Apirilaren 3an abiatuko da Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia, Gasteiztik. Sei etapa izango ditu aurtengo edizioak eta, hirugarrenean, apirilaren 5ean, Zizurkildik igaroko da.
Bi aldiz igaroko dira txirrindulariak gure herritik, Asteasun barrena, Elbarrena zeharkatuko dute arratsaldeko 15:30 aldera. Etapa amaiera aldera berriz, herrigunera igo beharko dute. Handik Adunara hartuko dute eta Amasa-Villabonako Hika txakolindegian izango dute helmuga.
Lasterketak irauten duen bitartean trafiko mozketak egin beharko dira. Datozen egunetan zabalduko da mozketa horien inguruko berri zehatzagoa.