Jubilatuen bazkarirako izen-ematea

Zizurkilgo Elbarrenako jaietan jubilatuen bazkaria egingo da. Irailaren 11n, igandearekin egingo da aurtengoa.

Bazkarirako izena eman nahi dutenek, horretarako aukera izango dute Zizurkilgo udal-bulegoetan, abuztuan zehar. Izena emateko, ezinbestekoa da Zizurkilen erroldatuta egotea.

Bazkariaren prezioa 6 eurokoa izango da, eta ordainketa Elizpe jubilatu elkartean egin ahal izango da, iraileko lehen astean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.