Kirol Astea martxan da

Kirol Astea martxan dugu, hainbat eratako ekintza eta jaialdirekin. Besteren artean, Gau krosaren 25. urteurrena ospatuko da aurten.

Bihar, abenduaren 13an, Natalia Ibañez Sanseko nutrizionistaren hitzaldia izango da Atxulondo kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan, herriko elkarteetako ordezkariei zuzenduta.

Ostegunean, abenduaren 15ean, mahai-ingurua izango da Atxulondo kultur etxean, 19:00etan, “Euskal selekzioa posible al da?” gai gisa hartuta.

Ostiralean, abenduaren 16an, pilota-jaialdia jokatuko da Zizurkilgo Intxaur frontoian.

18:00etan, Ziotza pilota eskolako umeen partidak jokatuko dira.

19:00etan, partidak jokatuko dira paleta eta larruzko pilotarekin:

Leire Galdos/Itsaso Erasun

Amaia Irazustabarrena/Miriam Delgado

20:00etan, erremontea

Etxabe II – San Migel

Zubeldia – Aizpurua II

 

Larunbatean, abenduaren 17an, HAMABI ORDUZ KIROLEAN ZIZURKILEN izango da.

Goizeko 11:00etan, haurrentzako kirol eta jokoak izango dira Intxaur frontoian, ZEK elkartearen eskutik.

17:00-18:30/18:30-20:00, gazteentzat eta emakumeentzat parkour tailerra izango da Joxe Arregi plazan. Kirol ezberdina probatzeko aukera izango dute Zizurkilgo emakumeek. Beldurrak uxatu, eta gerturatzeko deia egin dute antolatzaileek.

Eta, egunari amaiera emateko, gaueko 22:00etan, Haurren Gau Krosa jokatuko da, eta 22:30ean, Zizurkilgo XXV. Gau Krosa-Ibontxo Gonzalez Memoriala.

 

Igandean, abenduaren 18an, Danena taldeko kirolez gozatzeko eguna izango da.

9:00etan, Danena txirrindularitza taldeak antolaturiko bizikleta ibilalbia izango da, LH3-DBH4 arteko gaztetxoei zuzendua.

12:00etan, emakume pultsularien Egarri Saria, Joxe Arregi plazako aterpean. Emakumez soilik osatutako lehen txapelketa izango da honakoa, eta ikuskizun aparta espero da.

Eta, arratsaldeko 17:00etan, jubenilen futbol-partida. Danena eta Ordizia, jokoan igoera-fasea dutela.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.