Bizilabe Tolosaldea aisialdi-eskaintzaren hurrengo edizioan izena emateko epea zabaldu dela jakinarazi nahi dizuegu mezu honen bidez. Zehazki, Amasa-Villabonako taldean, DBH 1 eta DBH 2-ko gazteentzako plaza libreak geratzen dira.
10-14 urte bitarteko gazteentzat zientzia- eta teknologia-esperimentuak eta proiektuak gauzatzeko tailerra da Bizilabe, Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustatutakoa. 2021eko urritik aurrera egingo dira tailerrak, Tolosan (Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan) eta Amasa-Villabonan (Gaztegunean).
Esperimentuak egiteaz gain, talde lanean proiektuak garatuko dituzte, ikertzaile profesionalen gidaritzarekin. Eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak ere bisitatuko dituzte, eta beste hainbat jarduera antolatuko dira herriko eragileekin elkarlanean.
Bizilabe Tolosaldea 2021-2022 ikasturtean ondorengo taldean geratzen dira plaza libreak:
Amasa-Villabona, Gaztegunea
Astearteak:
-
-
- DBH 1 eta DBH 2: 18:45 – 20:15
-
Izen-ematea webgune bidez egingo da ondorengo lotura honetan: Bizilabe Tolosaldea: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da — Tolosaldea (elhuyar.eus)
Eta beste honetan, BIZILABEri buruz grabatutako bideo bat ikusi daiteke. Bizilabe zer den irudikatzeko lagungarria izan daitekeela pentsatzen dugu: https://labur.eus/Qiqh5