Berriak

 

 

Gure herriko albisteak eta berriak

Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur. Prebentzioa eta detekzio goiztiarra beharrezkoak eta oso garrantzitsuak direla azpimarratzeko eguna da gaurkoa.Izan ere, minbizia heriotza kausa nagusienetarikoa baita egun. Urtero 13.500 kasu…
    Emakumeen Mundu Martxari lotuta, hainbat ekitaldi iragarri dituzte: Otsailak 6, larunbata. “Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!” izenburupean landutako dossierraren inguruan eztabaida telematikoa egingo dute. Aiztondo mailako…
Adi! Zizurkil eremu gorrian sartu da. 5000 biztanletik beherako herrietan hiru aldagai hartzen dituzte kontuan: Herriko intzidentzia tasa 500etik gorakoa izatea. Villabonako osasun eremuan ere 500etik gorako intzidentzia tasa izatea.…
Eskualdeko enpresa sarearen diagnosia egingo du Tolosaldea Garatzenek, pandemiaren ondorioei aurre egiteko, garatu beharreko helburuak identifikatzen laguntzeko eta dirulaguntzei buruzko orientazioa emateko. Covid-19 pandemiak kaltetutako autonomo eta ETEei laguntzeko 'Berrekin…
Plaza Etxeberri eraikinari eman beharreko erabileraren inguruko bilerak bideratzen ari da Herribizigune elkartea. Urtarrilaren 29an, eraikinean bertan egitekoa dute hurrengo bilera. Orain arte jasotako ekarpenei forma eman eta txosten batean…
Joan zen asteko asteazkenean Atxulondo Kultur etxeko teilatuko zati bat bota zuen haizeak. Zorionez, gertaerak ez zuen zauriturik eragin, baina kultur etxeko teilatuaren zati bat estalki egokirik gabe geratu zen.…
Herrian gertatutako eraso matxista baten berri izan eta gero, Zizurkilgo Udalak, udalbatzako talde guztien babesarekin, honakoa adierazi nahi du:   1. Zizurkilgo Udalak indarkeria matxista kasu guztiak erabat arbuiatu eta…
Zizurkilen #COVID19-an lau positibo antzeman zituzten joan zen asteburuan eta beste bi kasu batu ziren urtarrilaren 25ean. Urtarrilaren 26an berriz, egun bakarrean antzemandako positibo kopururik altuena izan zen. Izan ere,…
Atzo aurkeztu zituzten Tolosaldea Garatzenen marka eta webgune berriak. Inguruko eragileegana gehiago gerturatzea helburu duen komunikazio lan sakonatrn abispuntua da irudi aldaketa eta, garapen agentziaren zazpi sailei ikusgarritasuna emate aldera,…
    Urriaren 8an aurkeztu zuten Zizurkilen Pello Mari Otañoren bizitza eta lana bilduko dituen 'Ombuaren itzala' filmaren proiektua. Eguzki art ekoiztetxearen ekimena da eta Patxi Bisquert da bultzatzaile nagusia.…
  Asko eta asko dira bizikletan ibiltzea atsegin dutenak. Asteburuetan, aisialdi gisa, kirola egiteko… bizikletarekin gozatzeko aukera ezberdin asko egon daitezke. 2021 denboraldiari begira,  txirrindularitza lizentzia egiteko aukera eskaintzen die…
COVID19aren inguruko datuak goruntz doaz Zizurkilen. Atzo beste bi positibo antzeman ondoren, intzidentzia tasa ehun milatik 494,23an kokatu da dagoeneko. Azken lau egunetan guztira 9 kasu positibo izan dira herrian…
Urtarrilaren 18an zabaldu zuten 'Munduari itzulia' erakusketa, Plazida Otaño liburutegian. Motxila ibiltaria ekimenaren baitan, misio bat osatzeko erronka izaten dute haur eta familiek. Irudimenez betetako ibilgailu bereziak egitea zen azken…
Irakurketa kluba egingo da gaur Plazida Otaño liburutegian. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Mónica Leivarekin elkartuko dira, Robert Laxait-en 'Dulce tierra prometida' liburuaren inguruan hitz egiteko.  
Irakurri, jarraian, LABIk atzo iragarritako neurri berriak:   Oro har, honako neurri hauek mantentzea: —Euskadiren itxiera perimetrala. —Gehienez 6 pertsonako taldeak. —Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea. —Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan…
Urtarrilaren 21ean, ostegunean, 13:00etan, Udalak saioa deitu du udalbatza-aretoan, herritarrei jakitera emateko “PEROT” 31. hirigintza-jarduerarako eremuari eragiten dion Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean egingo den 1. aldaketaren irizpideak eta helburuak. Horrez gain,…
Datorren astean hasita, formazio saio ezberdinak antolatu ditu Herribizigune elkarteak. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da izena ematea. Urtarrilaren 10a arte dago zabalik horretarako epea, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean. Urtarrilak 13,…
Euskalmeten datuen arabera, goizeko 09:00etan zero azpitik bi gradu zeuden Zizurkilen. Iragarpenak bete egin dira, eta oso gau hotza izan da gaurkoa. Izotzak guztiz zuritu ditu bazterrak eta ur putzuak…
Udal bulegoetan daude dagoeneko 2021 urterako Ugaren auzoko aparkaleku-txartelak. Txartela jasotzeko ordaindu beharreko tasa 40 eurokoa da. Txartela jaso ahal izateko diru-kopuru hori ordaindu beharko da udal-bulegoetan edo Udalaren kontu-korronte…
Hilabete hasierarekin batera, prest dago Zer ote berria. Emaiozue begiradatxoa!
Joan zen astean Iriarte etxean egin zuten Plaza Etxeberri etxearen inguruko pintxo tertulia. Herribizigunek bideratuta, gai beraren inguruan egin duten hirugarren bilera izan da. Plaza Etxeberri eraikina Zizurkilgo Udalak erosi…
Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalek deituta, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa egin zen abenduaren 31n. Villabonako Errebote plazatik abiatu, eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eman zitzaion amaiera. Ehunka…
Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalbatzek euskal presoen urruntze politikarekin amaitzearen aldeko erakunde adierazpena landu eta onartu dute azken asteotan. Gaur goizean Zizurkilen eskainitako prentsaurrekoan irakurri dute adierazpen hori…
2020ko azaroaren 5ean, 261/2020 Alkatetza Dekretuaren bidez, Udal honetako «Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzailea»ren lanpostua oposizio-lehiaketa librearen bidez betetzeko deialdia egitea onartu zen. Dekretu horretan deialdi horren oinarriak ere…
Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi gerturatu ziren Zizurkilera. Eguerdian herrigunean izan ziren, bertako haur eta helduak agurtzen. Arratsaldean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko pilotalekuan izan ziren. Taldeka gerturatu ziren haurrak…
Aurreko larunbatean abenduaren 19an, Zizurkilgo Intxaur Frontoian Gipuzkoako Taldekako eta Senior Txapelketa jokatu zen eta abenduaren 12an, A Coruñan, Espainiako Taldekako Txapelketa, Erregearen Kopa. GIPUZKOAKO TALDEKAKO TXAPELKETA - MUTILAK -…
Eguerdia iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Pello Mari Otaño plazara.  Hantxe zituzten zai San Millan eskolako haurrak eta gurasoak, harrera goxoa egiteko. Segurtasun neurriak gordez, eskolako burbuila taldeak errespetatuz,…
Urteko azken egunak iritsi dira, egun bereziak inondik ere. Ospakizunetan murgilduta, udal zerbitzuetan aldaketak izango dira: Udal bulegoak eta udaletxea itxita egongo dira abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean.…
2012 urteaz geroztik ari da lanean Egiari Zor Fundazioa, Estatuak eragindako edo sustatutako indarkeriak jasan dituzten biktimen eskubideen alde. Abenduaren 21eko osoko bilkuran, fundazioak aurkeztutako mozioa irakurri eta bozkatu zuten.…
Urtero moduan, Udaleko kideak tutoretzapeko etxebizitzara gerturatu dira, bertako egoiliarrei gabonsaria emateko. Jaki goxoz osatutako otarraz gain, telebista berria ere jaso dute aurtengoan. Aurreko telebista ez zebilen ondo, eta Gabonetako…
Kirol Asteburua ospatu da aste honetan Zizurkilen. Haur eta gaztetxoei zuzendutako jolasekin eman zitzaion hasiera egitarauari, larunbat goizean. Kirol eta jolas ezberdinetan aritzeko aukera izan zuten Elbarrenako nahiz herriguneko txikiek.…
Eguraldia lagun, giro ederra sortu zen Eguberrietako Azoka Berezian. Bailarako artisauen produktuak eta jaki goxoak erosteko aukera paregabea eskaini zuen abenduaren 20ko azokak. Oso urte gogorra doa 2020a eta, pandemiaren…
Atxulondo kultur etxeko areto nagusian egin zuten sari banaketa ekitaldia. Neurri bereziak hartuta, distantziak gordez eta musukoak jantzita…, baina ekitaldi goxoa izan zen. Urtero bezala, Teodoro Hernandorena zenaren iloba Joxe…
Gaur arratsaldean egingo dute sari-banaketa ekitaldia, 17:30tan hasita. Atxulondo kultur etxera gerturatuko dira saridunak eta merezitako txaloak jasoko dituzte.
  Datorren asteburua bete-betea dator Zizurkilera. Urte berezi honen azken egunei zukua ateratzeko modu polita izango da. Hainbat motatako ekimenak izango dira aukeran. Alde batetik, urtero bezala, Kirol Asteko ekintzak…
Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak atzo egin zuen Gabonetako 60 loteren zozketa. Aurtengo kuota ordainduta duten bazkide guztiak sartu ziren zozketan eta bertan izan ziren jubilatu elkarteko zuzendaritza taldeko kideak eta…
Eguberrietako Azoka Berezia egingo da Zizurkilen, abenduaren 20an. Bailarako artisauen postuak aurkitu ahal izango dira bertan, baita zenbait janari postu ere.Eguberrien atarian, opariak erosi eta, garai zail hauetan, inguruko artisauei…
Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak abestuko du finaleko saioan, Amaia Iturriotz, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia eta Jon Martinekin batera. Maddi Labaka arituko da aurkezle lanetan. Azaroaren 1ean zute jokatzekoa…
Abenduko Zer Ote?n aurreratu bezala, Kirol Astea izango dugu abenduaren 19 eta 20an:   Abenduaren 19an, larunbatean, ume-jolasak egingo dira herrian zehar, herriko elkarteen laguntzaz. Eguraldiaren arabera, zehaztuko zaizkie jolas-eremuak…
  Haizearen Egia filma ikusteko aukera izan zuten joan zen ostiralean Atxulondora gerturatu zirenek. Ekain Albite zinemagile zumaiarra da filmaren egilea eta Saharako kanpamentuetara itzultzen den gazte baten oroitzapen eta…
Atzo eguerdian jokatu zuten Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala, Bilboko Bilbao Arenan. Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Eneko Otaño izango zituen arerio Irazuk, eta lan…
Elizpe jubilatu elkarteko zuzendaritzako kideek jakinarazi dutenez, Gabonetako 60 sorta zozkatuko dituzte abenduaren 16an, asteazkearekin, Elizpe jubilatu elkartean bertan. Zozketan kontuan hartuko dira urteko bazkidetza ordaindu duten bazkide guztiak. Zuzendaritzako…
Jon Irazu aizkolari zizurkildarra Aizkolari Txapelketako finalean arituko da igande honetan, Bilbon. Beste bost aizkolarirekin neurtu beharko ditu indarrak, 12:00etan hasiko den saioan. Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Julen…
Hondakinen inguruko hezitzailea lanean hasi berri da Zizurkilen. Ana Garcia du izena, eta hondakinen kudeaketa onaren inguruko kontzientziazio lana egitea da bere helburu nagusia. Aurrera plazako udal bulegoetan arituko da…
Ostiral honetan, abenduak 11, eskainiko dute Haizearen Egia filma. 19:00etan hasiko da emanaldia,  Atxulondo Kultur Etxean. 25 lagunentzat aforoa izango du emanaldiak eta beharrekoza da aurrez gonbidapenak jasotzea. Horretarako, Udal…
Haurreskolako langileen lan baldintzak bermatzeko greba deialdia luzatu dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Abenduaren 10 eta abenduaren 16rako dago deitua greba. Zizurkilgo Udalak bere babesa erakutsi die langileei eta…
Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran (Korrontzi) Zizurkilera gerturatu ziren larunbatean, Koplariak koplari emanaldia eskaintzera. Arantzazuko Amaren Eliza bete egin zen ekitaldiaz gozatzeko. Eguraldi hotza eta desatsegina zen kanpoan, baina bi…
Covid-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko udal dirulaguntzak emateko urjentziazko deialdiaren oinarriak onartu ziren azaroaren 26an, Alkatearen dekretu bidez. Eskerak aurkezteko epea 10 egunekoa izango da. Herriko ostalariekin bilera ezberdinak egin…
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Zizurkilen, herriko hiru ikastetxeetako ikasleak izan dira protagonista nagusiak. Txanda ezberdinetan, Joxe Arregi plazara gerturatu dira, EUSKARALDIA!!! hitza osatu arte. Pedro Mari Otaño…
Udaletxea eta udal-bulegoak Bihar, euskararen eguna, udal bulegoak eta udaletxea itxita egongo dira. Ostiralean, zubi, udal bulegoetan eskainiko jendaurreko arreta, 09:00etatik 12:30etara. Astelehena ere zubi eguna denez, ordutegi berean eskainiko…
    Euskararen eguna gerturatzen ari da, eta horrekin batera, baita Euskaraldiaren amaiera ere. Horri lotuta, hainbat ekitaldi antolatu du Zizurkilgo kultura sailak. Gaur arratsaldean bertan, ipuin kontaketa eta Nigeriako…
Danok Danena Halterofiliako pultsularia den Jon Kepa Kortajarena, San Fernandon (Cádiz) izan zen pasa den asteburuan 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. 17 urtez azpiko mailan lehiatu…
Azaroaren 24an amaitu ziren Euskaraldiko izen-emateak, eta duela bi urteko mailara iristea lortu dugu Zizurkilen Zorionak guztiei! Lehenengo edizio hartan, oso emaitza onak lortu ziren, eta oraingoan ordukoa parekatzea lortu…
  Aiztondoko mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Zizurkil eta Amasa-Villabona artean. Argi moreak eskuan, katea osatu zuten Zubimusu eta oinezkoen zubiaren lotuz. Ekitaldiaren amaieran, hitza hartu zuen mugimendu…
  Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketako helduen mailako irabazlea da Oihana Arana. Hemen duzue, gozagarri, bere bertso-sorta:   HELDUEN MAILA – LEHEN SARIA PLURALEAN NABIL Egilea: OIHANA ARANA CARDENAL Doinua:…
Euskaraldiaren programazioaren baitan, ipuin-kontaketa eta nigeriar dantzak eskainiko ditu Zizurkilgo Divina elkarteak. Abenduaren 1ean izango da ekitaldi berezia, asteartearekin. 17:30etan hasiko da emanaldia, Atxulondo Kultur etxean. Egungo egoera dela eta,…
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste…
  Indarkeria matxistaren aurkako eguna da iluntzean. Egunari lotuta, elkarretaratzea deitu du Aiztondoko mugimendu feministak. Arratsaldeko 19:00etan da hitzordua, Zizurkil eta Villlabona lotzen dituen Zubimusu zubian.
Pello Mari OTaño bertsopaper lehiaketako helduen mailan lehiatu zen Ekaitz Goikoetzea Asuraberrena, bigarren postua eskuratuz. Jarraian, aurkeztu zuen bertso-sorta: EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA DENA ONDO DOANEAN Doinua: ETAren SU-ETENETIK   1.…
Ostiralean iritsi zen Euskaraldia, eta Zizurkilen ongi-etorri berezia egin zaio. Aliziaren mundu miresgarrian murgildu ziren familiak ostiralean eta, igandean, 'Txor Txor' bakarrizketa umoretsuarekin gozatu zuten Zimiteriora hurbildu zirenek. 50 gonbidapen…
Igande honetan 'Txor txor' umorezko bakarrizketa eskainiko dute Zimiterioan, 18:0etan hasita. Bertaratu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea. Gonbidapenak eskuratzeko aukera ezberdinak jarri dituzte eskura: Gaur, ostirala, 17:30etik…
  Haurren nazioarteko eguna da gaur. Ospakizun horri lotuta, Foru Aldundiak bideo bat egin du gure herrietako Haurtxoko eta Gaztelekuen garrantzia azpimarratzeko. Zizurkilgo gazteri teknikaria den Ainhoa Larrearen hitzak bildu…
    Gaur, azaroak 20, abiatu da Euskaraldia. Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean jarri eta euskarari bultzada emateko egunak dira hauek. Gaur, ekimenari ongi-etorria egiteko, 'Aliziaren munduan' ipuin-kontaketa saioa eskainiko…
Pello Maro Otaño bertsopaper lehiaketako bertsoik onenak eskaintzen ari gara egunotan. Gaurkoan, gazteen mailako irabazle izan den Aner Peritz Manterolaren (Euskitze) sorta: MINAREN EDERRA Egilea: ANER PERITZ MANTEROLA "EUSKITZE" Doinua:…
  Azken egunotan hainbat herritarrek ustez argia eta elektrizitatea merkaturatzen duen energia aholkulari baten deia jaso dute, eskaintza baten berri emanez. NANa eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dituzte, beste datu…
Badirudi erosketa ohiturak asko aldatzen ari direla. On-line egiten diren erosketak gero eta gehiago dira, batez ere azkenaldian, konfinamenduaz geroztik. Norberak egin beharko du bere kontsumo ereduak sortzen dituen ondorioen…
Euskaraldiari ongi-etorria egiteko, eskaintza berezia egongo da Zizurkilen asteburu honetan. Alde batetik, ostiralean bertan, azaroaren 20an, 'Aliziaren burutazio miresgarriak' ipuin-kontaketa izango da, Galtzagorri elkartearen eskutik, Atxulondo kultur etxeko areto nagusian,…
Pello Mari Otaño Bertsopaper lehiaketako saridunak iragarri zituzten joan zen astean. Gaurkoan, gazteen mailako bigarren saria eskuratu duen Joar Garate Ruedaren bertso sorta jarri dugu irakurgai: ANE PIRATA Egilea: JOAR…
Azaroaren 3an hasi eta bihar arte, Liburuaren Astean murgilduta gaude Zizurkilen. Aste honetan zehar "Aliziaren burutazio miresgarriak" ipuin-kontaketaz gozatzen ari dira herriko ikastetxeetako ikasleak. Galtzagorri taldeak eskaintzen du ikuskizun goxoa,…
    Euskaldun zaharra zara eta goiz batean tarte bat baduzu euskaraz hitz egin nahian dabilen herritar-talde bati laguntzeko? Hala bada, dei ezazu 943691012 zenbakira edo jo ezazu Zizurkilgo udal-bulegoetara,…
Atzo arratsaldean bilera egin zuten Zizurkilgo Udaleko kideen eta ostalarien artean. Ostalariak azken hilabeteotan bizitzen ari diren egoera gogorra xamurtzeko asmoz, diru-laguntza lerroa prestatzen ari da udala, eta ostalariak deitu…
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuak, eguneratuta. s Eusko Jaurlaritzaren datuak eta neurriak. s Tolosaldea Garatzen. Eragin ekonomiko eta sozialei aurre egiteko baliabide-gida.
Indarkeria matxistaren aurkako eguna da azaroaren 25a. Aiztondoko mugimendu feminista lanean ari da ekitaldi ezberdinak antolatzeko: Azaroaren 20an, ostiralarekin, elkartasunezko argazkia egingo dute Aiztondoko herri ezberdinetan. 18:30etan Zizurkilgo Joxe Arregi…
Azken egunotan Marokoko ejerzitoak Saharako Guerguerateko kanpamentua erasotu du, 30 urteko su-etena hautsiz. Saharako herri armadak erantzun egin du erasoa. Zizurkilgo Udalak bere elkartasuna adierazi dio saharako herriari. Elkartasun horren…
Atzo arratsaldean eta gaur goizean zehar egin dituzte PCR probak Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13 eta 40 urte arteko herritarrak zeuden deituta, guztira 2800 pertsona. Baheketa amaituta,…
Iker Urruzola alkateak mezua zabaldu du Covid-19aren inguruan. Gaur arraltsaldean eta bihar goizean egingo diren PCR probetan parte hartzeko gonbita luzatu die horretara deituta dauden herritarrei. Bide batez, gogoan izan…
  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du azaroak 20an, 18:00etan.…
Beñat Mateos Zeberio asteasuarra izan zen Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketako garaile, gaztetxoen mailan. Hiru bertso osatu zituen gazteak, aktualitateari estu lotutako gai bati buruz. Gaia lantzeko aukeratutako modua saritu…
Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldia. Ekimenean izena eman dutenek, dagoeneko eskuragarri dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak. Zizurkilgo Udal Bulegoetan jaso daiteke txapa, 08:00etatik 15:00etara eta Plazida Otaño liburutegian, 16:00etatik 20:00etara.…
Osasun sailak eta Osakidetzak koronabirusa atzemateko probak egitera deitu dituzten 13 eta 40 urte arteko zizurkildar eta billabonatar guztiak.  Bihar eta etzi egingo dituzte PCR probak, Villabonako  pilotalekuan eta garrantzitsua…
Atzo iragarri zituzten Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako irabazleen izenak. Egunotan, bertsorik onenak argitaratzen joango gara, saritu guztien bertsoak argitara eman arte. Gaurkoan, Mara Albistur Gurrutxagak  'Eskolaz kanpokoak' izenburupean idatzitako…
Azaroaren 6ko Dekretuaren ondorioz, Zizurkilgo ikastaro eta jardueretan hainbat aldaketa izan dira. Zenbait jarduera bertan behera geratu dira eta beste hainbatetan neurri berrietara egokitzeko moldaketak egin dituzte. Neurriak eta egoerak…
Oihana Arana, Aner Peritz eta Beñat Mateos izan dira garaileak. Antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute abenduaren 4an egitekoazen sari banaketa ekitaldia Musukoaren bizitza gaztetxoen mailan, Minaren ederra gazteenean eta…
Euskaraldiaren inguruko formazio-saioa eskainiko dute gaur, azaroak 10, Galtzaundi euskara elkarteko kideek. Ekimenaren hasierarako astebete pasatxo falta den honetan, Ahobizi eta Belarriprest izateak zer suposatzen duen ikasteko aukera paregabea eskainiko…
Iñigo Urkullu lehendakariak neurri berriak iragarri zituen atzo arratsaldean. Bihar, azaroak 7, sartuko dira indarrean neurriok eta hamabost egun barru berraztertuko dituzte neurriok, egoeraren arabera. Besteak beste, ostalaritzaren itxiera eta…
Gertu dugu Euskaraldia eta dagoeneko zabalik da izen-ematea. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ariketa soziala. Izena emateko modu ezberdinak abiaru dituzte. Internet bidez, euskaraldia.eus…
Fraisoro eskolako kideek euren eskolan ekoitzitako produktuak eskaini zizkien Zizurkilgo Udalari. Gizarte zerbitzuetako kideek, esker onez hartu zuten eskaintza, beharrean diren familiei lagundu ahal izateko. Beharrean diren herritar horiei banatzen…
Tolosaldeak dituen mugikortasun-erronka nagusiak azaltzen ditu Joxe Arregi plazan jarritako erakusketak. Horrez gain,  mugikortasun  jasangarria sustatzen duten esperientziak eta praktika onak ezagutarazten ditu, plazan jarritako zortzi panelen bidez. Azaroaren 2an…
Bertan behera geratu da datorren igandean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatzekoa zen Gipuzkoako Harri Handien txapelketako finala. Koronabirusaren bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du txapelketa egiteko baimenik eman. Eguerdiko 12:00etan…
Euskadiko abere-ustialeku hoberenenaren XX. txapelketan egin berri dute eta gure herriko ustialeku bat, Irizibar baserria, saritua izan da.  Gipuzkoan, esne behien kategorian irabazle izan da Irizibar baserria. Hainbat aldagai hartzen…
Aurreko urteetan abenduan egin izan bada ere, aurtengo Zizurkilgo Liburuaren Astea azaroan ospatuko dute. Egitarau oparoa dakar gainera; bi literatur tertulia egingo dira eta baita haurrei zuzendutako ipuin-kontaketak ere. Egoerak…
  Nafarroa hegoaldean ditu sustraiak Errigora ekimenak. Euskara ofiziala ez den gunean, hura babestu eta indartzeko sortutako ekimena da. Auzolana dute oinarri. Urtean bitan martxan jarritako kanpainen bidez, Nafarroan ekoitzitako…
COVID19aren pandemiak azken asteetan izan duen garapena dela eta, dekretu berria sartu zen indarren urriaren 26ean. Hainbat neurri jasotzen ditu dekretu horrek. Zizurkilgo Udalak bando baten bidez jakinarazi ditu dekretuaren…
Atzoko inaugurazio ekitaldiaren ondoren, zabalik da Plaza Etxeberri taberna-jatetxea. Hainbat herritar gerturatu zen atzoko ekitaldira. Jangelan eserita, pintxo goxoak dastatzeko aukera izan zuten hurbildu ziren guztiek. Jose Garciaren gidaritzapean, eguneko…
Poliziaren indarkeria eta gobernuaren ustelkeria salatu eta haien bukaera eskatzeko manifestazioa egin du gaur eskualdeko nigeriarren komunitateak. Bertan zituzten Maite Amenabar eta Arantxa Lopez, Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako zinegotziak. Amasa-Villabonatik abiatu…
  Covid19-ari aurre egiteko neurri berriak argitaratu zituzten atzo Euskal Herriko agintaritzaren aldizkarian. Alerta gorrian dauden herriek neurri gogorragoak hartu beharko dituzte, Zizurkilen, ordea, hauexek izango lirateke bete beharrekoak:  …
Danena eskolak jakinarazi duenez, entrenamentu saiorik ez da izango azaroaren 2ra arte. Koronabirusak eraman du talde zizurkildarra erabaki hori hartzera. Mezu bidez jakinarazi dutenez, taldeko arropa jasotzeko zuten kideek, azaroaren…
Datorren astelehenetik aurrera oporrak hartuko dituzte Iriarte jatetxeko arduradunek, beraz, itxita egongo da zerbitzua. Azaroaren 2an zabalduko dute berriz ere taberna-jatetxea.
Plaza Etxeberri taberna-jatetxeko kideak lankide berrien bila dabiltza. Jangelan zerbitzatzeko bi pertsona, barrako zerbitzari bat, sukalde-laguntzaile bat, eta garbitzailea behar dituzte. Hala adierazi du Jose García arduradun berriak: "Zizurkildarrei luzatu…
Tolosaldeko 25 udalerritako alkateek osasun mahaia osatzeko premia azpimarratu dute: "2020ko otsailaren 17an Tolosaldeko osasun publikoaren egoerak kezkatuta 25 alkatek akordio bat sinatu genuen. Bertan, parte-hartze prozesu bat martxan jartzeko…
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoia da Euskaraldia eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Bi roll daude aukeran: Euskaraz ulertzen dutenek…
Atzo arratsaldean egin zuten tertulia feminista, Plazida Otañoko ikasgelan. Adin ezberdinetako emakume talde bildu zen feminismoaz hausnarketa egiteko. Giro goxoan elkartu ziren, elkarren esperientziak, bizipenak, pentsamentuak eta abar partekatzeko gogoz.…
Zuhaitz eta adarren erorketak izan dira gaueko haizete gogorraren ondorioz. Esaterako, Olentzo aldeko errepidea itxi behar izan dute goizean, bidera zuhaitz handi bat erori delako. Garbiketa lanak amaitu arte, itxita…
Jose Garciak zabalduko du Plaza Etxeberri jatetxea, bere lantaldearekin batera. Gaur egingo dute inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita eta egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintza guztiak betez. Eguneko menua, asteburuetako menu…
Gaueko haize-bolada gogorren ondorioz zuhaitz bat erori da Olentzo aldeko errepidera (Gi-3281), eta errepidea itxita dago. Dagoeneko lanean ari dira zuhaitza kendu eta errepidea lehenbailehen ireki ahal izateko. Bitartean, inguruko…
Ipuin-kontaketa saioa izango da larunbatean Plazida Otaño liburutegian, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kontalari Bi bikote zizurkildarrak eskainiko du saioa, 11:30etan hasita.
Urriaren 11n abiatu zen Pello Errotaren omenezko bertso sariketa, Abaltzisketan. Iruran jokatu dute bigarren kanporaketa, asteburu honetan bertan. Han zen Unai Mendizabal zizurkildarra. Bigarren postuan sailkatzea lortuta, finalerako txartela eskuratu…
Urriaren 19a da gaur, Bularreko Minbiaren Nazioarteko eguna. Hori gogoan, lazo arroxa jarri dute Zizurkilgo udaletxearen aurrealdean.
  Urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horri lotuta, hainbat ekitaldi antolatu dute Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kulturak, elkarlanean. Urriaren 21, 22 eta 25ean liburutegi publikoetan…
Tertulia feminista antolatu du Zizurkilgo Udalak hilaren 21eako. Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan egingo dute, 19:00etan hasita. Feminista izatea zer den, zein zalantza sortzen diren..., gai ezberdinak jorratuko dituzte saioan zehar.…
Herriko enpresa eta komertzioentzat interesgarri izan daitezkeen hainbat ikastaroren berri eman dute Tolosaldea Garatzen agentziatik. Gai ezberdinak jorratuko dituzte, goiz, eguerdi eta arratsaldez eskainiko diren saioetan. Goizeko saioetan web guneen…
Emakume Baserritarren Nazioarteko eguna da gaur; emakume horiek urtetan zehar egindako lan isila gogoan izateko eguna. Baserriko lanetan aritu, ekoitzitako produktuak merkatura eraman, etxekoen zaintzaz arduratu, euskararen eta ohitura zaharren…
Tolosako Asunción Klinikak bizi duen egoera salatzeko manifestazioa deitu dute langileek eta herritarrek, larunbaterako. Tolosako Plaza Zaharretik aterako da manifestazioa, 12:30etan. Azken asteotan COVID kasuek gora egin dute bertako langile…
Zizurkilgo Udaleko Euskara sailak martxan jarri du Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa. Azaroaren 20a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarren…
Larunbatean, urriak 10, Sahararen aldeko karabana solidarioak geldialdia egin zuen Zizurkilen. Material ezberdinen bilketa egin zuten goizean zehar eta Zizurkil Udalak parte hartu zuen. Maite Amenabar eta Matti Navas zinegotziak…
Garbitzaileak, brigadako kideak, teknikariak, idazkaritza eta bulegoetako langileak, liburutegiko arduradunak..., Zizurkilgo Udaleko kideak lanean ari dira gaur. Honenbestez, udal zerbitzuak martxan dira, herritarren eskura eta ohiko ordutegiz.
“Ombuaren itzala”, horixe izango da Pello Mari Otaño bertsolari handiaren inguruko filmaren izenburua. Patxi Bisquert aktorea da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta hark egin du ekimenaren aurkezpena, Zizurkilen. Filma egin ahal…
Sahararen aldeko Tolosaldeko karabana solidarioak geldialdia egingo du larunbat honetan Zizurkilen. Saharako kanpamentuetara bidaltzeko material ezberdina bilduko dute, Joxe Arregi plazan jarri dute hitzordua, 10:00etatik 13: 00etara. Zizurkil Udalak bat…
Zizurkilgo Udalak urteak daramatza aldarrikatzen giza eskubide guztiak herritar ororentzat, eta nola ez, baita euskal presoentzat ere. Bide horretan, Zizurkilgo Udalak bat egiten du Sare-ren Izan bidea kanpainarekin eta horren…
COVID19aren harira, euren merkataritza eta ostalaritzako guneetan inbertsioak egin dituztenek diru-laguntza eskatu ahal izango dute. Zizurkilgo Udalak luzatu egin du eskaerak egiteko epea, eta zabalik egongo da azaroaren 6ra arte.…
Irailaren 28an hasiko da ikastaroa, eta hilabeteko iraupena izango du. 100 ordu izango dira, guztira, sei modulutan banatuta. Ikastaroaren edukia albisteari erantsitako esku-orrian kontsulta dezakezue. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta astelehenetik…
Itzulera, baina, ez da aurreko urteetakoaren modukoa izango. Hain zuzen, pandemiaren eraginez, ikasturte honetan Zizurkilgo Gaztezulora azaldu eta antolatutako ekintzetan parte hartu nahi duten haur zein gaztetxo guztien gurasoek izen-emate…
Zizurkildarrengana errazago gerturatzeko helburuz, aurrerantzean larunbatetan izango da azoka Joxe Arregi plazan. Beste inork posturik jarri nahiko balu, Zizurkilgo Udalarekin jar liteke harremanetan.
Mugikortasun iraunkorra gaitzat hartuta argazki lehiaketa martxan. Epea irailaren 13an amaituko da.
Bizi dugun pandemiak eraginda, festarik ez da izango aurten Zizurkilen baina horren ordez kultur eta kirol ekitaldien aldeko apustua egiten dute festa batzordeek. Abuztuko asteburu kulturalaren ondoren iraila kulturala dator,…
COVID19k eragindako pandemiak ez duenez uzten aukerarik urteroko moduko jairik egiteko, Zizurkilgo Festa Batzordeak arduraz jokatzea erabaki du. Ez ditu aurreko urteetako ekintzak antolatu, baina kulturak erakusleiho bikaina aurkituko du…
Uztailaren 24an hartu ziren behin behineko neurri guztiak bertan behera utzi ditu Zizurkilgo Udalak. Plazida Otaño liburutegiko langile baten gertuko senideak COVID19aren proban positibo emateak ekarri zuen liburutegia itxi eta…
Zizurkilgo Aurrera plazako lehen zenbakiko agerraldia bi etxebizitzetara mugatzen da. Hala ondorioztatu dute osasun arduradunek gainontzeko etxebizitzetako bizilagun guztiei egindako probek negatibo eman ostean. Beraz, bizilagun horiek euren ohiko bizitzarekin…
Bizi dugun garai gogor honek ezusteko aukera batzuk ekartzen ditu eta horietako bat da Zizurkilen, esku pilotan, profesionalen goi mailako partida batez gozatu ahal izatea. Aro modernoan gertatu ez den…
Liburutegiko langileak negatibo eman du egin dizkioten bi probetan, eta, hori dela eta, udal-bulegoak normal funtzionatzen hasi dira berriro. Hori dela eta, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango aurretiazko hitzordua hartzea.…
Joan den martxoan, COVID 19 birusak sortutako osasun-larrialdiaren ondorioz, hondakinen bilketan zenbait aldaketa egin ziren. Besteak beste, garbiguneak herritarrentzako itxi, traste zaharren bilketa eten eta errefusa atez ate bildu beharrean…
Zizurkilgo Udalak bando bat zabaldu du herrian segurtasun neurrien betetzea eskatuz eta elkar zaintza aldarrikatuz. Honela dio testuak: Herritar hori, Covid19ak gure artean jarraitzen duela agerian geratu da egunotan. Positiboen…
Euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa hizkuntza-bikoteak itzultzeko aukera ematen du, alde bietara. Itzultzaile neuronala da, giza garunaren funtzionamendua imitatzen saiatzen dena, eta, hortaz, etengabe ikasten eta entrenatzen ari da. Horretarako, kalitatezko corpus handiekin…
2020-2021 ikasturtean, Bizilabe Tolosaldea aisialdi-eskaintza jarriko da martxan Tolosaldeko udalen eta Tolosaldea Garatzenen zein Elhuyarren eskutik. Eskualdeko gazteek (2007-2010 jaioak) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko…
Zizurkilgo bi festa batzordeek ohar bateratua kaleratu dute festen inguruko erabakiaren berri emateko. Honela dio:   Osasun krisi honen eraginez, ezinezkoa da festak orain arte ezagutu ditugun moduan gauzatzea. Aurten…
Zizurkilgo Udalak UDAN ELKAR ZAINTZA programa antolatuko du, krisiaren hasieran Zizurkilen martxan jarri zen zaintza-sarearen irizpideekin bat datorrena  eta erantzun egoki bat eman nahian zerbitzuaren premia duten haur eta familiei.…
Urtero bezala, Bukalai dantza-taldeak aurrematrikulazioa zabaldu du 2020-2021 ikasturterako, taldeen eta ordutegien aurreikuspenak egin ahal izateko. 2016 urtetik aurrera jaiotako ume zein gaztetxoek eman ahal izango dute izena, 2016an jaiotakoek…
Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak erabaki dute ohiko festa ekimenik ez egitea Konfinamendutik irteteten ari garenean dator San Juan bezpera. Gau ederra askorentzat, aurten, beste modu batera ospatu beharko…
Alarma-egoeraren eraginez etenda geratu ostean, berriz sartu da indarrean ibilgailuen 2020. urteko zerga ordaintzeko borondatezko epea. Uztailaren 15era bitartean egin ahal izango dira ordainketak, udal-bulegoetan edo Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteetan transferentzia…
Besteak beste, Herriguneko Zimiterioa, Ugare auzoko multikantxa, Herriguneko saskibaloi-kantxa, Ugare auzoko adinekoentzako kirol-gunea eta umeen parkeak ireki dira, ekainaren 8tik aurrera. Beti ere, segurtasun-neurriak errespetatzeko gomendioa eman du Zizurkilgo Udalak:…
Alarma-egoeraren eraginez itxita egon ostean, ekainaren 1etik aurrera normal lanean hasi da Tolosaldea Garatzen garapen-agentziak Lehiberri zentroan kokatuta duen Enplegu Zentroa. Lanbiden izen emandako erabiltzaile guztientzako doako zerbitzu bat da…
Anoeta, Irura eta Zizurkilgo Udalek deialdi bateratua egin dute bere Idazkari-Kontuhartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko. Hiru Udaletan zuten beharra ikusita, deialdi bateratua egitea hobetsi da Anoetak abian zuen prozesura batuz…
Konfinamenduaren irteeran, modu berrian bada ere, zerbitzuak pixkanaka berrezartzen ari dira. Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiak ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak. Liburutegi mailegua egiteaz gain, ikasleen ikasteko txokoa ere irekita egongo…
Udaleko alderdi guztien babesaz onartu da pandemiak kaltetutako sektoreak laguntzea asmo duen diru laguntza programa. Deialdiaren iragarkia gaur (ekainak 1) argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta eskaera aurkezteko epea 10…
Udaleku irekiak direla eta,EUDELetik jasotako udarako gomendioen artean, herrietan antolatzen diren Udaleku irekiak bertan behera uzteko gomendioa iritsi zaigu Udalera, osasun agintarien txostenetan oinarrituta. Covid-19a dela eta sorturiko egoerak ez…
Zizurkilgo Udalaren aurrekontuaren %60 da Udalen foru funtsetik jasotzen dena. Udal txiki eta ertain ugariren kasua da hori. Gipuzkoako Aldundiak erabaki du ordea, zerga jaitsieraren maila bereko murrizketa ezartzea Udalei jaso…
Osasun krisi honen egoerak baldintzatuta, Zizurkilen ez da aurten kultur hilabete nagusia izan ohi den Maiatza Saltsan egingo. “Mugarrien inguruan ardaztuta genuen aurtengoa, nolabait, herria ezagutzeko gonbita zen mugarriak aitzakia…
Zizurkilgo Udalak osasun krisi honetan eskuratu dituen maskarilak herriko adinekoen artean banatzea erabaki du, gaitzaren aurrean talde ahulena direlako. 70 urtetik gorako herritar guztiek jasoko dituzte asteburuan maskarilak, bolondres sarearen…
Triptiko horretan ageri da beharrean diren herritarrek Zizurkilen bertan dituzten zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa. Besteak beste, Udalak konfinamendu-garaian martxan jarri duen 24 orduko arretako telefono-zenbakiaren berri ematen du. 663779727 telefono-zenbakiak,…
Zizurkilgo Udalak erabaki du bere eskumenekoak diren gaietan laguntza ematea Zizurkilgo merkatari eta ostalariei, COVID19 birusak sortutako osasun-krisiak eragindako kalteak arintzen laguntzeko. Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte jarduerak itxi…
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bilatzaile bat jarri du abian, eta bertan bildu ditu COVID 19k eragindako kalteei erantzuteko lurraldez lurralde, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan abian diren…
Zizurkilgo Udaleko krisi mahaiak osasun larrialdi honen lehen egunetan hartutako erabakien berri eman genuen. Ohar honen bidez, azken bizpahiru asteetan egin den jardunaren laburbilduma bat helarazi nahi dizuegu. Bizi dugun…
Lehenik eta behin, patologia anitzeko pertsonek (hainbat gaixotasun kroniko dituztenak), mendekotasun-egoerak daudenek eta Beti On telelaguntza-zerbitzuak artatutako pertsonek eskatu ahal izango dute zerbitzua. Gainera, neurriak hartu dituzte tratamenduak 3 hilabete…
COVID-19 birusak sortutako osasun krisia kalte latzak ekartzen ari da bereziki autonomo eta enpresa txiki ugarirentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat diru laguntza onartu ditu, atxikita dagoen dokumentuan daude kontsultagai hainbat…
Zizurkilgo Udalak boluntarioen sarea eratzeko deialdia egin zuenetik, herritar ugarik deitu dute Udalera beren laguntza eskaintzeko. Hainbat eratako jardueretarako eskaini dute beren burua. Udalak, orain, protokoloak finkatu ditu, boluntarioen sarea…
COVID-19aren hedapena ekiditeko, martxoaren 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua. Tolosaldeko mankomunitateak deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek…
Tolosaldeako Mankomunitateko langileen osasuna bermatzeko, LARRIALDI EGOERAK irauten duen bitartean, ERREFUSA edukiontzi handietan bilduko da. Organikoa, ontzi arinak eta papera eta kartoia orain arte bezala jasoko dira. Norbait Covid19-agatik berrogeialdian…
COVID 19a dela eta, Udalak jakinarazten dizue harrera zerbitzua Elbarrenako bulegoetan emango duela. Bertara ezinbesteko kasuetan baino ez da joan behar, eta, hara joatekotan, aurretik telefonoz hitzordua eskatu behar da.…
Koronabirus gaitzaren hedapena saihesteko, alarmarik gabe, arduraz jokatu behar dugu. Bereziki, ahulenak diren gizarte taldeengan eragin txikiena izan dezan. Osasun arduradunen gomendioak jarraituz, Zizurkilgo Udalak erabaki hauek hartu ditu: -Udalak…
Osasun sailak emandako gomendioari jarraituz, Zizurkilgo Udalak Elizpe jubilatu elkarteari jakinarazi dio jubilatuen egoitzaren behin behineko itxiera, Covid 19 Koronabirusaren zabalpena dela eta. Zizurkilen ez da momentuz kasurik izan, baina…
Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia egin du, familia ugariei murrizketa egiteko ondasun higiezinen gaineko zergan. Zergaren % 50eko hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da. Albistearen behealdean dagoen eskaera-orria…
Zizurkilgo Udalak gomendioak jaso ditu EUDEL udalen elkartetik, koronabirusa prebenitzeko. Kartela prestatu du, eta honako urrats hauek proposatu ditu, koronabirusari aurrea hartzeko: Sarri garbitzea eskuak urarekin eta xaboiarekin Eztul edo…
Eritasunak saihesteko eta baratzean eta lorategian landareak sendatzeko erremedio naturalak izenburupean, ikastaroa martxoaren 23, 24, 25 eta 26an izango da, 15:30etik 19:30era bitartean, Fraisoro Eskolan bertan, Elbarrena auzoa 12 helbidean.…
Zizurkilgo herriBIZIgune elkarteak bat egin nahi izan du Errigora kanpainarekin. Hori dela eta, Zizurkildik bertatik eskaerak egiteko eta produktuak herrian bertan jasotzeko aukera ipini du martxan. Eskaerak Plazida Otaño liburutegian,…
20254 zenbakia eskuratu zuten, Txindoki tabernan, eta, hain zuzen, zenbaki hori izan zen saridunetako bat, larunbatean, otsailaren 29an, egindako zozketan. Jose Ignacio Lertxundik eta bere kuadrilak Emilio Txindoki tabernako nagusiaren…
Aste honetatik aurrera, Zizurkilgo Gaztezulok badu Facebookeko orria. Gaztezulo Zizurkil aukeratuz gero, bertan ikusi ahal izango duzue Zizurkilgo Gaztezuloko dinamikaren berri: hileroko programazioa, Gaztezulon bultzatzen diren proiektuei buruzko informazioa (Erasmus+),…
3.372.370€-koa da 2020ko aurrekontua, iaz baino %4,2 handiagoa. Zizurkilgo Udalbatzak otsailaren 10eko bilkuran onartu zuen 2020ko aurrekontua, EH Bildu, EAJ eta PSEren aldeko botoekin. “Saiatu gara iritzi ezberdinak batzen aurrekontu…
Ikastaroa otsailaren 10ean hasiko da Fraisoro eskolan bertan. Produktu fitosanitarioak dira  laboreetan (baratzeetan, negutegietan …) gaixotasunak eta izurriteak prebenitzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren produktuak. Produktu fitosanitarioen artean bi mota daude: …
GURETZAKO proiektuaren barruan elkartuko dira atzerritik etorri eta Zizurkilen bizi diren emakumeak. Topaketa goizeko 10:30ean izango da, Atxulondo kultur etxean. Aurrez GURETZAKO proiektua abian izan da Tolosan, Anoetan eta Villabonan…
Aurreko urteetan bezala, aparkaleku-txartelaren tasa 40 eurokoa izango da. Txartela jasotzeko, tasa udal-bulegoetan ordaindu ahal izango da, edo, bestela, Zizurkilgo Udalaren kontu-korronte hauetakoren batean: Kutxabank ES61 2095 5072 61 1060024592…
  Partaidetza bikaina izan da antolatutako ekintza guztietan, eta antolatzaileak oso gustura geratu dira lortutako erantzunarekin. Osteguneko mahai-ingurura heldu eta ume dezente gerturatu ziren, punta-puntako kirolarien adierazpenak entzutera eta kirola…
21:26 minutuko denborarekin, hobetu egin zuen aurrez erregistratuta zegoen 22:01 denborako marka. Gainera, partaidetza aldetik ere gorakada handia izan du XXIII. Gau Krosak. Ibontxo Gonzalez Memorialak. Aurtengoa lasterketa berezia izaki,…
www.herrikrosa.eus atarian eman ahal izango dute izena abenduaren 14an Zizurkilgo Gau Krosa. Ibontxo Gonzalez Memoriala lasterketan parte hartu nahi dutenek. Internetez baino aurrez aurre izena eman nahi bada, bezperan, abenduaren…
Plazida Otaño liburutegian, udal-bulegoetan eta Iriarten egin ahal izango dira eskaerak, azaroaren 20ra bitartean. Saskiak abenduaren 9an jaso ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Plaza Etxeberrin. Ordainketak esku-dirutan egingo dira,…
Erasmus + egitasmoaren barruko proiektua da, eta lehenengo egonaldian, urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean Irlandan egon dira, Elgoibarko, Donibane Garaziko lizeo publikoko eta Irlandako Galway hiriko Muintearas Teo elkarteko beste…
EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin onartu da ebazpena. PSEko bi zinegotziek aurkako botoa eman dute. Autodeterminazio eskubidearen defentsa egin du Zizurkilgo udalbatzak. Zizurkil Llado Kataluniako herriarekin senidetuta dago 2013az…
Ana Delia Romero hil berri da Meangueran, El Salvadorren. Henry Ortiz ikastetxeko irakaslea zen (Herriko P.M. Otaño ikastetxearekin senidetua dagoena) eta lotura berezia zuen Euskal Herriarekin. Izan ere, bere ama…
Zizurkilgo jai egutegian erabat txertatu dago jada urriko azoka berezia. Urriaren 13an izango da aurtengoa, igandez, aldaketa batzuekin. “Nekazaritza eta janari postuak, Teodoro Hernandorena kalean egon ohi direnak, goizez soilik…
Estalpea egin osteko asmoetako bat zen Zizurkilen asteroko azoka baten aukera aztertzea. “Gorabehera eta data saltsa ibili dugu, baina, azkenean, aldeekin hitz eginda, ostegun goizetan egitea erabaki da. Hasieran postu…
Irailaren 4tik 9ra bitartean izango dira jaiak, baina, aurrerapen gisa, abuztuaren 31 eta irailaren 1eko asteburuan ere izango dira ekitaldiak, motorrak berotzen joateko. Hain zuzen, abuztuaren 31n II. Emakumeen Melokotoi…
Zizurkilgo festa batzordeak ondu du aurtengorako amabirjin jaien egitaraua. Herrigunean ospatzen diren jaiak lehenengoak izaten dira Zizurkilgo bi jai nagusietan. Egitaraua HEMEN kontsultatu daiteke. Zizurkilgo Udalak festa batzordearen lana eskertu…
Oinarriak eta kontratazioarekin zerikusia duen gainerako dokumentazioa Zizurkilgo Udalaren web-orriko Kontratatzailearen profila atalean kontsultatu ahal izango dira. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 26an amaituko da.
Zizurkilgo kirolaren historia orokorra jaso nahi da horrela, bereziki Danena kirol-elkartearen ibilbidea. Zizurkilen egon diren kirolarien kirol-bizitzaren berri ere jaso nahi da, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Beka norbanakoek eskatu ahal izango…
Zizurkilgo Udalak 2018ko uztailean plaka bat ipini zuen Donostiako Polloe hilerrian, Jose Arana Irastorza, 1936ko irailaren 17an Zizurkilgo Zarateko Bentan hil zuten Gerra Zibileko EAE-ANVko lehen gudaria omentzeko. Plaka ipintzeko…
Ekainaren 1ean, larunbatean, izango da lehenengo ekintza, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Zizurkilgo Gaztezulon, 9 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta. Hiri-altzarien estanpazio-tailerra egingo dute, Andoni Robles artistaren gidaritzapean. Hiriko hainbat elementu margotu ondoren,…
Urtero bezala, Bukalai dantza-taldeak ikastaroa antolatu du 2019-2020 ikasturterako. Ikastaroen egunak eta ordutegiak aurrerago zehaztuko dira. Izena ematen duten umeen kopuruaren arabera, prezioak eta ikastaroen iraupena antolatu eta zehaztuko dira.…
Lanak aurkezteko epea irekita egongo da martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean. Zuzenean edo korreoz aurkeztu ahal izango dira lanak, Loatzo musika eskolaren bulegoan, Zizurkilgo Bulandegi bidea 23, behea helbidean. Lehiaketaren…
Zergaren % 50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua dutenei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da. Hobariaren eskaera udaletxean edo udal-bulegoetan aurkeztu ahal izango da, eta, eskaera-orriarekin batera,…
Zerga helbideratuta dutenei, berriz, apirilaren 1ean kobratuko zaie kontutik. Helbideratu gabe dutenen kasuan, etxean jasoko duten ordainagiria bi modutara ordaindu ahal izango dute: Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa edo…
Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia egin du ur eta zaborraren hobaria eskatu ahal izateko. Hobaria edo murrizketa eskuratu ahal izateko, albiste honi erantsitako eskaera-orria aurkeztu beharko da Zizurkilgo udaletxean edo…
Zizurkilgo Udalak dolumin sentikorrenak helarazi nahi dizkio herriko enpresa batean izandako lan istripuan hil den 43 urteko gizonezkoaren senide eta gertukoei. Azken hilabeteak bereziki gogorrak izaten ari dira Zizurkilen, 3…
2018ko azken udalbatzan, aho batez onartu zuten alderdi guztiek Plaza Etxeberri etxearen erosketa jasotzen duen hitzarmena. Lehen ordainketa egin du Udalak eta berau izango da 2019 urteko inbertsio nagusia. Alkateak…
Aurreko urtekoa baino %8 handiagoa da aurrekontua, eta zortzi urtean lehen aldiz zorpetzea aurreikusten du. Urtarrilaren 28ko Udalbatzak aho batez onartu zuen 2018ko aurrekontua, legealdi honetako azkena. 3.598.640€ ko aurrekontua…
2018ko aurrekontuetan jasota zegoen inbertsioa zen baina 2019 hasieran gauzatzen ari da. “Ura agentziaren baimena behar zuen proiektuak, eremu hori Elbarrena erdigune osoa bezala uholde arriskudun gune jotzen delako. Baimen…
Zizurkilgo 3 ikastetxeetan (Pedro Mª Otaño, Zubimusu ikastola eta San Millan), Plazida Otaño liburutegian eta udal-bulegoetan utzi ahal izango dira Saharako herritarrei laguntzeko produktuak. Urteroko moduan, honako produktu hauek bidali…
2002tik hona izan duen zorrik txikiena du Zizurkilgo Udalak, 8 urtez jarraian mailegurik eskatu gabe diru kontuak itxi dituelako EH Bilduren Udal gobernuak. 2011ko ekainean Bildu alkatetzara iritsi zenean Gipuzkoako…
Abenduaren 12an egin zen Karakterizazio publikoa Zizurkilgo Pasus plazan. Goizean lurretik bildutako zakar-poltsen edukia arratsaldean aztertu eta sailkatu zen.  Herriko zenbait gunetan, lurrean eta behar ez den tokietan azaltzen diren…
Zizurkilen Hondakinen Programa martxan jarri zenetik, 2018ko urrian, alegia, herritarren eskaera bat askotan errepikatu da: udalak poltsa konpostagarriak banatzea, hain zuzen ere. Ikusita poltsa hauek derrigorrez erabili behar direla organikorako,…
  Bihar, abenduaren 12an, arratsaldeko 5etatik aurrera karakterizazio publikoa egingo da Zizurkilen. Karakterizazioak gure zabor poltsa nola osatua dagoen aztertzeko balio du; hau da, zein hondakin-gaik edo frakziok osatzen dituzten…
Azaroaren 23an, Euskaraldiko lehenengo egunean, banatu da Zizurkilgo merkatari eta ostalariek osatutako Euskaraldiko saskia. Jose Ramon Martiarena Zapirainek eskuratu du, berak baitzeukan zozketa-ontzitik atera den 0361 zenbakia. Maite Amenabar Zizurkilgo…
Udaletxean eta udal-bulegoetan jaso ahal izango dira, azaroaren 16tik 22ra bitartean, bai eta 3 ikastetxeetan ere, ikastetxeetan izena eman dutenen kasuan, horretarako izendatutako egun eta orduetan. Hain zuzen, Pedro Mari…
Euskaraldiari lotuta, euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina daukate abian Zizurkilgo merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek. Hain zuzen, azaroaren 12tik 18ra bitartean, zenbakiak banatzen ari dira saltokietan erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroei, bai eta,…
Hondakinen kudeaketa hobetzeko asmoz, eta hauei lotutako arazoei aurre egiteko xedez, udalak hondakinen gaia lantzeko programa bat martxan jartzea erabaki du. Programa honen bitartez sentsibilizazioa eta kontzientziazioa jorratuko da, bilketa…
Asteartean, 2018ko urriaren 2an, Zizurkil, Aduna eta Andoain artean egiten ari diren Abiadura Handiko Trenaren obran, langile bat hil zen. Hori dela eta Zizurkilgo Udalak hau adierazi nahi du:  …
Zizurkilgo Udalak salgai jarri du, enkante bidez, Aurrera plaza 3 atariko beheko lokala, lehen Elbarrenako udal-bulegoak zeuden gunea. Enkantearen ezaugarriak web-orri honetan bertan kontsulta daitezke, Kontratatzailearen Profila atalean. Lokala erosteko eskaintzak…
2.000 urteaz geroztik, irailaren 16tik 22ra Europa mailan Mugikortasunaren Astea ospatzen da udalerri askotan eta aurtengoan ere Zizurkilgo udalak bat egin du eguneroko joan-etorriak oinez, bizikletan eta kutsadura gutxiago sortzen…
Zabalik dago jada Zizurkilgo Udalak 2018-2019 ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea. Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan eman daiteke izena, edo, bestela, 943691012 telefono-zenbakian (4. luzapena). Izena emateko…
Irailaren 1etik 9ra izango dira aurten Zizurkilgo Elbarrenako jaiak. Festa batzordeak programa oparoa osatu du, eta HEMEN duzue ikusgai. Zizurkilgo Udalak jai zoriontsuak opa dizkizue herritar guztiei eta bertaratzen zaretenoi. Eta…
Jaien aurretik egitea zen lehen helburua baina epe aldetik estu ibiliko zirela ikusita ondorenera arte uztea erabaki du Udalak. Portico y gestión enpresak irabazi du aterpea egiteko esleipena, 182.000 €ko…
2017ko abenduan Udalak onartutako mozioa eskuetan, Gipuzkoako Aldundiarekin bilera izan zuten uztailaren 10ean Udalbatza osatzen duten hiru alderdietako kideek: Joxemari Luengo alkatea, Maria Angeles Lazkano EAJko zinegotzia eta Josean Sanchez…
Zizurkilgo Udalak proposatuta, Gaztezuloko gazteek hartuko dute parte mural margoketan, Garikoitz C. Murua graffitilariaren gidaritzapean. Danena futbol zelaiaren kanpoko paretean egingo dute horma irudia. Muralaren bidez kirola, parekidetasuna eta euskara…
Zizurkilen, Zarateko Bentan hil zuten Jose Arana 1936ko irailaren 17an. Frankistek hildako ANVko lehen gudaria izan zen.   Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo Udalek Aranzadi Zientzia Elkartearekin eskuz-esku antolatutako auzolandegian Belkoain…
Batez ere artista gazteen lanen erakusketak sustatzea da Zizurkilgo Kultura Sailaren helburua. Jasotako proposamenen artean sei aukeratuko ditu Kultura Saileko ordezkariz eta errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsonaz osatutako hautaketa-batzordeak. Hautaketatik…
Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak matrikularen kostuaren % 50era arteko laguntzak emango dizkie UEUren udako ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei. Eskaerarekin batera, UEUk emandako parte-hartze ziurtagiria aurkeztu beharko da, bai eta…
Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuegu Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar dituen lanak direla eta, P.M. Otaño plazatik Olentzoko bidegurutzera doan errepidea (GI-3281) itxita egongo dela bi norabidetan ondorengo egun eta…
Zizurkil, frankismo aurreko garaietan bezala, ofizialki bailaretan banatuko da aurrerantzean eta helbideetatik desagertu egingo dira diseminado edo sakabanatua bezalako kontzeptuak Hernandorena kultur elkartearen urteetako lana gauzatu da Udalarekin elkarlanean. Joxin…
Zizurkilgo Udalbatzak bat egin du Ekainaren 10erako Gure Esku Dago dinamikak deitutako giza katearekin eta zizurkildarrei bertan parte hartzeko deia egin die. EH Bildu eta EAJren babesa izan duen mozioak…
Zizurkilek bi herrirekin dituen loturak berritu ditu asteburuan, herrian izan baitira Kataluinako eta El Salvadorko lagunak. 25 urte bete dira Zizurkil El Salvadorko Meanguera herriarekin senidetu zenetik eta urteurren festa…
Gaur, 2018ko maiatzaren 22an, aurkeztu diete Pedro Mari Otaño herri eskolako, Zubimusu ikastolako eta San Millan eskolako ikasleek udal ordezkariei eta teknikariei  Eskola Agenda 21en baitan egindako lana. 2017-2018 ikasturtean…
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, ordubeteko tailerrak izango dira Zizurkilen, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean, ekainaren 5ean, asteartean, 20:15ean. Tailer horien helburua da herritarrei jarraibideak ematea, energia modu eraginkorrean erabiliz eta…
25 urte betetzen dira Zizurkilek El Salvadorko Meanguera herriarekin senidetzeko urratsa eman zuenetik. Ondoren Aiztondora (Aduna, Asteasu eta Villabona ere gehituz) zabaldu zen senidetzea. Urteotan asko izan dira Euskal Fondoaren…
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hutsuneak betetzeko asmoz egin da deialdi publikoa, interesa izan dezaketenek izena eman ahal izateko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez…
San Isidro eguna aurten asteartez egokitu da, eta urtero moduan, baserritarrek egitarau oparoa antolatu dute Udalaren laguntzarekin. Intxaur frontoia izango da festagune nagusia, egitarau honekin: -Eguerdiko 12:00etan binakako pilota partida:…
Zizurkilgo baserri zein eraikinen izenak, auzo, mendi, erreka, ibai eta gainerako elementu fisikoen izenak daude jasota agiri horretan. Urte askotako lanaren fruitua izan da, gaia aztertzeko hainbat eragile elkartuta berariaz…
  Badirudi azkenaldian erlaxatu egin garela eta ahaztu egin zaigula hondakinen gaiak duen garrantzia. Beti jakin dugu hondakinik hoberena sortzen ez dena dela, eta zero zabor norabidean, hondakinen prebentzioa, murrizketa,…
II. Eskolarteko txirrindulari lasterketa ospatuko da Zizurkilen apirilaren 28an, larunbatean. Bertan izango dira Gipuzkoako txirrindulari eskola ezberdinak, baita Zizurkilgo Danenakoak ere. Proba arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 17:30ak arte irautea…
Antzerki Astearen baitan, apirilaren 25erako antolatuta zegoen Trapuzaharrak konpainiaren ETSITA! kale-antzerkia, baina, euria iragarrita dagoenez arratsalderako, data aldatzea erabaki da, antzezlana behar bezala egin eta ikusi ahal izateko. Hortaz, maiatzaren…
Errenta-aitorpenaren 2017ko kanpaina bete-betean den honetan, kaleratu dituzte errenta aitorpena euskaraz aurkeztu dutenen kopurua. 2008tik 2016ra bitartean egondako bilakaeraren berri zabaldu dute, eta Zizurkilen kasuan, ikusi da aitorpena euskaraz aurkeztu…
3.315.850€ ko aurrekontua izango du Zizurkilek 2018an, aurreko urtean baino % 6 handiagoa. Joxe Mari Luengo alkateak azaldu duenez,  bi arrazoi daude horretarako, batetik, Udalaren sarrera nagusia den foru funtsetik…
Goizaldeko bostak aurrean Ugare auzoko 17. Zenbakian izan den sutea dela eta, jakinarazten dizuegu ospitalean ziren azken biek senda agiria jaso dutela. 5 familiak igaroko dute gaur gaua euren etxetik…
Apirilaren 16tik ekainaren 30era bitartean egongo da aukera errenta aitorpena egiteko, eta Zizurkilgo Udalak, Villabonako Udalarekin bat eginik, dei egiten die herritarrei aitorpena euskaraz egin dezaten. Autolikidazio-proposamena jasotzean, errenta mekanizatua…
Txapel Egunak indartsu bete ditu 25 urte. Xabier Pellejero herritarrari omenaldia eginez, egun osoko ekitaldi sorta izan zen festa batzordeak antolatuta, Zizurkilgo Udalaren laguntzarekin. Eguerdian, frontoia bete jende elkartu zuten…
Zizurkilgo Udalak eta Hernandorena kultur elkarteak indarkeria ezberdinen biktimak batu dituzte P.M. Otaño plazan egin den ekitaldi xume eta goxoan. Poesia eta bertsoek tartekaturik, Joxin Azkue Hernandoren taldeko kideak Gernikako…
Zerga udaletxean, udal-bulegoetan edo Kutxabank, Laboral Kutxan, Nafarroako Rural Kutxan eta La Caixa entitate lankideetan ordain daiteke, borondatezko epearen barruan. Zerga helbideratuta dutenei, berriz, 2018ko apirilaren 5ean pasatuko zaizkie kontutik…
2016ko abuztuan boto bidez herritarrek haritza jartzea erabaki zuten P. M. Otaño plaza berrituan. Joan den udan plazan lanak egin baziren ere, haritza aldatzeko garai egokienera itxaron da eta orain…
Zizurkilgo festa batzordeak antolatuta, 25garren edizioa du aurtengoa Zizurkilgo herrigunean ospatzen den Txapel Egunak. Martxoaren 10ean izango da, eta urteurren borobilarekin bat, egun osoko festa antolatu du festa batzordeak Udalaren…
Inauterietarako garraio publikoaren ordutegi berezia
Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak ur eta zaborraren hobariak emango dizkie eskaera aurkeztu eta baldintzak betetzen dituzten interesdunei. Otsailaren 23ra arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Eskaera-idatziarekin batera, honako agiri hauek…
Atxulondo taberna-jatetxea itxia dago urriaren amaieraz geroztik, aurreko jabeei epealdia amaitu ostean. Hilabete hauetan zenbait lan egin ditu Udalak eta lehiaketara atera du orain Atxulondo Taberna-Jatetxeko ustiaketa. 10 urterako ustiaketa…
San Millan elizari itsatsita dagoen Zizurkilgo altxorretako bat da zimiterioa moduan ezagutzen dena. Izenak dioen bezala duela zenbait mende bertan sartzen zituzten herrian hildakoak baina azken hamarkadetan pilotarako jolasleku izan…
Plazida Otaño liburutegian utzi ahal izango da kanpamentuetara bidali nahi den materiala, otsailaren 2ra bitartean. Tolosaldea Sahararekin elkarteak honako produktu hauek eskatu ditu aurten: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta,…
Urtarriletik aurrera Pedro Mari Otaño plazako barazki postua ostegunetan jarriko dute.  KONTUAN HARTU!
Ohiko bolondresez gain, Moteros del Bidasoa eta Marie Brizard enpresako langileek euren ekarpenak egin zituzten. Lau urte badira Zizurkilen elikagai bankua martxan jarri zenetik. Urtean lau bider herriko hainbat familiak…
Eguberriak direla eta Tolosaldeko Mankomunitatetik hondakinen atez atezko bilketan egingo diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Hauek dira aldaketak: Abenduaren 24an eta 31n ez da organikoaren bilketarik egingo Abenduaren 25ean…
Hotzak eta euri-arriskuak ez zituen kikildu korrikalariak, eta 99 partaidek amaitu zituzten ibilbideko 7 kilometroak. Aritz Garin Arrastoa villabonarrak amaitu zuen gizonezkoetan lehenengo tokian, 0:22:51 denborarekin, eta emakumeetan azkarrena Maialen…
Auzotarrek plaza berriko diseinua erabakitzerakoan egindako eskarietako bat izan zen ordulariarena, aurreko plazak zuen moduan berriak ere erlojua izatea, alegia. Kultur etxea berritu ostean igogailuaren hormako gainaldean jartzea aurreikusi zen…
EH Bilduk aurkeztutako proposamena babestu du PSEk. Abenduaren 11ko udalbatzan aztertu zen mozioak gogoratzen duen bezala, “Zizurkil hamarkada luzeetan jasaten ari da trafikoaren zama Elbarrenako erdigunetik. 2000ko hamarkadan egindako azterketen…
Tolomendik, Tolosaldeko landa garapenerako elkarteak, administrari laguntzaile baten lanpostu deialdia egitea erabaki du. Lanpostua egun erdikoa izango da eta ordezkapen kontratu bat osatzeko izango da. Bete beharreko lanak hauek izango…
Aurrerapen gisa, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeak Euskararen Astea ospatuko du. Astelehenean, lehenengo egunean, Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzbero pertsonaiak aurkeztu dituzte; hiru pertsonaia horiek diseinatu dituzten…
Lapurreta-saiakeraren ostean, denbora-tarte batean funtzionamenduz kanpo egon da kutxazaina, hainbat konponketa egin behar zirelako berriro martxan jarri ahal izateko. Gauza guztiak behar bezala jarri ondoren, azaroaren 21etik aurrera berriro erabil…
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela gogoratuz, bezperan, azaroaren 24an, bi ekintza antolatu dira: elkarretaratzea eta VOLAR filmaren emanaldia. Kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan izango da, Joxe Arregi plazan. Ondoren,…
Gizarte zerbitzuen legea aplikatuta, Udalei gastu gehigarria eragin dien araudia aplikatzen hasi da Aldundia. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren finantziazio eredu berria hemen da, Zizurkil bezalako Udal txikien kalterako. 2008an Gizarte…
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu. Izan ere, gure egunerokoan erabaki…
Azaroaren 17ra arteko epea izango dute parte-hartzaileek lanak aurkezteko. Laugarren urtez antolatu du Hernandorena kultur elkarteak gure herriko seme kuttunaren izena daraman Bertsopaper Lehiaketa. Lau mailatan banatu dute lehiaketa: 1.…
Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Villabona eta Zizurkilgo Udalek bat egin dute datorren larunbatean hilak 21 Zizurkilen ospatuko den Aiztondora egunarekin. Hori adierazten duen idatzia irakurri zuten bailarako zenbait alkate eta…
Aurtengo ekitaldian, hiru kanporaketa eta finala jokatuko dira, eta guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte. Azken urteetan egun bateko sariketa izan den arren, hasiera batean ospatzen zen eredura itzuliko dira…
Azaroaren 6ra bitartean ikusi ahal izango da, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Urriaren 15ean amaitu da GazteArt proiektuan parte hartu duten 23 artista gazteek Gipuzkoan egin duten egonaldia. Bertan, hainbat diziplinatako…
Parte-hartzaileek azaroaren 30era arteko epea izango dute lanak aurkezteko. Lanak ikastetxe gisa zein bakarka aurkeztu ahal izango dira, eta sariak honela banatuta egongo dira: Ikastetxeka - DBH1-2 multzoko lan onena-…
Azaroaren 20ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko, Zizurkilgo udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan. Aurtengo berrikuntza nagusia da 3 mailatan banatuko direla parte-hartzaileak: 6-8 urtekoak 9-11 urtekoak 17 urtez…
Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak antolatuta, hainbat ekimen antolatu dira irailaren 26tik urriaren 7ra bitartean Aiztondo bailaran.Hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak... denetarik antolatu da, gizartea kontzientziatzeko, prebentzioa lantzeko eta arazoa azaltzean nola jokatu…
Irailaren 24an izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, Oñatin, eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara elkarteak antolatuta, autobusa hartu ahal izango da Zizurkilgo Oria paper-fabrikaren aurreko geltokian, goizeko 9:30ean. Izena eman…
Urriaren 15ean izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko jaia, Lesakan, Bortzirien bihotzean, eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara elkarteak antolatuta, autobusa hartu ahal izango da Zizurkilgo Oria paper-fabrikaren aurreko geltokian, goizeko 9:50ean. Izena…
Zizurkilgo udalak, Aiztondo bailarako Aduna, Asteasu eta Villabonako udalekin batera, Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin, 2017ko Europako Mugikortasunaren Astearen barruan, kotxerik gabeko eguna antolatu du irailaren 22rako. Irailaren 22an, ostiralean, Bizi Birak…
Iluntzeko 19:00etan, Gaztezuloko instalazioak eta udazkeneko programazioa aurkeztuko dizkie Ixaxkun Sarasola Gaztezuloko hezitzaileak gerturatzen diren guztiei. 9-17 urte artekoentzako zerbitzua eskaintzen du gaur egun Zizurkilgo Gaztezulok, eta ate ireki horien…
Irailaren 1ean inauguratuko da erakusketa, iluntzeko 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Plazida Otaño liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili dira azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko…
Zizurkilgo eragile ezberdinen artean landu da protokoloa. 20 bat pertsonek parte hartu dute saioren batean edo bestean 15 talde edo eragile ordezkatuz. “Prozesu honen helburua argia izan da: Indarkeria matxista…
Bihar asteazkena, abuztuak 9,   goiz partean, P.M. Otaño plaza guztiz itxita egongo da; beti ere eguraldiak ez baditu eragozten aurreikusitako lanak egin ahal izatea. Barkatu eragozpenak Alkatea
45. Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren bat egin duten zizurkildarrek diru-laguntza eska dezakete Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan, ikastaroaren matrikula ordaintzen laguntzeko. Horretarako, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute,…
Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuet P.M. Otaño plazatik Hernandorena kalerantz doan sarbidea, bi norabidetan,  itxita egongo dela. Bitartean, eliza atzetik ahalbideratuko dira Buztin bailara eta Asteasurako bideak. Aldaketa datorren asteleheneko,…
Auzolandegietako kideak egiten ari diren lanak aurrez aurre ikusteko aukera izango da uztailaren 14an, ostiralean. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Joxe Arregi plazan, eta bertatik abiatuko dira lubakiak ikusteko interesa…
Zizurkilgo udaletik, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrientzat aurrera daraman “SEGURU BAIETZ – SÍ, SEGURO” sentsibilizazio kanpainaren berri eman nahi dizuegu. Mugikortasun seguruarekin lotutako kanpaina da honakoa…
2016-2017 ikasturtean euskara-ikastaroren bat egin duten zizurkildarrek diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan. Ikastaroaren matrikula-kostuaren % 75eko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute, 400…
Ekainaren 8an Iriarte kultur etxean eta ekainaren 9an Atxulondo kultur etxean izango da emanaldia, iluntzeko 19:00etan. Aukera paregabea izango da Erdi Aroko festa egunaz gogoratzeko, orduko pasadizoak berriro bizitzeko eta herritarrekin…
Aiztondo bailarako 6 gaztek eta Urola Erdiko 6 gaztek astebetez jardungo dute sormen artistiko-plastikoarekin eta sormen artistiko-grafikoarekin zerikusia duten Gipuzkoako hainbat txoko ezagutzen eta bertan sorkuntza-tailerrak egiten, Italiako Napoli inguruko beste…
19:00etan hasiko da, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean, eta bertan elkartuko dira herriko talde, eragile eta norbanakoak, herriko jaietan berdintasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak adostu nahian. Farapi elkarteak dinamizaturik, lau saioz osatutako…
Ekainaren 2an izango da inaugurazioa, 18:30ean, Joxe Arregi plazan ezarriko den haimma batean. Ondoren, 19:00etan, Saharako errealitateari buruzko proiekzioa, eta datil- eta te-dastaketaz gozatu ahal izango da haimmaren barruan. Saharar…
Lerro hauen bidez jakinarazten dizuet P.M. Otaño plazaren obrak hastear daudela. Lanek iraungo duten bi hilabeteetan trafikoan aldaketak egin beharko dira eta aldaketa garrantzitsuenen berri unean-unean emango da. Barkatu eragozpenak,…
Datorren ostegunean Udaletxean P.M. Otaño plazaren birmoldaketari buruz egingo den bilera informatibora etortzeko deia egiten dizuet. Bilera obrak eragingo dituen aldaketen berri emateko izango da. Eguna: Maiatzak 25, osteguna Ordua:…
Azken astean sartuta, prestaketak bete-betean dira. Atsedenik gabe lanean dabiltza antzerkiko partaideak, dekorazioaren arduradunak, eta, oro har, Erdi Aroko giroketan parte hartzekotan diren herritar guztiak. Maiatzaren 20an, Zizurkilgo Joxe Arregi…
Zizurkilgo Udal Hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 10 urte baino gehiago igaro direnez, honen bidez jakinarazten da, Udal hau aipatutako gorpuzkinak hobitik ateratzera doala. 2017ko maiatzaren 31 arteko…
Maiatzaren 14an izango da aurtengo Herri Urrats, urtero bezala Senpereko aintziraren bueltan. Hara joateko, autobusa antolatu du Galtzaundi euskara elkarteak, eta, aurreko aldietan bezala, autobusa Zizurkilen hartzeko aukera izango da.…
Maiatzaren 30era arteko epea egongo da udalekuetan izena emateko. 2019an, ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean jardungo dute umeek jarduerak egiten, goizeko 9:30etik 13:30era bitartean, urtero bezala Pedro Mari Otaño ikastetxean.…
Herriola herritar batzordeak eta Zizurkilgo Udalak antolaturik, goizpasa egiteko aukera izango da maiatzaren 6an, larunbatean. Bi motatako ibilbideak egongo dira aukeran, edonork parte hartzeko parada izan dezan. Alde batetik, ibilbide…
Lehiaketaren oinarrietako 6. puntuan jasotakoa kontuan hartuta, epaimahaiak saria hutsik uztea erabaki du.
Ekitaldi oparoa antolatu dute Korrika Batzordeko kideek apirilaren 1erako. Alde batetik, goizeko 11:00etan, buruhandi eta erraldoiak kalejiran ibiliko dira herrian zehar, Aurrera plazatik abiatuta. Ondoren, 12:00etan, Loatzo musika eskolako kideek…
8-9 begirale kontratatuko dira, ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean Oporretan Euskarazen lan egiteko. Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea: - Zizurkilen erroldatuta egotea - 18 urteak…
Apirilaren 6tik ekainaren 26ra bitartean izango da irekita 2016ko Errenta Aitorpena egiteko epea. Zizurkilgo Udalak dei egiten die herritar guztiei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Hain zuzen, Foru Aldundiak hizkuntza…
2017ko aurrekontuak onartu ditu Zizurkilgo Udalbatzak martxoko batzarrean. 3.078.725 €ko aurrekontuak dira, iazkoak baino % 1,8 handiagoak. EH Bildu eta PSEren aldeko botoarekin eta EAjren abstentzioarekin onartu ziren. Kopurutan iazkoaren…
Zizurkilgo Udalbatzak, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin, dei egiten die Zizurkilgo herritarrei asteburuko galdeketan parte hartzera. Bi alderdiek onartutako mozioak honela dio: Udal honek, herritarren ordezkaritza duen heinean, begi…
Martxoaren 22an, ostiralean, elkartuko dira boluntarioak goizeko 9:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara, bildutako elikagaiekin loteak prestatzeko. Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak egingo dira horrela.…
Zizurkilgo EH Bildu eta PSEk, arduraz jokatuz akordioa lortu dute hondakinen bilketa sistema hobetzeko helburuarekin. Hauek dira akordioan jaso direnak: 2013ko udaz geroztik urrats handia eman du Zizurkilgo udalerriak hondakinen…
Martxoaren 11an egingo da 24garren urtez Txapela Eguna Zizurkilen. Festa batzordeak urtero pertsona edo talde bat nabarmentzen du herri giroari egiten dion ekarpenagatik. Aurten Hernandorena Kultur Elkarteak jasoko du txapela.…
Desfile jendetsu eta koloretsua eskaini zuten San Millan, Zubimusu eta Pedro Mari Otaño ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoek eta Uliazpi zentroko kideek. Elbarrena auzoko kaleak txarangaz lagunduta zeharkatu ostean, Joxe Arregi plazan…
Garraio konpainiek autobus eta tren zerbitzu bereziak jarriko dituzte Inauterietan. Zizurkilgo Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egiten dizue. Ordutegiak
Ikusmin handia piztu zuen aurkezpen-ekitaldiak, eta bertan ikusi ahal izan ziren Erdi Aroko jaian erabiliko diren jantziak. Horrez gain, maiatzaren 20ko egitarauaren nondik norakoen berri jakin ahal izan zuten bildutako…
Martxoaren 23ra arteko epea izango dute interesdunek eskaerak aurkezteko. Zergaren % 50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketenei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte…
Onbu guraso elkarteko kideek antolatuta, otsailaren 18an, larunbatean, izango da Plazida Otaño liburutegian hilero egiten den ipuin-kontaketa berezia. Goizeko 11:30ean hasita, ipuinen magian murgiltzeko aukera izango dute adin-tarte guztietako haur…
«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.