Kontxako estropadetan aritzeko txartela lortu du Tolosaldeako traineruak

Hirugarren denbora onena eginda, Kontxako estropadetan aritzeko txartela lortu du Tolosaldea traineruak. Euskotren Ligako  traineruek aise lortu dute datozen bi igandeetan estropadan arraun egiteko txartela. Donostiarrak berez izaten du txartela, antolakuntzak hala erabakita, eta, ETE ligako lehen bi sailkatuek lortu dute sailkapena.

Igande honetan jokatuko da Kontxako estropadako lehen jardunaldia eta, irailaren 11n bigarrena. Sailkapen estropada amaitu ondoren Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko txandak zozketatu dira. Lehen txandan Hibaika, Tolosaldea, Cabo eta Hondarribia arituko dira. Bestalde, bigarren txandan Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Chapela aterako dira.

Tolosaldeako traineruak lan handia egin du denboraldi osoan zehar eta, Kontxako banderaren ondoren, maila mantentzeko play off-a izango dute jokoan. Zorte on!

 

Honelaxe geratu ziren atzoko sailkatze probako denborak:

1. Donostia Arraun Lagunak 10.46,36
2. Orio 10.50,46
3. Tolosaldea 10.57,88
4. Hibaika 11.09,46
5. Cabo da Cruz
11.10,70
6. Hondarribia 11.11,74
7. Chapela
11.17,32

8. Ondarroa 11.25,36
9. Zarautz
11.26,44
10. Deusto 11.27,24
11. Zumaia 11.31,18
12. Tiran                                       11.33,44
13. Mugardos - A Cabana          11.37,70
14. Hernani 11.43,88
15. Rianxo                                    11.45,06
16. Castropol 12.01,26
17. Castro 12.20,60
18. Perillo                                    12.27,34
19. Portugalete                           12.38,44

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.