Bihar jarriko da martxan Lau eta erdiko Intxaur txapelketa

Lau eta erdiko II. Intxaur txapelketa Abeletxe Saria bihar jarriko da martxan, final-laurdenekin. Hiru  partida izango dira jokoan. 21 urtez azpikoen mailan, Etxaniz eta Egiguren ariko dira nor baino nor. Emakumeen mailan, Arrillaga eta Mendizabal neurtuko dira eta, elite mailan, Astiz eta Fernandezen arteko norgehiagoka izango da gozagarri.

Larunbatean beste hiru partida jokatuko dira. Gutierrez errioxarrak eta Ander Perurena zizurkildarrak zabalduko dute arratsaldeko jarduna. Zabala eta Ruiz de Infante emakumeak lehiatuko dira ondoren eta, arratsaldea amaitzeko Urbieta asteasuarra eta Alberdi zizurkildarra neurtuko dira.

Datorren asteburuan jokatuko dira final-laurdenetako partida gehiago. Final- aurrekoak uztailaren 20 eta 30ean jokatuko dira eta, final handia abuztuaren 6an.

Iaz jarri zen martxan Lau eta erdiko Intxaur txapelketa, arrakasta handiz. Aurten ere pilotaz gozatzeko aukera bikaina eskainiko digu Zizurkilen jokatzen den txapelketak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.