Gabonetako Azoka Berezia eta Jostailu Truke Azoka, abenduaren 11n

Iazko bideari jarraituz,  Gabonetako Azoka Berezia egingo da aurten ere Zizurkilen. Abenduaren 11n, larunbatarekin egingo da, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Herriko eta bailarako artisauek eta ekoizleek postuak jarriko dituzte Joxe Arregi plazako estalpean. Eguberriak gainean ditugu, eta erosketak egiteko aukera bikaina eskainiko digu azokak. Bide batez, bailarako artisauei bultzadatxo bat emango diegu gure erosketekin.

Gabonetako Azokaz gain, Jostailuen Truke Azoka ere egingo da abenduaren 11n, Joxe Arregi plazan bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Truke-azokan parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 9 eta 10ean ekarri zure jostailu, jolas edo ipuinak udal-bulegoetara edo liburutegira, eta trukean txartel bat emango dizugu, abenduaren 11n erabili ahal izateko. Truke-azokan parte hartzeko oinarriak :

Azokara ekarri daitezkeen jostailuak ezaugarri eta adin guztietako haurrentzat jostailu, joko eta ipuinak izango dira.

- Jostailu, joko eta ipuinen egoerak ona izan behar du, hau da,  jostailuek osorik egon beharko dute (puskatu gabe) eta mekanismoak dauzkaten jostailuek funtzionatu egin beharko dute.
- Indarkeria eta sexu desberdintasuna sustatzen duten jostailuak ez dira onartuko.
- Jostailuak GARBIAK ETA DESINFEKTATUTA ekarri beharko dira.
- Azokara jostailu edo jokoren bat ekartzen duen orok, jostailu hori utzi eta beste bat hartzeko eskubidea izango du. Ekarritako jostailuaren truke txartel bat jasoko du eta txartel horrekin beste jostailu bat hartzeko eskubidea izango du.
- Haur bakoitzak gehienez 3 jostailu, joko edo ipuin ekar ditzake eta beste hainbeste jostailu, joko edo ipuin eraman ahal izango ditu.
- Haur bat baino gehiagok jostailu berdina eraman nahi badu, interesatuen artean zozketa egingo da.
- Azoka honetan ez da dirurik onartuko eta trukearen bidez egingo dira egin beharreko aldaketa guztiak. Jostailuak Udal Bulego eta liburutegian utziko dira abenduaren 9 eta 10ean.

Aurreratu genizuen bezala, larunbatean, abenduaren 11n, Gabonetako Azoka Berezia egingo da Joxe Arregi plazako estalpean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Herriko eta bailarako artisau eta ekoizleen postuak ezagutzeko aukera izango duzue, bai eta, bide batez, Gabonetako erosketak bertan egitekoa ere.
Gabonetako Azokaz gain, Jostailuen Truke Azoka ere egingo da abenduaren 11n, Joxe Arregi plazan bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Truke-azokan parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 9 eta 10ean ekarri zure jostailu, jolas edo ipuinak udal-bulegoetara edo liburutegira, eta trukean txartel bat emango dizugu, abenduaren 11n erabili ahal izateko.
Truke-azokan parte hartzeko oinarriak kontsulta ditzakezue mezuari atxikitako dokumentuan.
Irriak sortzen jarrai dezatela jostailuek!Aurreratu genizuen bezala, larunbatean, abenduaren 11n, Gabonetako Azoka Berezia egingo da Joxe Arregi plazako estalpean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Herriko eta bailarako artisau eta ekoizleen postuak ezagutzeko aukera izango duzue, bai eta, bide batez, Gabonetako erosketak bertan egitekoa ere.   Gabonetako Azokaz gain, Jostailuen Truke Azoka ere egingo da abenduaren 11n, Joxe Arregi plazan bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Truke-azokan parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 9 eta 10ean ekarri zure jostailu, jolas edo ipuinak udal-bulegoetara edo liburutegira, eta trukean txartel bat emango dizugu, abenduaren 11n erabili ahal izateko. Truke-azokan parte hartzeko oinarriak kontsulta ditzakezue mezuari atxikitako dokumentuan. Irriak sortzen jarrai dezatela jostailuek!Aurreratu genizuen bezala, larunbatean, abenduaren 11n, Gabonetako Azoka Berezia egingo da Joxe Arregi plazako estalpean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Herriko eta bailarako artisau eta ekoizleen postuak ezagutzeko aukera izango duzue, bai eta, bide batez, Gabonetako erosketak bertan egitekoa ere.   Gabonetako Azokaz gain, Jostailuen Truke Azoka ere egingo da abenduaren 11n, Joxe Arregi plazan bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Truke-azokan parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 9 eta 10ean ekarri zure jostailu, jolas edo ipuinak udal-bulegoetara edo liburutegira, eta trukean txartel bat emango dizugu, abenduaren 11n erabili ahal izateko. Truke-azokan parte hartzeko oinarriak kontsulta ditzakezue mezuari atxikitako dokumentuan. Irriak sortzen jarrai dezatela jostailuek!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.