Nola Heldu

Donostiatik hegoaldera, 20 kilometrora dago Gipuzkoako Zizurkil herria.
Lurrak Oria ibaiaren ezkerraldean daude kokatuta.Udalerriak iparraldean Aia eta Usurbil ditu mugakide, mendebaldean Asteasu, ekialdean Andoain eta Aduna eta hegoaldean Villabona eta Anoeta.

 

Bi errekek ureztatzen dute udalerria, iparraldean Asteasu errekak eta hegoaldean Salobik. Biak Oria Ibaian isurtzen dituzte beren urak. Egun, gutxi gorabehera herriak 3000 biztanle ditu 15 km2ko azaleran banatuta. Bi gune nagusi ditu Zizurkilek, Zizurkil goia, istorikoki herrigunea izan dena, eta Elbarrena auzoa. Gaur egun Elbarrena auzoan bizi da Zizurkildar gehien.

Garai batean nekazaritza eta abeltzaintza ziren Zizurkileko jarduera nagusiak. Gaur egun, oraindik baserri batzuek jarraitzen dute horretan baina egungo herriko jarduera nagusiak metalurgi eta paper lantegiak dira.

Zizurkilera iristea oso erraza da. Autoz, errazena nazional batetik etortzea eta Asteasu-Aduna-Zizurkil irteeran ateratzea. Trenez, Renfe aldirietako trenak geltokia du Zizurkilen bertan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.