Zarateko Bentara doan bidean konponketak egitera doaz. Asfaltatze lanak egingo dituzte Motzane paretik hasi, eta Zarateko Bentako bidegurutzeraino. Lurzorua egoera kaskarrean zegoen bide zati horretan eta Zizurkilgo Udalak 2021eko aurrekontuetan sartuta zituen konponketa lanak.
Bihar hasiko dituzte lanak eta baliteke egun batzuetan bide hori erabiltzeko trabak izatea. Lanak amaitzen dituztenean, gaur egun baino erosoagoa izango da Zarateko benta ingurura iristea