Larunbat honetan jokatuko dira Aiztondoko pilota txapelketako final handiak, Intxaur pilotalekuan.
Eskuz eta paletaz, bost kategoria ezberdinetako finalak jokatuko dira bertan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak.
Txapelketa bikaina izan da aurtengoa. Jende asko erakarri ohi dute Aiztondo txapelketako partidek eta aurten ere halaxe izan da. Giro ederra sortu da eta pilotariek gozatu egin dute.
Zizurkilen jokatuko diren finaletan ere giro ederra sortzea espero da, noski. Pilotarien txalo egitera eta partidez gozatzera gerturatzeko gonbita luzatu nahi du Udalak.
Finala jokatu behar duten pilotari guztiei zorionak egindako bideagatik eta gozatu finala!