Eskualdeko enpresen gida aurkeztu du Tolosaldea Garatzenek

53 industrigune eta 600 enpresa baino gehiago ditu Tolosaldeak. Ez dira nolanahiko datuak, eskualdeak ehun sendoa duela erakusten dutenak baizik.

Guztien arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzea da erronketako bat, eta helburu horrekin eguneratu du, Tolosaldea Garatzenek, Enpresa Gida.

Enpresen informazio orokorra eta kontakturako datuak biltzen ditu gidak: telefonoa, emaila, webgunea, kokalekua, langile kopurua… Informazioa udalerrien, sektorearen eta jarduera motaren arabera sailkatuta dago, bilaketa errazteko. Eskualdeko industriagune guztien planoa ere txertatu da dokumentuan.

Gida enpresa eta udal guztietara banatuko dute datozen egunotan, eta bertsio digitala www.tolosaldeagaratzen.eus webgunetik deskargatu ahal izango du interesa duen edonork.

“Tolosaldea Garatzenetik enpresen arteko lankidetza sustatu nahi dugu, eta tresna hau hori lortzen lagunduko duen oinarri bat izan daiteke”, azaldu du Aimar Arzelus Telleria, saileko arduradunak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.