Amaiurrera bisitaldia

Zizurkil eta Lladoko herritarrek irteera berezia egin dute gaur. Amaiurrera joan dira, bertako gaztelua eta historia gertutik gertura ezagutzera.

Amaiurko herri alkate Ixabel Aleman, Baztango alkate Joseba Otongo, Aranzadi Zientzia elkarteko Juantxo Agirre Mauleon eta Amaiurko museoko Amaia Elizagoien zituzte zain, ongi-etorria egiteko. Amaiurko elkartean elkarrekin gosaldu ondoren, Juantxo Agirrek azaldu die gazteluaren indusketei nola ekin zieten. Herriaren ekimena izan zen eta ARanzadi elkarteak elkarlanari ekin zion.Herrigintzak berak izan zuen Amaiurko museoa egiteko ekimena. Etorkizunari begira dago gainera museoa, eta epe ertainean zabalduko dute museoa ez ezik jatetxea eta bestelako zerbitzuak hartuko dituen etxea.

Museoan, Juantxo Agirre Mauleonek eman du Amaiurre egindako lan arkeologikoen inguruko berri, baita gaiaren inguruan sortzen joan den errelatoaren inguruko berri ere.

Gaztelura joateko aukera ere izan dute bisitariek. Aurrez museoan entzundako azalpenak bertatik bertara ikusi ahal izan dute modu horretan. Oso gustura jaso dituzte azalpenak bertaratutakoek. Museotik ateratakoan, bitxikeria ederra bizitu dute gainera. Izan ere, Amaiurko gazte batek Lladoko Alkatea Quim Tremoleda ezagutu eta agurtu baitu. Amporda inguruan egin diren indusketa batzuetan parte hartutakoa zen emakumea, eta alkatea ezagututa, gerturatu egin da.

Zizurkilgo Udalak eskerrak zein Lladokoak eman nahi dizkie Aranzadi Zientzia elkarteari, Baztango Udalari, Amaiurko herriari eta museoari eta Zizurkilgo herrira gerturatzeko gonbita luzatu nahi die.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.