eta ohiko izapidetzearen bidez kontratatzeko espedientea hastea onartu zuten ez-ohiko plenuan.…
2022ko ekainaren 9an, epaimahaiaren kideak bildu ziren, Zizurkilgo Udalaren buzoigileen eta kartel- itsasgileen lan-poltsa sortzeko aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, eta honakoak dira emaitzak:
  Eskerrik asko!   Maiatza amaitu berri da, eta horrekin batera, baita Maiatza Saltsan ekimena ere. Urtero-urtero, kultur ekitaldi ugari antolatzen da Zizurkilen maiatzean zehar, ‘Urak dakarrena’ lelopean egin da…
Magia Eguna izango da ekainaren 18an, larunbatean. Hainbat eratako ekintzak izango dira egun osoan zehar eta herriko hainbat txokotan. 11:00etan jarriko da martxan egitaraua.  MAGIA ERE NESKENTZAT BADA izeneko tailerra…
Zizurkilgo hainbat eraikin publikotan eguzki panelak jartzeko hitzarmena sinatu du Udalak Foru Aldundiarekin. Herriko hiru ikastetxeetako teilatuetan eta Iriarte Kultur etxean jarriko dituzte eguzkiaren energia jasotzeko panelak eta horrekin, 91,6…
Aiztondo Neska Kirol Taldea aurkeztu dute. Aiztondo bailarako emakume kirolariak biltzen ditu; futbolarekin hasi, eta kirol ezberdinetara zabaltzeko asmoa azaldu dute. Billabona Futbol taldeko lehendakaria den Mikel Aranburuk, Danenako lehendakari…
P.M. Otaño herri eskolako atletismo taldeak denboraldi bikaina burutu du. Alebin mailako ikasleek Gipuzkoako Atletismo txapelketan parte hartu dute eta, domina ugari etxeratzea lortu dute. Hori gutxi balitz, Gipuzkoa mailako…
Zizurkilgo EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuen atzo Udala, EH Bilduren baiezko bozkekin eta EAJ zein PSOE alderdien abstentzioarekin. Azken hilabeteetan garraio publikoko zerbitzuan atzera egin dela antzeman da, modu…
Brigadako errefortzurako langile izateko deialdia kaleratu da gaur GAOn. Xehetasun guztiak irakurtzeko, egin klik HEMEN. Eraikinetako garbitzaileen lan poltsarako deiadia ere gaur argitaratu da. Deialdi honen berri zehatz izateko, egin…
P.M. Otaño Herri Eskolako ikasleek amestutako parkea inauguratu zuten atzo. Nolako parkea nahi zuten pentsatu zuten ikasleek eta, eraikitze lanak eginda daude dagoeneko. Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia, ikasle,…
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraituz, Zizurkilgo Udalak deialdira aterako dituen plazen zerrenda argitaratu da gaur GAOn.
Basoa izan da aurtengo gai nagusia Agenda 2030 ekimenaren barnean. Ikasturtean zehar landutakoa Udalari aurkeztera gerturatu ziren atzo Zubimusu ikastolako eta Pedro Mari Otaño herri eskolako kideak. Basoan ikusitakoen inguruko…
Pasa berria den astebururan, maiatzaren 22an eta 23an, Gijonen, Espainiako Master Txapelketa izan zen. Danok Danena taldeko lau pultsulari izan ziren bertan eta hauek lortutako emaitzak:Emakumezkoak: M 35 - 55…
Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustaturiko Bizilabe Tolosaldearen 2021-2022 ikasturteari amaiera emateko, aurten egindako zientzia- eta teknologia-esperimentu eta proiektuak aurkeztu dizkiete gazteek, guraso, lagun eta udal ordezkariei. Asteartean Zizurkilen egin zuten…
Aiztondo bailarak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin duen senidetzea ospatzeko eguna iristear da. Asteasuri egokitzen zaio aurten festa antolatzea. Eguerdiko 12:00etan egingo dute ekitaldi nagusia Asteasuko udaletxean eta, ondoren, Sarasola…
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, autokontsumorako hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean, hegazti haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637&201 Errege…
Gaur goizean ospatu da Zizurkilgo biatloia. Adinaren araberako maila ezberdinetan banatuta, korrika eta bizikleta saioak egin dituzte haur eta gazteek. Plaza eta udaletxea arteko tartea egin dute korrika Haur Hezkuntzako…
Aste honetan zehar egindako lanei esker, oinezkoek aukera berria izango dute aurrerantzean. Herrigunera oinez joan-etorriak egin ahal izateko, Adunibar aldetik Beibategira joateko bide berria sortu da, Errekalde baserriaren albotik. Herribidea…
Tolosaldeko Lanbide Heziketako bost Ikastetxeek –Tolosaldea LHII, Inmakulada, Fraisoro, Don Bosco LHII Paper ESkola eta Peñascal Kooperatiba– urteak daramatzate elkarlanean eta bi proiektu berritzaile aurkeztu dituzte Tolosako Eskola Agenda 2030…
Maiatzaren 28an, esperientzia ezberdina bizitzeko aukera izango dugu Plazida Otaño liburutegian. Bakarka, audio bati jarraituz biziko dugu ‘Zarata’  audiogida. Hodei Arrastoa zizurkildarrak proposatutako esperientzia da ‘Zarata’. Plazida Otaño liburutegian, arratsaldeko…
Lanpostuaren ezaugarriak.Deialdiaren xede den lanpostuaren ezaugarriak honako hauek dira:Lan-poltsa buzoigileak eta kartel-itsasgileak izendatzeko erabiliko da, ezaugarri hauekin: — Iraupena: Zabaldu behar diren ekitaldi puntualetarako egun zehatzak.— Lanaldia: Beharren arabera.— Sailkapen…
Ez-ohiko osoko bilkura egin zuen atzo Zizurkilgo Udalak. Azken hilabetetan zehar landutako Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokoloa aurkeztu, eta onartzea zen plenuko gai bakarra. Atxulondo kultur etxean egin zuten ekitaldia eta…
Larunbat goizean Zizurkilgo Biatloia izango da, herrigunean. Haur eta gazteei zuzendua, ibilbide berriarekin dator aurtengoa. Goizeko 10:30etan txikienek ekingo diote lanari. Haur Hezkuntzatik hasi, eta DBH4-ko ikasleak bitarte, maila ezberdinetan…
Arratsaldeko 18:30etan ez-ohiko plenoa egingo da Atxulondo Kultur etxean. Indarkeria Matxistaren Aurkako Zizurkilgo protokoloa onartuko da bertan. Hainbat hilabetetan zehar, eragile ezberdinekin batera landu da protokoloa. Gaur arratsaldeko ekitaldian, protokoloaren…
Jon eta Juan Manuel Erasunek Zizurkilgo herriaren omenaldia jaso zuten atzo arratsaldean. Profesional mailako pilotan bere ibilia amaitu berri du Jonek eta aitaren kirol ibilbidea ere asko ezaguna da. Ziotza…
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko…
‘Urak dakarrena’ lelopean egingo da aurtengo Maiatza Saltsan ekimena. Errotak izango dira gai nagusia, eta hamaika ekintza antolatuko dira Zizurkilgo Errotak ezagutzeko. Zizurkilgo Udaleko batzar aretoan egin dute, gaur, ekimenaren…
Zizurkilgo Intxaur pilotalekua itxura-berrituta dago. Azken asteotan pintaketa lanak egin dituzte eta bihartik aurrera erabiltzeko moduan egongo da. Honenbestez guztiz txukunduta dago pilotalekua. Argiteri berria jarri zen iaz eta behekaldeko…
  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zizurkilgo  Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du, maiatzaren 5an, 18:30etan, Iriarte…
Gastronomiaz, naturaz eta kulturaz gozatzeko, kalitatezko helmuga turistiko gisa indartzen ari da Tolosaldea. Hala erakusten dute Aste Santuko datuek. Joera hori lehenagotik ere nabaria da turismo bulegoan. Urtarrilean lekualdatu zen,…
Azken urteotan Hernandorena Kultur taldearekin elkarlanean Zizurkilgo mendi ibilbide homologatuen inguruko lanketa berezia egiten aritu da Zizurkilgo Udala. Eskaintza eguneratu, ibilbideak prestatu eta panel berriak landu dira elkarlanean. Zizurkilgo mendi…
Eskolarteko txirrindulari lasterketa ospatuko da Zizurkilen apirilaren 23an, larunbatean. Bertan izango dira Gipuzkoako txirrindulari eskola ezberdinak, baita Zizurkilgo Danenakoak ere. Proba arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta, amaitu bitartean, aldaketak egongo…
Ministroen kontseiluak gaur onartu du toki itxietan musukoa erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uzten duen dekretua. Bihar sartuko da indarrean dekretu hori. Salbuespen egoera jakin batzuetan bakarrik erabili beharko da maskara.…
Larunbatean, apirilaren 9an, Zarautzen, Gipuzkoako Absoluto mailako halterofilia txapelketa jokatu zen. Denok Danenako pultsulariak bertan izan ziren lehian, bai emakumezkoak, bai gizonezkoak. Taldeko kideek eman dute emaitzen inguruko berri: Emakumezkoak:…
Ostiral honetan, 09:42 aldera espero da Korrika Zizurkilera iristea. Amurrion ekin zion bideari aurtengo edizioak eta etenik gabe, herriz herri dabil lekukoa ordutik. Elurra, izotza, kazkabarra... irudi ikusgarriak uzten ari…
Larunbat honetan jokatuko dira Aiztondoko pilota txapelketako final handiak, Intxaur pilotalekuan. Eskuz eta paletaz, bost kategoria ezberdinetako finalak jokatuko dira bertan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak. Txapelketa bikaina izan da…
2020ko martxoaren 14an, dena prest zen Txapel Egunaz gozatzeko. Pandemiak gure bizitzak hankaz gora jarri zituen astea izan zen eta Txapel Eguna ere ezin izan zen egin. Bi urte gora…
20 eta 44 urte arteko gazteak lan-merkatuan sartzeko programa da Hazilan. Lanik gabe dauden, beren ikasketekin bat datorren lanpostu baten bila dabiltzan edota lanean egonda, beren baldintzak hobetu nahi dituzten…
Ostirala iritsi da, eta asteburu borobila dugu aurrean. Bihar arratsaldean blues doinuak izango dira nagusi Zizurkilen. Ohiko datetara itzulita, indartsu dator aurtengo Blues Gaua. Joan Pau Cumellas eta Paul San…
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak tailerra eskainiko du, bertsolaritzaren transmisioa eremu ez formalean nola egin jakin nahi dutenei zuzendua. Maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean izango dira saioak; asteazkenez, 18:30etik 20:00etara.…
Azken bi urte hauetan, pandemia medio, saharar umeek ez dute Euskal Herrira etortzeko aukerarik izan eta aurtengo udan 8 urteko umeak iritsiko dira. Tolosaldean 15 ume hartu nahi dira, baina…
Euskal Herriko elkarte eta bolondresek egiten duten lana eskertzeko asmoz, ekimen erraldoia antolatu du Eibel elkarteak. Atzo eguerdian, 50-60 eskualdetako dantza taldeetako kide eta herritarrak dantza egin zuten. Milaka dantzari,…
Gaur goizean zehar egiten ari dira elikagai bankuko sortak osatu eta antolatzeko lanak. Beharrean diren herriko familiek hiru hilean behin jasotzen dute euren beharretara egokitutako sorta bana. Herriko ikastetxeetako gaztetxoek…
Datorren astean zehar material ezberdinen bilketa egingo da Zizurkilen, Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko. Kontserbak, lekaleak, arroza, kandelak eta garbiketa eta higiene pertsonaleko artikuluak (konpresak, hortzetako pasta eta hortz-eskuilak heldu eta haurrentzat)…
Zizurkilgo Udal hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 20 urte baino gehiago igaro direnez, honen bidez jakinarazten da Udalak gorpuzkinak hobitik ateratzera doala. Udalak gorpuzkinak hilobi komunera eramango ditu…
2021eko kale neurketaren emaitzak kaleratu berri ditu soziolinguistika klusterrak. Zizurkilen, gora egin du euskararen erabilerak azken lau urteetan. 2017ko neurketako emaitzekin alderatuz gero, hiru puntuan igo da euskararen kale erabilera.…
Hainbat kontzertu iragarri ditu Loatzo Musika eskolak datozen asteetarako. Martxoaren 22tik apirilaren 8ra, musika tresna ezberdinekin antolatutako saioekin gozatzeko aukera izango da Loatzo Mankomunitatea osatzen duten herrietan. Zizurkilen bertan bi…
Gipuzkoako Ganberak, aurten ere, Gipuzkoa osora hurbildu nahi izan ditu sariak, «10bitxiak» saria emanez. Aurten, berritasun gisa, herritarrek eurek aukeratu dituzte Gipuzkoako 10 merkataritza-enpresa aipagarriak, lurraldeko saltoki nabarmenen mapa sortuz.Eskualde…
Fatma Mehdi, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Kooperazio ministroak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan fronte polisarioaren ordezkaria den Mohamed Limam Mohamed-ek bisita ofiziala egin zuten Amasa-Villabonara. Bertan izan ziren bailarako alkate eta…
Martxoak 8 zituen atzo, emakumearen eguna ospatu eta aldarrikapenak aireratzeko eguna. Ekitaldi ezberdinak egin ziren Aiztondo bailaran barrena eta Zizurkilen, bi hitzordu nagusi izan ziren. 18:45etan irradaka dantzatu zen lehen…
Aiztondo bailarako herriek ekitaldi sorta oparoa eta bateratua prestatu dute Martxoaren 8aren inguruan. Biuhar bertan jarriko da egitaraua martxan eta ez du etenik izango hilabetearen erdira aldera arte. Martxoaren 8an…
Eskeltzu inguruan parke eolikoa jartzeko eskaera egin du enpresa batek. Atzoko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen baimen eskaera horren berri. "Green Capital Development XLIV SLU" izeneko enpresak bideratu du eskaera.…
Etenaldi luzearen ondoren, inauteri giroa piztuko da bihar Zizurkilen. Herriko ikastetxeetako haurrak eta irakasleak kalejira koloretsuan murgilduko dira arratsaldean. P.M. Otaño ikastetxearen inguruan hasi, eta herrian barrena ibili ondoren, Joxe…
Argentinako Arrecifesen kokatuta dago 'Euskaldunak denak bat' euskal etxea. Larunbat honetan egun handia izan dute bertako kideek. Izan ere, 100 urte bete baititu euskal etxeak. Mendea osatu dute, eta bizi-bizirik…
Azken asteotan lanketa berezia egin da herrian txakurren gaiaren inguruan. Elkarbizitza da helburu nagusia eta horretarako, txakur jabeek gogoan izan behar dituzte oinarrizko hainbat betebehar. Batetik,  derrigorrezkoa da txakurren gorotzak…
Gaur abiaraziko dute Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek babestutako eta bertako pilota klubek eta eragileek antolatutako topaketa. Adunako Txulobiko, Villabonako Behar Zanako, Alkizako Pilota Eskolako, Zizurkilgo Ziotzako,…
Danenako futbol zelaiaren atzealdean dagoen hondakin begetalen eremua ahalik eta ongien kudeatzeko arauak zehaztuta daude. Hileko azken asteburuetan irekita egongo da etxeetan sortzen diren hondakin begetalak bertan utzi ahal izateko.…
Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza Sailak joan den urteko balantzearen berri eman du: 127 pertsonari eman zien arreta urte osoan zehar, eta pertsona horiek aurkeztutako 36 enpresa proiektu aztertu zituen, bideragarritasun azterketa…
'Bi arnas' dokumentala eta 'Non dago Mikel?' filma eskainiko dituzte ostegun honetan Atxulondo Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Modu horretan abiatuko da aurtengo 'Torturaren egia, itzaletik argira' ekimena. “Bi arnas” torturaren…
ALDIRIKO TREN ZERBITZUAREN INGURUKO MOZIOA   Zizurkilgo EH Bilduk, hainbat erabiltzaileren kexak jaso ostean, Zizurkilgo Udalbatzan ondorengo kezka azaldu nahi du Renfe Aldiriak tren zerbitzua dela eta. Azken hilabeteetan zerbitzua…
OSASUN SISTEMA PUBLIKOA DEFENDATU   Azken hamarkadetako neoliberalismoak, gure osasungintza publikoan ondorio larriak eragin ditu. Osasungintzan inbertitzen ez denean eta osasun langileak hezi, formatu eta kontratatzen ez direnean, herritarron funtsezko…
4.143.029 euroko aurrekontua izango du Zizurkilgo Udalak 2022an. Lehen aldiz gaindituko da 4 milioi euroen langa.  Urtarrilaren 31ko osoko batzarrean onartu zituzten, EhBilduren aldeko bozkekin eta EAJ eta PSOE-ren abstentzioarekin.…
2022 urteak erronka berriak ekarri ditu liburutegira.  "Hamaika irakurtzeko jaioak gara" proiektua ekimena jarri dute martxan haur, zein helduentzat. Hilabetero gai jakin baten inguruko irakurketak egin beharko dituzte parte hartzaileek,…
Bularreko minbizia da ohikoena Euskadiko emakumeen artean, baita heriotza gehien eragiten dituen minbizia ere. Detekzio goiztiarreko programa honen helburua hilkortasuna murriztea da. 50 eta 69 urte arteko emakumeei zuzenduta dago…
Urtarrilaren 29an, larunbatean, Bukalai dantza taldeak emanaldia eskainiko du Intxaur frontoian. Iluntzeko 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta bi talde gonbidatu ere izango dira: Astigarragako Astigar dantza-taldea eta Añorgako Arkaitz taldea.
Atzo aurkeztu zuen AEK-k 2022ko Korrikaren ibilbide ofiziala. Martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Apirilaren 8an pasako da…
"Sendabelerrek dakitena" liburua aurkeztu zuen joan zen ostiralean Garbiñe Larrea urnietarrak. Iriarte Kultur etxeko areto nagusia bete egin zen Larrearen azalpenak entzuteko gogotsu. Ordubetez aritu zen sendabelarrez, haien onurez eta…
Martxan da Tolosaldeko Turismo bulego berria. Turistentzat eskuragarriago izan dadin, Tolosako Andre Maria Plazatik, Plaza Zaharrera lekualdatu da. Aldaketa soil bat baina gehiago da, bisitarien harrera-esperientzia hobetzeko helburua baitu.Orain arteko…
Zizurkilgo Udalak eskola kirolak haurren osasunean duen eragina azpimarratu du. Koronabirusaren seigarren olatuaren inguruan hartutako neurrietako bat izan zen eskola kirolaren etenaldia eta horrek ezinegona sortu du hainbat herritar eta…
Etxean gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen zaintzan dabiltzanei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrei daude zuzenduta eta Saioa Garmendia adituak eskainiko ditu. Autozainketan…
2016ko azaroaren 5ean egin zuen debuta Erasunek, Asegarce enpresarekin. Bost urteko ibilbide polita egin du profesional mailan eta, bihar, 2022ko urtarrilaren 8an, amaituko du ibilbide hori. Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko…
Urte berriarekin batera, seinale berriak ageri dira herriko bi gunetan. Zubiaurretxoko bidegurutzean eta San Millan elizaren atzealdean, Zizurkil UEMAko kide dela adierazten duten seinaleak jarri dira. Apirilaren 26ko osoko udal…
Zizurkilgo Udalak beste behin irmo salatzen du azken hilabeteetan Joxe Arregi plazaren inguruan gertatzen ari dena. Asteburu bat baino gehiagotan, goizera arte luzatzen diren festa eta parranda gune gisa hartua…
COVID19aren seigarren olatua indarrean dagoen honetan, neurri sorta iragarri du Jaurlaritzak. Hauxe da abenduaren 29tik urtarrilaren 28ra bitarte indarrean izango den araudia: Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira. Edukiera %60koa izango da…
Abenduaren 22an zendu zen Izaskun Zuriarrain Arratibel zizurkildarra, 87 urte zituela. 1936ko abuztuan, faxistek Donostian jaurtitako bonba batek Izaskunen bi ahizpa hil zituen eta zauriak eragin zizkion Izaskuni berari, bere…
Osasun egoerak hala eraginda, Udal bulegoak, liburutegia, nahiz ikasgela ere, itxita egongo dira urtarrilaren 3ra arte.  Udaletxeko zerbitzuren baten beharra izanez gero, harrera zerbitzua zabalik egongo da udaletxean, abenduaren 27tik…
Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udal orezkariek agerraldia egin dute gaur. Manifestatzio isila deitu dute abenduaren 31rako: "Giza eskubidea, elkarbizitza, bakea. Euskal Presoen eskubideak errespetatu salbuespen legedia indargabetu!" lelopean.…
Kultur egitarau oparoarekin hasiko da urtea Zizurkilen   Urte hasierarako prestatutako kultur egitaraua aurkeztu du gaur Zizurkilgo Udalak. Maite Amenabar kultur zinegotziak azpimarratu duenez, "Zizurkilen kulturaren aldeko apustu garbia egin…
Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa XX. ediziora iritsi da aurten. Ekitaldi berezia merezi zuen urteurren borobilak eta halaxe joan da gaur arratsaldeko sari-banaketa. Teodoro Hernandorena zenaren ondorengoak gerturatu dira ekitaldira eta,…
Osasun egoera dela eta, datozen egunetan itxita egongo dira Plazida Otaño liburutegia eta Udal Bulegoak. Udal Bulegoetako zerbitzuren bat behar izanez gero, hitzordua hartu beharko da aurrez deituta. 943 69…
Abenduaren 11n, larunbata, Irungo Uranzu frontoian Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan zen. Bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, Danok Danena talde txapelduna izan zen. Ondorengoak izan ziren parte hartu zuten pultsulariak.Emakumezkoak: Elena Mangas, Naiara…
Joan zen larunbatean egin UEMAk, urte amaierako batzar nagusia. Bertan elkartu ziren UEMA osatzen duten udalerri euskaldunetako alkateak eta zinegotziak eta, besteak beste, 2021ean egindakoaren balantzea aztertu eta 2022rako egitasmo…
Tolosaldean energiari buruzko informazioa eta doako online aholkularitza eskaintzen duen zerbitzua jarriko da martxan, abenduaren 15etik aurrera: Tolosaldeko Energia Bulegoa.  Energia Bulegora sartu ahal izateko, egin klik HEMEN Tolosaldean kultura…
Gaurtik aurrera indarrean dago ziurtagiria eremu itxietan erabiltzeko betebeharra. Handitu egin da COVID ziurtagiria behar duten eremu itxien zerrenda.  Honako tokietan eskatuko dute, aurrerantzean, ziurtagiria: 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300…
Ostegunean hasi eta igandera bitarte, hainbat kirol ekitaldi aurreikusten da Zizurkilen. Atxikita duzue egitaraua. Pandemia egoera dela eta, garrantzitsua izango da osasun neurriak zentzuz betetzea.
Bi urte pasatxoko ikerlana egiteko hitzarmena sinatu berri dute Zizurkilgo Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak, zizurkildarrek pairatutako giza eskubideen urraketak ikertzeko. Gaur aurkeztu dute ekimena, Zizurkilgo udaletxean egindako agerraldian. Iker…
Iazko bideari jarraituz,  Gabonetako Azoka Berezia egingo da aurten ere Zizurkilen. Abenduaren 11n, larunbatarekin egingo da, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Herriko eta bailarako artisauek eta ekoizleek postuak jarriko dituzte Joxe Arregi…
Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunearekin lankidetzan, VIII. PELLO MARI OTAÑO BERTSOPAPER LEHIAKETA burutu berri du. Sail bakoitzeko irabazleek bideoz gabatu dituzte euren bertsoak. Hernandorena Kultur Elkarteak bideo horiek…
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da abenduaren 3an. Zizurkilgo Udalean jai eguna da eta udal-instalakuntza guztiak itxita egongo dira; udal bulegoak, liburutegia, kultur etxeak... Aldiz, abenduaren 6 eta 7an zabalik izango…
Joan den astelehenan egindako osoko bilkuran, honako mozioa onartu zuen Zizurkilgo Udalak, EHBilduren aldeko bozkekin: "Gaur egun, Ingurumen Administrazioaren Lege Proiektua izapidetzen ari da Eusko Legebiltzarrean, eta zuzenketak aurkeztu ondoren,…
Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko eguna. Honako adierazpena onartu du Udalak osoko bilkuran, aho batez:   2021EKO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA Euskara lanabes, aro berrirantz Erabilera-eremu berri eta ez…
Bando honen bidez Zizurkilgo Udalak salatu egin nahi ditu azken hilabeteotako asteburu gehiegitan Elbarrenako erdigunean, estalpean eta inguruetan gertatu direnak. Pandemiaren inguruko neurriak arintzen hasi zirenean, baina oraindik tabernak gauez…
Bihar gauerako iragarrita zegoen dantza emanaldia bertan behera geratu dela azaldu dute Bukalai dantza taldeko kideek. Egoerak hobera egiten duenean euren asmoari eutsi, eta emanaldia eskainiko dutela azpimarratu dute taldeko…
Bueltan da Enplegunea. Tolosaldeko Lan Merkatuaren Topaketaren zazpigarren edizioa abenduaren 3an ospatuko da, Lehiberri Zentroan. Bi oinarri izan ohi ditu Enpleguneak: batetik, kontratazioak sustatzeko eskualdeko enpresei Lanbideren bitartez ematen zaizkien…
Zizurkilgo Udalak eta Herribizigune taldeak, herri batzarra deitua zuten ostiral honetarako, baina atzeratzeko erabakia hartu dute.  Plaza Etxeberri eraikinaren inguruan aritzeko  helburua du herri batzarrak, eta laster jakinaraziko dute data…
Loatzo Musika eskolako kideek Xexili eguna ospatu zuten atzo Zizurkilen. Haizezko tresnen taldea, klarinete taldea eta abesbatzako kideek saio ederra eskaini zuten Joxe Arregi plazako estalpean. Txalo zaparrada ederrak jaso…
Zizurkilgo Udalak bat egin du Azaroaren 25erako Lurgatz eta Akain talde feministek egindako manifestazio deialdiarekin. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, hainbat herritar batu zen manifestaziora. Villabonako Malkar plazan hasi eta…
Atzo aurkeztu zen, Zizurkilen, ‘Plazida, oihartzunaren plaza’ ipuin ilustratua. Plazida Otaño Odriozola bertsolari zizurkildarra atera nahi du argitara liburu honek. Larunbatean liburuaren irakurketa publikoa egingo dute herriko haurrek eta hiru…
Azaroaren 13an eta 14an, Almendralejon ospatu ziren Espainiako Master Txapelketa eta Federazioen arteko Espainiako Master Txapelketa eta bertan izan ziren  Danok Danenako Ekaitz Cortajarena, Andres Rubiños eta Aitor Tecedor, entrenatzailea…
Larunbatean, azaroaren 20an, Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Aurrez, lasto-altxatze erakustaldia eskainiko dute Intxaur pilotalekuan bertan, 17:30etarako iragarri dute erakustaldiaren hasiera. Kirol ezberdinaz gozatzeko…
Bueltan da Enplegunea, Tolosaldeko lan merkatuaren topaketa. Abenduaren 3an ospatuko da, Lehiberri Zentroan. Enplegu aukera berriak sustatzeko ezinbesteko egitasmoa izan da azken urteotan, egoitza eta lan eremua eskualdean duten enpresei…
Aurreko larunbatean, urriak 30, Villabonako Olaederra kiroldegian Liga Nazionaleko 4. jardunaldia jokatu zen eta honekin batera baita Espainiako Kluben arteko txapelketarako sailkatzeko balio duen Play-offa ere. Goizean play-off jarduna izan…
Azken informazioen arabera, Merkataritzan iruzurra burutzen ari dira Zizurkil inguruan. Udaltzaingoarekin batera Ertzaintza ere lanean dabil iruzurgilea harrapatzeko, baina bitartean, deirik jasoko bazenute paketeren bat bidaliko dutela eta aurrez ordaindu…
1936KO GERRA ZIBILEKO LUBAKIETARA BISITA Aranzadi Zientzia Elkarteak 2013az geroztik darama Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil udalerrien inguruetan dauden lubakiak ikertzen. Bisita gidatu honen bitartez, inguru horietan dauden posizio desberdinak…
Aurreko larunbatean, urriak 23, San Fernandon (Cadiz) Espainiako 17 urtez azpiko txapelketa burutu zen eta taldekoa den Eki bertan izan zen lehiatzen. Orain urtebete hasi zen kirol honetan eta 16…
Bertako familia bat eta familia migratzaile bat mahai inguruan bilduko dira, bi kulturak hurbiltzeko eta hainbat zapore, ezagutza, interes eta esperientzia partekatzeko. Iazko etenaldiaren ondoren, azaroaren 14rako finkatu dute eguna.…
Zizurkilgo kultur-egiterauko hitzordu klasikoa izaten da Blues Gaua. Zenbait saiakera egin arren, pandemiak ez du blues kontzertuak antolatzeko baimenik eman. Aurtengo maiatzean egin zen azken saiakera ere, bertan behera utzi…
Egoera kaskarrean zegoen herribidea erabat itxura berrituta dago egun. Motzane parean hasita eta goruntz, herribideko lurzorua eraberritzeko lanak eginda daude dagoeneko. Urriaren 13an hasi ziren lanak, eta egun gutxiren buruan…
Azaroaren 20an ekitaldi bereziak hartuko ditu Intxaur pilotalekuak. Arratsaldeko 17:30etan hasita, ohikoa ez den ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, lasto-altxatze txapelketa egingo baita. Irudi ikusgarriak utzi ohi ditu…
Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketarako lanak prestatzeko azken egunetan sartu gara. Izan ere, azaraoren 20an amaituko baita horretarako epea. Sei urtetik gorako idazleek aurkez ditzakete euren lanak. Zizurkilgo literatur lehiaketak urteurren…
Larunbatean, urriaren 23an, ipuin-kontaketa berezi bat izango dugu Plazida Otaño liburutegian. Hain zuzen, Zizurkilgo emakume nigeriarrek osatutako Divina elkarteak Elefantea eta bere lagunak ipuina eskainiko du, goizeko 11:00etan. Ixabel Agirresarobek…
Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna ospatzen da. Zizurkilgo Udalak elkartasuna erakutsi nahi die gaixotasun hau pairatzen dutenei eta baita euren senideei ere. Urtero moduan, lazo arroxa jarri dute…
Larunbatean, urriaren 9an, Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian Euskadiko 17 urtez azpiko txapelketa jokatu zen. Danok Danena taldeko kide den Eki Lizaso lehiatu zen bertan. Lan bikaina egin zuen; egindako  6 altxaldiak…
Gaur, urriak 15, Emakume Baserritarren Nazioarteko eguna ospatzen da. Etxeko martxa eraman, baratzea landu, produktuak azokan saldu, zaintza lanak egin..., lan isil eta nekaezinean aritu izan dira emakumeak Euskal Herrian,…
Urriaren 10ean egin zen Zizurkilgo Azoka berezia. Iazko etenaldiaren ondoren, erantzun bikaina izan zuen hitzorduak. Jende ugari gerturatu zen azokako postuak bisitatzera eta giro bikaina sortu zen Zizurkilgo herrigunean. Asko…
Zarateko Bentara doan bidean konponketak egitera doaz. Asfaltatze lanak egingo dituzte Motzane paretik hasi, eta Zarateko Bentako bidegurutzeraino. Lurzorua egoera kaskarrean zegoen bide zati horretan eta Zizurkilgo Udalak 2021eko aurrekontuetan…
Urriaren 25etik 29ra izango dira ikastaroak, goizetan, eguerdietan eta arratsaldetan. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena.   Enpresen egunerokoan IKT edo tresna digitalen erabilera sustatzeko helburuarekin ospatuko da,…
Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko dute eskualdean. Tolomendik zabaldu du aukera, eta urrian zein azaroan izango dira azterketak. Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) eskualdean bertan pasatzeko aukera eskaintzen…
Enpresa berriak sortzeko aukerak aztertu edota enpresa berriak martxan jartzeko helburuarekin, eskualdeko ekintzaileak diruz lagunduko ditu Lanbidek. Horretarako, 21.775 euroko diru-laguntza bideratuko du Euskal Enplegu Zerbitzuak, Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza Sailarekin…
COVID19aren pandemiaren eraginez jarritako neurri murriztaile gehienak bertan behera uzten dituen dekretua indarrean sartuko da bihar. Urte eta erdi pasatxo da COVID19a gurera iritsi zela. Etxeratze agindua etorri zen lehendabizi,…
Datorren asteazkenean, hilaren 13an jarriko da martxan 'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena. Urrian eguraldia lagun izan daitekela aprobetxatuz, Elizpe jubilatu elkartekoek berriro ere martxan jarriko dituzte ibilaldiak. Urriaren 13rako,…
Urriarekin batera, eta Udalak antolatutako ikastaroak martxan jartzeko garaia ere iritsi da. Honakoak izango dira martxan jarriko diren ikastaroak: Iriarte kultur etxean: Memoria tailerra. Astearteetan, 18:30-20:00. Helduentzako gimnasia.Astelehen eta asteazkenetan,…
Aurkeztu dute Zizurkilgo Azoka Bereziaren aurtengo edizioa. Urriaren 10ean hitzordu garrantzitsua izango dugu Zizurkilen. Elikagaiak zein artisauen produktuak ikusi eta erosteko aukera paregabea eskainiko digu azokak. Berezitasun nagusi  bat izango…
Asteleheneko osoko bilkuran mozio bat onartu zen, EhBilduko kideen aldeko bozkarekin, eta EAJ nahiz PSOEren kontrakoekin. Argindarra ekoizten duten enpresa elektrikoen inguruko hausnarketaren ondorioak biltzen ditu mozioak eta besteak beste,…
Gaitasun profesionalen bi ziurtagiri eskainiko ditu Tolosaldea Garatzenek, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen lan-aukerak sustatzeko Urritik martxora bi ikastaro izango dira: bata, enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntzari buruzkoa; bestea, biltegiko eta logistikako lanen…
Asteazkenean, irailaren 29an, MINTZAPOZA TONBOLA jarriko da Joxe Arregi plazan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Mintzalagun proiektua zer den jakinaraziko da bertan, herrian talde batzuk badaudela adieraziko da eta euskaldun zahar zein…
Egun berezia izan zen larunbata Zizurkilgo txikientzat. Herriko erraldoiak eta buruhandiak Joxe Arregi plazan egon ziren haien bisitaren zain. Eguraldi ederra egin zuen goiz osoan zehar eta asko izan ziren…
Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailak bere proiektu estrategikoetako bati helduko dio urri eta azaroaren artean: Lortzen programari. 45 urtetik gorako Tolosaldeko langabetuen aktibazioa eta lan-aukerak sustatzea du helburu egitasmoak. Bi fasetan…
Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen-emate kanpaina aurkeztu zuten atzo Alegian. Bertan izan ziren egitasmoa bultzatzen duten udaletako ordezkariak zein hitza hartu zuten, Galtzaundi Euskara Taldeko Idoia Lahidalga eta Eider…
Handia egin dute Tolosaldea Arraun Klubeko emakumeek. ETE mailako denboraldia lehen postuan amaitu zuten eta horrek, lehen mailara igotzeko play offerako txartela eman zien Tolosaldeako emakumeei. Asteburu honetan jokatu da…
Bizilabe Tolosaldea aisialdi-eskaintzaren hurrengo edizioan izena emateko epea zabaldu dela jakinarazi nahi dizuegu mezu honen bidez. Zehazki, Amasa-Villabonako taldean, DBH 1 eta DBH 2-ko gazteentzako plaza libreak geratzen dira. 10-14…
Irailaren 25a egun berezia izango da. Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa Joxe Arregi plazara gerturatuko da, herriko haurrekin elkartzeko asmoz. Ekimen honek erraldoi eta buruhandiak bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko…
Denboraldi ikusgarria egiten ari da TAK-eko emakumeen trainerua. Joan zen igandean Kontxako banderako bigarren jardunaldia jokatu zuten eta, estropada ederra eginez, sailkapen nagusian laugarren postuan geratzea lortu zuten. Arraun Lagunak…
Elikagai bankuko sorta prestaketa egingo da datorren ostiralean, irailak 17an, 9:30etatik aurrera.Herrian behar hau dutenengana iristea da helburua eta hiru hilabetero egiten da banaketa.Horrelakotan bolondresek egiten duten lana ezinbestekoa da.…
Tolosaldea Garatzenek sustatuta, hiru ikastaro izango dira, enpresentzat –eta bertako langileentzat– nahiz ekintzaile izan diren edo izango direnentzat. Izen-emateak tolosaldeagaratzen.eus-en egin beharko dira, agenda atalean. Klik HEMEN   Gaitasun sortzaile…
Hilabetean behin biltzen da taldea, eta nahi adina saiotara joan daitekeen arren, aurrez izena eman beharko da. Ikasturte honetan bost herritan osatu dute taldea: Anoetan, Iruran, Alegian, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen.…
2021-2022 ikasturterako ikastaro eskaintzaren berri eman du Udalaren kultura sailak. Atxulondo nahiz Iriarte kultur etxeetan, haur eta helduentzako ikastaroak eskainiko dira. Aurten, berrikuntza gisa, joskintzako ikastaro laburra ere izango da…
Joan zen igandean jokatu zen Kontxako banderako lehen jardunaldia, eta bertan aritu ziren TAK-eko neskak. Bosgarren postuan sailkatu zen tolosaldeko trainerua, eta oso gutxigatik ez zuen lortu datorren asten ohorezko…
Melokotoiaren Errugbi Topaketa egin duten gaur Danena futbol zelaian. Iazko geldialdiaren ondoren, gaur egin dute topaketaren hirugarren edizioa. La única, Hernani eta Bera-Bera taldeetako emakumeek jokatu dituzte partidak, erakusgarri. Biarritz…
1389ko azaroaren 6an sinatutako dokumentu baten aurkezpen ofiziala egin zen Orreagako Andre Maria Kolegiataren Izandegia aretoan. Aurkezpen ekitaldi horretan parte hartu zuten Orreagako Kolegiatako ordezkariek, Usurbil eta Zizurkilgo udal ordezkariek,…
Ekitaldi sorta ederra ekarriko du irailak Zizurkilera. Irailaren 4ko errugbi topaketarekin jarriko da martxan egitaraua, eta irailaren 9tik 12ra ez du etenik izango.
Irailaren 4an, larunbatarekin,  errugbi topaketa egingo da Danenako futbol zelaian. Goizeko 10:00etan ekingo zaio egitarauari, talde ezberdinak elkartuz. Lau errugbi talde elkartuko dira aurtengo topaketan: Iruñako La Unica; Donostiako Bera-Bera;…
Zizurkilgo Festa Batzordeak Argazki lehiaketa antolatu du irailerako. Argazkietan jorratu beharreko gaia Zizurkil izango da eta parte-hartzea, irekia. Argazkilaritzan profesional edo zalea den edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan.…
Herriko trafiko-seinalizazioaren inguruko txostena landu du Udaltzainburuak azken hilabeteotan. Herrian sumatzen dituen beharrak bildu ditu txosten horretan eta egun hauetan zehar, behar horiei erantzuna emateko lanak egiten ari dira. Besteak…
Joan den asteburuko estropada irabazita, matematikoki ligako txapeldunak dira Tolosaldea Arraun Klubeko neskak. Denboraldi bikaina egiten ari dira emakume gazteak eta dagoeneko, 10 garaipen lortu dituzte denboraldi honetan. Datorren asteburuan…
Asteasu errekaren garbiketa lanengatik itxiko da errepidea Abuztuak 18, asteazkenean goizeko 8:00etan hasi eta hilak 20 ostiral iluntzera arte itxita egongo da Ugare auzora doan errepidea ibilgailuentzat, tren geltokitik tunelera…
Azken orduetan iritsi zaigu Fraisoro egoitzan koronabirusaren eraginez izan den heriotzaren berri. Zizurkilgo Udalak doluminak helarazi nahi dizkie hildako egoiliarraren senitartekoei eta baita Fraisoro egoitzako komunitatea osatzen duten guztiei ere.…
Intxaur pelota txapelketako finalak jokatu ziren igandean Zizurkilen. Giro ederra sortu zen Intxaur pilotalekuan eta txapelketak amaiera ikusgarria izan zuen. Gogoz zeuden zaletuak, eta pelotariek ikuskizun ederra eskaini zuten. Festa…
Ohiko jairik ezingo da egin aurten ere, baina ekintzaz beteriko asteburua prestatu dute. Hemen duzue egitarau osoa Bestalde, Festa Batzordeak jakinarazi duenez,  eskuragai daude gonbidapenak Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan…
Datozen egunetan ez da erabilgarri egongo Danena atzeko aparkalekua. Pausoka Entertainment ekoiztetxea 'Irabazi arte' izeneko telesailerako grabaketa lanak egiten ari da eta aparkalekua beharko dute lan horiek egin ahal izateko.…
Asteburu honetan jokatu dira final-aurrekoak, eta dagoeneko badakigu zein lau pelotarik jokatuko dituzten Intxaur pelota txapelketako finalak. Promesa mailan Unai Alberdi eta Fernandez lehiatuko dira eta elite mailan Julen Alberdi…
Larunbat honetan hitzordu garrantzitsua dute txirrinduzaleek. Donostiako klasikoa pasako da eskualdeko errepidetan barrena. Alkizara igo ondoren, Asteasu aldera jaitsiko da lasterketa eta handik Zizurkilera gerturatuko dira. Gure herria zeharkatu ondoren,…
Pasa den asteburuan jokatu dira azken final-laurdenak. Larunbat iluntzean emozioz beteriko partida jokatu zuen Julen Alberdi herritarrak. Atzetik joan zen Julen, baina partidari buelta ematea lortu zuen eta 21na berdindu…
Argitaratu berri da COVID-19ari aurre egiteko neurri berriak arautzen dituen dekretua. Hauexek dira, laburbilduta, biltzen dituen neurriak: Ostalaritza, merkataritza, gizarte-kultur jarduera duten guneak: 01:00etarako itxi beharko dira. Neurri hau indarrean…
Aurreko larunbatean, uztailaren 17an, goizez, Villabonako Olaederra Kiroldegiko frontoian Liga Nazioaleko 3. jardunaldia ospatu zen eta aldi berean Gasteizen Euskadiko 20 Urtez Azpikoen Euskadiko Txapelketa. Gasteizen taldeko pultsulari gazteenek hartu…
«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.