Ostiralean iritsiko da Korrika Zizurkilera

Ostiral honetan, 09:42 aldera espero da Korrika Zizurkilera iristea. Amurrion ekin zion bideari aurtengo edizioak eta etenik gabe, herriz herri dabil lekukoa ordutik. Elurra, izotza, kazkabarra... irudi ikusgarriak uzten ari da, beste behin, euskararen aldeko festa erraldoia.

Donostian amaituko da aurtengo edizioa baina aurrez, beste hainbat eta hainbat herri zeharkatuko ditu.

Motorrak berotzeko, peto banaketa eta festa egingo da bihar, Joxe Arregi plazan. 18:30etan hasiko da festa.

Ostiralean berriz, 09:42ak inguruan espero da Korrika Zizurkilera sartzea, Adunatik iragan ondoren. Herriko hainbat eragileren eskutatik pasako da lekukoa eta eskuz-esku, Villabona aldera egingo du.

Eman diezaiogun guztien artean dagokion harrera beroa Korrikari.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.