Zizurkilgo Udal hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 10 urte baino gehiago igaro direnez, honen bidez jakinarazten da Udala gorpuzkinak hobitik ateratzera doala.
2023ko otsailaren 23 arteko epea ematen da senitartekoek gorpuzkin hauen lekualdaketa kudeatzeko. Aipatu epea igaro ondoren erantzunik jasoko ez balitz gorpuzkinak hobitik aterako dira ondoren hilobi orokorrera lekualdatzeko.
-Zizurkilgo Udal Hilerriko 1. Pasilloko 24. zenbakiko nitxotik 29ra dauden hildakoak (1998 eta 1999 urteetan ehortzitakoak).
Oharra: Familiartekoei bakarkako jakinarazpena helaraziko zaie.