Zizurkilgo Udalbatzak euskal eskola publikoa babestu du

EHBilduk eta EAJk onartu dute mozioa. Herriko hezkuntza eragile ezberdinen arteko elkarlana sustatzen jarraitzeko ere eskatu dio Udalari.

Zubimusu ikastolan, Villabonan atzeman diren irregulartasunen harira PSEk aurkeztu duen mozioari erantzunez EH Bilduk eta EAJk idatzi bat adostu dute. Adostu den mozioak zehazten du Zubimusu ikastolak lankidetza hitzarmen bat daukala Udalarekin, publikoa dena, urtero berrikusten dena eta ondo justifikatua.

Eskola publikoa, oinarri

Era berean, Zizurkilgo Udalbatzak “euskal eskola publikoaren aldeko jarrera argia duela adierazten du. Zizurkilgo hezkuntza komunitatearen oinarria dira San Millan eta P.M. Otaño eskolak eta Udalak ematen dien garrantziaren seinale dira azken hilabeteetan eskola horietan egin diren hobekuntzak. Zizurkilgo Udalari norabide horretan jarraitzeko eskatzen zaio”. Era berean, udalbatzak Zizurkilgo Udalari eskatzen dio “ikastetxe ezberdinen arteko elkarlana sustatzea aurrerantzean ere, ikastetxe ezberdinak izanda ere, herri batek batzen gaituela senti dezagun”.

Amaitzeko, uneotan lantzen ari den hezkuntza lege berriaren harira, “Zizurkilgo Udalbatzak eskatzen du lege hori alderdi eta hezkuntza eragileen arteko elkarrizketaren bidez gara dadila, Euskal Autonomia erkidegoko datozen hamarkadetako hezkuntzaren oinarriak ahalik eta elkarbanatuenak izan daitezen, euskara eta integrazioa ardatz hartuta”.





Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.