Abenduaren 22an zendu zen Izaskun Zuriarrain Arratibel zizurkildarra, 87 urte zituela. 1936ko abuztuan, faxistek Donostian jaurtitako bonba batek Izaskunen bi ahizpa hil zituen eta zauriak eragin zizkion Izaskuni berari, bere bizitza betirako baldintzatuz. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek gogoan izan dute Izaskun Zuriarrain Arratibel.