Villabonako Santio jaiak direla eta, garbiketa zerbitzu berezia kontratatu du Zizurkilgo Udalak. Bi herrien gertutasunak eragina izaten du jai egunetan eta sortzen den zikinkeria garbitu ahal izateko, zerbitzu berezia kontratatu izan da urtero.
Aurten ere hala egitea erabaki du udalak eta martxan da zerbitzua. Uztailaren 25, 30 eta 31n, garbiketa berezia egingo du horretarako kontratatutako enpresak.