Osoko udal batzarra, atzo

Osoko ohiko bilkura ospatu zuen atzo Zizurkilgo Udalak. Hainbat gai izan zituzten aztergai. Besteak beste, 2023rako udal aurrekontuak.

Aurrera atera ziren aurrekontuak, EH BILDUren aldeko bozkekin. EAJ eta PSOEko ordezkariek aurrekontuen kontrako bozka eman zuten.

Onartutako aurrekontuen barruan, hainbat partida azpimarra daitezke. Esaterako, herriguneko transformadore elektriko berriaren proiektua idaztea (15000 euro), BIZIPOZA jaialdia  egitea (1900 euro) edota gazteei alokairurako diru-laguntza ematea (5000 euro). Inbertsioei dagokienez, beste hainbat azpimarra daitezke 2023ko egitasmoen artean: Zizurkilgo herri bideetan konponketa eta hobekuntza lanak egitea  (145000 euro), Bulandegiko berregokitzapen obrekin jarraitzea (265000 euro), herriko parkeetan berrikuntzak egitea (25000 euro), Aiztondoko pisu babestua, eraberritze lanak egitea (15000 euro), liburutegi atzeko lokala egokitzea  (75000 euro)…

Horrez gain, Plaza Etxeberriko Ostatuaren esleipen baldintzak aldatu dira (450€ lehen urteko hilabeteetan, 550€ bigarren urteko hilabeteetan eta ondoren 2 urteko proporroga)

Hiru mozio ere aztertu zituzten atzoko bilkuran. Batetik, EH BILDUk aurkeztutako Ezkeltzuko Parke Eolikoaren inguruko mozioa aurrera atera zen EH BILDUren aldeko 6 bozka, EAJren kontrako 2 bozka eta PSOE abstentzioarekin.

EH BILDUK aurkeztutako Martxoaren 8aren inguruko mozioa ere aurrera atera zen EH BILDUren aldeko 6 bozka, eta EAJ zein PSOEren abstentzioarekin.

Azkenik, Saharar Errepublikaren aldeko adierazpen instituzionala ere onartua geratu zen, EH BILDU eta PNVren aldeko bozkekin (8 bozka) eta PSOEren abstentzioarekin (bozka 1)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.