Azken orduetan iritsi zaigu Fraisoro egoitzan koronabirusaren eraginez izan den heriotzaren berri. Zizurkilgo Udalak doluminak helarazi nahi dizkie hildako egoiliarraren senitartekoei eta baita Fraisoro egoitzako komunitatea osatzen duten guztiei ere.
Pandemia egoerari dagokionez, azken asteak ez dira batere errazak izan Zizurkilen. Intzidentzia tasa ia etengabeko gorakadan izan dugu eta gaur egun 823,72koa da. Arduraz jokatu eta elkar zaintzeko uneak dira.