Berriak

 

 

Gure herriko albisteak eta berriak

Goizeko 10:00etan aterako da Joxe Arregi plazatik, eta, 138,6 kilometroko ibilbidea egin ondoren, txirrindulariek Asteasun bukatuko dute lasterketa. 2003an hasi zuen bidea Aiztondo Klasikoak, eta 13. urtez antolatuko da aurten.…
Helbideratutako ordainagiriak 2016ko martxoaren 31n pasako dira kontutik. Zerga helbideratu gabe dutenek, berriz, bi modu dituzte ordainketa egiteko: esku-dirutan ordain dezakete Zizurkilgo Udalaren bulegoetan edo transferentzia bidez, Zizurkilgo Udalak Kutxabank,…
Otsailaren 28an, igandean, Errausketaren Kontrako Mugimenduak Zubietara antolatu duen martxak atxikimendu zabala lortu du. Berrogeita hamar erakunde baino gehiagok ekimenarekin bat datozela adierazi dute. Horien artean denetatik dago: alderdi, sindikatu, talde…
Zizurkilgo Udalak Kutxabanki egindako eskaintzak ez du momentuz erantzunik jaso adostutako epean, eta ondorioz, hurrengo plenoan auziari buruzko mozioa sartzea erabaki du Udal gobernuak. Bertan EH Bilduk aurkeztu eta gainontzeko…
Martxoaren 11ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko. Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko…
9-17 urteko gazteek eman dezakete izena, Gaztezulon bertan edo 626623107 telefono-zenbakian. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 5era arte. Izena ematerakoan, honako hauek aurkeztu behar dira: Nortasun-agiriaren fotokopia Osakidetzako…
Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da otsaileko Katu Beltz merkatua. Bigarren eskuko azoka hileko bigarren igandean egiten da. Goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak, eta eguerdiko…
Kutxabankek Zizurkilen zuen kutxazain bakarra kendu zuen 2016ko urtarrilaren 29an . Erabakiak haserrea, kezka eta egonezina eragin du herritarren artean. Horren adibide, herritar talde batek eta herriko komertzioetako arduradunek martxan…
Atxulondo Kultur Etxea da herrian dugun kultur ekipaziorik zabalena. Liburutegi berriarekin, egun zerbitzu honek Atxulondon okupatzen duen espazioa libratuko da epe motzean. “Espazio hau nola edo zertarako erabili pentsatzen hasi…
Garraio zerbitzuen ordutegi, geltoki...bereziei buruzko informazioa duzue hemen eskuragarri.
22:30ean abiatuko da kontzertu-saioa, Pasus tabernan. Kataluniako Txus Blues & Jose Bluesfingers taldeak umorea eta bluesa uztartuko ditu bere emanaldian. Oinarrizko azpiegitura du bikoteak: gitarra, aho-soinua eta ahotsa. Bluesetik abiatuta,…
Zizurkilgo Udal gobernuak salaketa publikoa egin nahi du Kutxabanken azken erabakiaren inguruan: Zizurkilen zegoen kutxazain bakarra kentzea. EH Bilduk mozioa aurkeztuko du hurrengo udalbatzak erabakian atzera egiteko eska diezaion Kutxabanki,…
Hainbat ikastarotan tokia dagoela ikusirik, berriz ireki da ikastaro horietan izena emateko aukera. Honako hauek dira aipatutako ikastaro horiek: - SABEL DANTZA Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era bitartean. Prezioa: 100 euro -…
Solasaldia urtarrilaren 17an izango da, igandean, 12:00etan, Iriarte kultur etxean. La Platako unibertsitatea Argentinako handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da. Han, historia irakasle da Cesar Arrondo, euskal jatorrikoa. Horrez gain, euskal kulturaren…
Aurrerako udal-bulegoetan eman daiteke izena, urtarrilaren 29ra bitartean. Zertan datza erronka? Bizitza osasuntsu eta aktibo baten bitartez, zure bertsiorik onena lortzen lagunduko dizun programa berritzaile bat da. 100 eguneko iraupena…
Eusko Jaurlaritzako Ura agentziak jakinarazi duenez, asteazkenean, hilaren 13an itxiko dute Zubimusu zubia. Oria ibaiko urak bideratzeko proiektua dela eta itxiko da, eta 6 hilabetetez itxita egotea aurrikusten da. Bien…
Zizurkilgo Udalak bando bidez ohartarazi du material suarbera erabiltzeak egoera honetan dituen arriskuez. Hau da bandoaren testua euskaraz: Herritar estimatua, Azken asteetan nagusi izan den euri ezak lehortea eragin du…
Zizurkil, Aduna, Asteasu, Alkiza eta Larraulgo Udalek deituta manifestazio isila egingo da urteko azken egunean, euskal presoen eskubideen defentsan. Aurkezpenean Udal ordezkariek azaldu dutenez, "bada garaia herri honetan behin betiko…
Bukalai dantza taldeak logoa estreinatu berri du, Maria Altuna artista zizurkildarraren laguntzaz. Bertan, neska eta mutil dantzari bat ageri dira, dantza taldearen izenaren alde banatara. Bukalai dantza taldekoak oso gustura…
Udalak jakinarazi du, abenduaren 24 eta 31an, ostegunez, goizez egingo dela hondakinen bilketa, gauean beharrean. Beraz, egun horietan atera beharreko ontzi arinak eguerdiko 12ak baino lehen ateratzea eskatzen da, bilketa…
Zizurkildarrek, iaz egin zioten Olentzero eta Maridomingiri harrera lehendabiziko aldiz. Aurten ere berriro etorriko dira bisitan. 17:30etan abiatuko dira Urkamenditik Joxe Arregi Plazara bidean. Iaz arte, Olentzerok eguerdi partean egiten…
Abenduaren 18an izan da sari-banaketako ekitaldia, eta bertan elkartu dira irabazleez gain, Amaia Hernandorena (Teodoro zenaren alaba) eta Joxe Manuel Atxaga (Teodoro zenaren iloba). Sari-banaketaren hasieran, Teodororen bizitzari buruzko zenbait…
Abenduaren 18an izan da sari-banaketako ekitaldia, eta bertan elkartu dira irabazleez gain, Amaia Hernandorena (Teodoro zenaren alaba) eta Joxe Manuel Atxaga (Teodoro zenaren iloba). Sari-banaketaren hasieran, Teodororen bizitzari buruzko zenbait…
Abenduaren 18an izan da sari-banaketako ekitaldia, eta bertan elkartu dira irabazleez gain, Amaia Hernandorena (Teodoro zenaren alaba) eta Joxe Manuel Atxaga (Teodoro zenaren iloba). Sari-banaketaren hasieran, Teodororen bizitzari buruzko zenbait…
Abenduaren 18an izan da sari-banaketako ekitaldia, eta bertan elkartu dira irabazleez gain, Amaia Hernandorena (Teodoro zenaren alaba) eta Joxe Manuel Atxaga (Teodoro zenaren iloba). Sari-banaketaren hasieran, Teodororen bizitzari buruzko zenbait…
Tolosaldeko Lehiberri zentroan izan da, Tolosaldeko lan-mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpen ekitaldian. Dinamikaren helburua da Tolosaldean sare bat osatzea, euskaraz lan egin nahi duten enpresekin. Lan-mahai bat eratu da dinamika bultzatzeko,…
  Abenduaren 10etik 13ra bitartean, kirol-ekintzaz gainezka egon dira Zizurkilgo bazter guztiak. Abenduaren 10ean, 100 eguneko erronka ekimena aurkeztu da, elikadura, ariketa fisikoa eta hausnarketa uztartzen dituen proiektua. Ekimenari zabalkundea…
Abenduaren 14tik 18ra bitartean, Liburu Asteko ekintzaz beteko dira Atxulondo zein Iriarte kultur etxeak. Abenduaren 14an, astelehenean, Maite Franco ipuin-kontalariak ametsez beteko ditu txiki eta gaztetxoen irudimenak, 17:15ean Iriarte kultur…
Abenduaren 14tik 18ra bitartean, Liburu Asteko ekintzaz beteko dira Atxulondo zein Iriarte kultur etxeak. Abenduaren 14an, astelehenean, Maite Franco ipuin-kontalariak ametsez beteko ditu txiki eta gaztetxoen irudimenak, 17:15ean Iriarte kultur…
San Millan ikastetxeko, Zubimusu ikastolako eta Pedro Mari Otaño ikastetxeko haurrek Euskarazko Produktuen Katalogoa jaso dute aste honetan.   Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen…
Abenduaren 10ean ekingo dio bideari Kirol Asteak, 19:00etan, Atxulondo kultur etxean. 100 eguneko erronka ekimenaren aurkezpenarekin zabalduko ditu ateak. Maider Mendizabalek aurkeztuko du elikadura, ariketa fisikoa eta gogoeta uztartzen dituen…
Ostiralean, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean, Ataria irratia Zizurkilgo Atxulondo kultur etxetik emitituko da zuzenean. Gonbidatuak bertan direla, aurrez aurre ikusi eta entzun ahal izango da irratiaren funtzionamendua. Ataria irratiko kideek…
Atxulondo kultur etxean izango da saioa, iluntzeko 19:00etan. Institut del Teatreko 3. eta 4. mailako ikasleak arduratuko dira bilduko diren ikusle guztiei barre eginarazteaz. Sarrera doan izango da, baina amaieran…
Abenduaren 3a Euskararen Eguna dela eta, Pedro Mari Otaño ikastetxeak Euskararen Astea antolatu du azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean. Egitarauaren baitan, azaroaren 30ean hitzarmen bat sinatu dute Zizurkilgo Udalak eta…
Hemen da hiru hilean behineko elikagai bankuaren banaketa. Ohi bezala, beharrean dauden familientzako elikagai sortak egiteko boluntarioak eskatu ziren, eta erantzuna bikaina izan da. Lan txandak bete dira. Bi egunetan…
Saharar herriaren egoera gogorra ez da berria. 1975 ean Marokok martxa berdearen bidez egotzi zituenetik, 180.000 saharar giza laguntzaz bizi dira Argelian, Tindouf hiritik gertu kokaturik dauden errefuxiatu guneetan. Baina…
Idatzi honen bitartez Udalak dei egiten dizue herritarroi Wifinet zerbitzuari buruz egingo den informazio bilerara. Bilera datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da Iriarte etxean. Bertan elkar…
Musikarien Eguna ospatzeko asmotan, Loatzo musika eskolako ikasleek kalejira alaia eskainiko dute Zizurkil Goiko kaleetan zehar, arratsaldeko 18:00etan hasita. Ondoren,  txokolatea banatuko da kalejiran parte hartzen duten musikarien artean. Azkenik,…
MARTXOKO PROGRAMAZIOA   UDABERRIKO OPORRETAKO ESKAINTZA Zabalik dago jada Gaztezulotik antolatutako udaberriko oporretako ekintzetan izena emateko aukera. Gaztezulon bertan edo Zizurkilgo udal-bulegoetan egin dezakezue, martxoaren 27ra bitartean.      …
Abenduaren 21era arteko epea izango dute horretarako. Elkarteek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, jasotako diru-laguntza justifikatzeko eta diru-laguntzaren 2. zatia kobratu ahal izateko: 2015ean zehar egindako jardueren memoria, gastu…
Azaroaren 13tik 15era bitartean, Zizurkil Goiko Zentroari buruzko argazki-erakusketa ikusi ahal izango da Iriarte kultur etxean. 1965ean inauguratu zuten Zentroa, eta inaugurazio-egun hartako 100 argazkitik gora ikusi ahal izango dira…
Abenduaren 21etik 31ra bitartean emango da, Villabonako kultur etxean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Irakasleak maila handikoak izango dira; hain zuzen, Klara Mendizabal eta Xabi Urtasun Musikeneko goi-mailako kontserbatorioko ikasleak. Izena…
Joan den ikasturtean mugikortasuna landu zuen herriko ikastetxeek Agenda 21 programaren baitan. Ikasturtearen amaieran Udalari zenbait proposamen egin zizkioten eta horiek aztertuta, erantzunak besapean zituztela joan dira ikastetxeetara Joxe Mari…
Uztailetik itxita egon ostean, azaroaren 2an jarriko da abian Atxulondo kultur etxea. Egun horretan itzuliko da egunerokotasunera liburutegia, ohiko ordutegian, eta egun horretan hasiko dira 2015-2016 ikasturteko ikastaroak. Hiru hilabetez…
Hileko bigarren igandean zen egitekoa, baina urrian Zizurkilgo Azoka Bereziaren datarekin bat egiten zuenez, 2. eskuko azoka urriaren 18ra atzeratzea pentsatu zen. Tradizio handiagoko beste 2. eskuko azokak ere badirenez…
Urriaren 18an izango da aurten Nafarroa Oinez, Baztanen. Hamabortz, ama bat lelopean, Baztan ikastolaren alde dirua lortzen saiatuko dira antolatzaileak. Zizurkilgo Udalak bat egiten du ekimen horrekin, eta, hori dela…
Hilabetea igaro da Arantzazuko amaren jaietatik. Hamaika irudi utzi zituzten aurtengo jaiek ere, eta ohi gisan horietako batzuk bildu ditugu webgunean. HEMEN dituzue ikusgai.
Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Euskara Sailak hamalaugarren urtez antolatu du bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketa. Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura,…
Egarri eta Iriarte tabernetan erosi ahal izango dira txartelak, 20 euroren truke. Ate-joka dugu Azoka Berezia, urriaren 11n izango baita, hurrengo igandean. Egitarau oparo-oparoarekin dator, gainera, adin nagusitasunera iritsi dela…
Astelehenean, hilak 28, egingo da legealdi berriko lehen batzordea. “Duela lau urte hasitakoaren bidetik jarraituz, gure helburua da nahi duten herritarrak eta Udal ordezkariak elkarrekin egotea batzordeetan”, azaldu du Ion…
Urriaren 11an, ospatuko den Azoka Bereziaren atarian, lore, landare, zuhaitz, baratza eta naturaren inguruko beste hainbat galdera argituko dituen hitzaldia antolatu du Zizurkilgo Udalak, festa batzordearekin batera. Jakoba Errekondo agronomialaria…
2015eko Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da. Aurtengo leloa «Aukeratu. Aldatu.Konbinatu zure mugikortasuna» izango da. Zizurkilen eta inguruan ere izango dira ekintzak: - Zizurkilen: Irailaren 19an…
Zizurkil beheko jaietan pantaila handian eman ostean, Udal bulegoetan eskuragarri dago nahi duenarentzat “Bazan herri txiki bat” herri antzerkia jasotzen duen ikus-entzunezkoa. 3 eurotan eskura daiteke. Maiatzaren 16an 100 zizurkildar…
Irailaren 25era bitartean eman ahal izango da izena Zizurkilgo Udalak antolatu dituen ikastaroetan. Eskaintza zabala da aurtengoa, bai helduei, bai haurrei dagokienez ere. Helduei dagokienez, aurreko urteetako ikastaro batzuek jarraitu…
Arantzazuko amaren jaiak hastear diren honetan, Abuztuan Zizurkil goian izandako jaietako argazki bilduma HEMEN duzue ikusgai.
Duela bi urte abian jarri zen egitasmoari jarraipena ematea da Udal gobernuaren asmoa. “Oraindik antzera dirau beharrean dira Zizurkilgo familien kopuruak, 130en bat herritar dira eta elikagai bankua eurentzat laguntza…
Zizurkilgo Udalak jakinarazten du garai batean Perot kokatuta zegoen eraikinean (Zizurkil goian) enpresa berri batek martxan jartzeko tramiteak abian jarri dituela. 30en bat langile hartzeko aurrikuspena du enpresak. Askorentzat interesgarri…
Ohikoa den gisan, jaietan aldaketak izango dira hondakinen bilketan. Goizean jasoko dira hondakinak egunero, gauean beharrean. Etxez etxe zabaldu den bando HONETAN argibideak
Amabirjinak igarota, urteko bigarren jai handiei ekingo die laster Zizurkilek, Arantzazuko amaren jaiei. Egitarau zabala eta oparoa prestatu du aurten ere festa batzordeak, irailaren 3an hasi eta 9ra arte. HEMEN…
Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentearen eskutik jaso du Joxe Mari Luengo alkateak Danenako futbol zelaia berritzeagatik agindu zion dirulaguntza. Gogoratu, zelai berria egiteko inbertsioa, Udalak, Foru Aldundiak eta…
Hilabeteren buruan Zizurkilgo bi jai nagusiak ospatzen dira. Lehenengoa gainean da. Guztia prest da Zizurkil Goiko amabirjin jaietarako. Festa batzordeak osatu du aurten ere egitaraua. HEMEN duzue ikusgai. Zizurkilgo Udalaren…
Azokak goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak eta eguerdiko 14:00etara bitartean egongo da postuak ikusteko aukera, Joxe Arregi plazan. Edonork har dezake parte azokan, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, 619203058 telefono-zenbakian.…
Bigarren urtea da hau Aranzadi Zientzia elkarteak, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo udalekin batera, Gerra Zibileko lubakiak berreskuratzeko Gazteen Auzolandegiak antolatzen dituztela. Iaz Belkoainen aritu ziren bezala, aurten, Zarate-Aitz mendian aritu…
Bigarren urtea da hau Aranzadi Zientzia elkarteak, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo udalekin batera, Gerra Zibileko lubakiak berreskuratzeko Gazteen Auzolandegiak antolatzen dituztela. Iaz Belkoainen aritu ziren bezala, aurten, Zarate-Aitz mendian aritu…
Asteburu bikaina pasa dute zizurkildarrek Lladón. 40tik gora Zizurkildar izan dira 2013az geroztik Zizurkilen senide den Gironako herrian. Garrantzitsua da gainera, adin guztietako jendea animatu dela, eta gehiengoa gazteak izan…
Udaleku irekietako haur eta gaztetxoak primeran ibili ziren Zizurkil Goiko Iritzibarren, baserriko eguneroko martxa ikusten. Ukuiluan, behiak nola jezten dituzten ikusi ahal izan zuten, bai eta nola jaten duten abereek…
TOPIC Tolosaldeko Nazioarteko Txotxongilo Zentroak antolatuta, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, larunbatean Basoko ipuin ttipiak lana ikusi ahal izan zen, Euskal Herriko El Tenderete konpainiaren eskutik. Haur dezente inguratu ziren Joxe Arregi…
Eguerdiko 12:00etan, San Ferminetako txupinazoa bota dute Joxe Arregi plazan, eta, ondorenean, udalekuetan zehar egindako zezenaren aurrean korri egiteko aukera izan dute. Iritsi dira Oporretan Euskarazeko udalekuak erdibidera. Ekainaren 24an…
Datorren ostirala, hilak 10ean abiatuko da zizurkildarrak Lladora eramango dituen autobusa. Asteburu horretan ospatzen ditu Gironako herriak bere jaiak eta elkarrekin ospatzera gonbidatu ditu Zizurkigo senideak. Zizurkildarrak, esku hutsik ez…
Aurten ere Gerra Zibileko auzolandegia egingo dute 18-30 urte arteko gazteek, uztailaren 6tik 18ra, Asteasu, Aduna eta Zizurkilgo Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta.   "Gerra Zibila 1936-1937:…
Gutxienez irekita egongo da uztaileko lehenengo 10 egunetan. Atxulondo kultur etxearen irisgarritasuna hobetzeko, igogailua jartzekotan da bertan Zizurkilgo Udala. Aurreikuspenen arabera, lanak uztailaren 1ean ziren hastekoak, eta, horregatik, iragarrita zegoen…
Elbarrenako Jai Batzordeak antolaturik, ekitaldiz beteta dator aurten ere Blusen Eguna. Iazkoaren arrakasta ikusita, aurten ere gogotsu daude antolatzaileak. Musika eta dantza izango dira eguneko protagonista nagusiak, egitarauan ikus dezakezuenez:   11:30 Zizurkilgo…
Ikasturtea amaierara iristen ari da, eta Gaztezuloko erritmoa bizi-bizi jarri da. Programazio oparoa prestatu du Izaskun hezitzaileak udako hilabeteetarako. Denetarik egin ahal izango dute haur, nerabe eta gaztetxoek: tailerrak, kirola,…
Programa honen bitartez pixoihal berrerabilgarriak sustatu nahi ditugu Tolosaldean. Horretarako, 50 familiari, pixoihal berrerabilgarriak prezio erdian eskeiniko dizkiegu, aipatu gurasoek horien abantailak frogatu ditzaten eta kontsumo eta heziketa ohitura berriak…
Ekainaren 12an eta 19an izango dira, iluntzeko 19:00etatik 20:00etara bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Bukalai dantza taldeko kideek herritar guztiei egiten diete dei San Juan dantza ikasteko entseguetan parte…
Kultura batzordeak balantze oso baikorra egin du 2015eko Maiatza Saltsan ekimenaren inguruan Hiribildu aitortzaren 400. Urteurrenak markatutako egitaraua izan da aurtengoa. “Hainbat helburu jarri genituen: Nagusiena, zizurkildarrek zekitena erakusketako eta…
Joan den maiatzaren 18an, Zizurkilgo ikastetxeetako ikasleak udalean izan dira Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan egin dituzten lanak aurkezten. Aurten MUGIKORTASUNA eta horretarako erabiltzen den ENERGIA mota aztertu dute. Proiektuan 330…
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 25etik ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Jardun! lelopean, aurten Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroak honako data eta toki hauetan izango dira: - Eibarren,…
Dantzariak, musikariak, erraldoiak eta buruhandiak, aurten denetarik izango da Elbarrenako Jai Batzordea antolatzen ari den konpartsan. Konpartsa herrian zehar ibiliko da, eta asmoa da auzoz auzo Ingurutxo dantza dantzatzea. Ingurutxo…
Astero-astero entseatzen egon ondoren, ekainaren 3an izan zuten aukera 2014/2015 ikasturtean Alea Tita Konba ekimenean parte hartu duten ikasleek urtean zehar ikasitakoa gurasoei eta gainerako ikaskideei erakusteko. Aurtengo emanaldian ikasle…
Nesken jubenil mailako Gipuzkoako finala jokatuko da ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Izan ere, finaleko bikoteetako bat Zizurkilgoa da, eta, hori dela eta, Gipuzkoako Pilota Federazioak aukera eman du…
Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek …
Datorren igandean, hilak 31, Gipuzkoako txapelketako atariko faseko saioa jokatuko da Zizurkilen. Gipuzkoa bertsotan izeneko ekimenak udazkenean ekingo zaion txapelketarako 30 bertsolari hautatuko ditu. 12 herritan ari dira saioak egiten…
Hiru kirol-modalitate izango dituzte aukeran aurtengo udarako: piraguismoa, surfa eta body-boarda. Piraguismoa Txaraman egin ahal izango dute 1997-2007 urte artean jaiotakoek, uztailaren 6tik 10era bitartean, goizeko 10:00etatik 11:30era. Ikastaroaren prezioa…
Danena Kirol Elkarteak dei egiten die neska guztiei, eta bereziki 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoei, maiatzaren 29an, ostiralean, arratsaldeko 16:30ean Zizurkilgo futbol-zelaira azaltzeko. Kirol-arropa jantzita azaltzea eskatzen dute,…
Eraikinaren erabilera erregularizatu da modu honetan. Hiru urteetako elkarrizketen ondoren, Zubimusu Ikastolak eta Zizurkilgo Udalak 2019 urtera arte indarrean egongo den hitzarmena adostu dute. Akordio honen bidez, Zizurkilgo Ikastolak herri…
Herri antzerkiak arrakasta itzela izan zuen. Parte-hartzaile guztiak oso fin aritu ziren, maila bikaina erakutsiz. Hasieratik bukaeraraino, denek eman zuten zeukaten onena. Antzezpenak ez ezik, dantzak, kantak eta musika ere…
Udalak autobusak jarriko ditu Zizurkil behetik gora igo nahi dutenentzat. Gainean da egun handia. Zizurkildarrek inoiz taula gainean egindako espektakulu handiena larunbatean izango da. “Bazan herri txiki bat” musika, kantua,…
Tradizio handiko hiru lasterketak bat eginda sortu zen 2014an Emakumeen Gipuzkoako Itzulia, Lokatza ziklismo Eskolaren, Oriako Txirrindularitza Eskolaren eta Irrintzi Txirrindulari Elkartearen lankidetzari esker. Gipuzkoa mailako beste txirrindulari elkarteek gustura…
Tradizio handiko hiru lasterketak bat eginda sortu zen 2014an Emakumeen Gipuzkoako Itzulia, Lokatza ziklismo Eskolaren, Oriako Txirrindularitza Eskolaren eta Irrintzi Txirrindulari Elkartearen lankidetzari esker. Gipuzkoa mailako beste txirrindulari elkarteek gustura…
Hemen da maiatzaren 16a. Larunbatean 100 zizurkildar baino gehiagok hilabeteetan egindako lanak ikusiko du argia, herri antzerkiarekin. "Bazan herri txiki bat..." jarri diote izena, eta antzerkia, musika, dantza, kantua.... uztartuko…
Maiatza Saltsan ekimenaren baitan 4 ibilbide egin ziren joan den larunbatean herria ezagutzeko helburuz. "400 pausu Zizurkil ezagutuz" ekimena arrakastatsua izan zen. Ibilaldi jendetsuena luzeena izan zen. 40 bat herritar…
Maiatza Saltsan ekimenaren lehen ekitaldi gisa, Zizurkilek herri aitortza jaso zuen garaira garamatzan liburua aurkeztu zuen Hernandorena kultur elkarteak Atxulondo kultur etxean. Kontuan izan aurten aitortza hori jaso zela 400…
Azken zortzi urteetako joera hautsiz, Udal taldeak ez du mailegurik eskatu legegintzaldi osoan.   Nerea Lizarraga alkate ordeak egin du kudeaketa ekonomikoaren balantzea. Lehenengo atzera begira jarri da. “2011ko ekainean…
Astean zehar herriko ikastetxeetako ikasleentzako lanak eskaini ondoren, apirilaren 24 eta 25ean helduentzako ikuskizunak izango dira. Alde batetik, apirilaren 24an, ZU GABE antzezlana eskainiko du Atea Teatro konpainiak, 20:00etan, Atxulondo…
Tolosaldea Saretzen eskualdeko eragile publiko eta pribatuz osatutako plataforma eta eztabaidagune parte-hartzailea da, eta 125 mila euroko diru-funtsa osatu du eskualdearen garapenerako proiektu estrategikoak diruz laguntzeko. Proiektuen % 50era arte…
Haurra irailean, urrian edo azaroan sartu nahi izanez gero Zizurkilgo Kuttuna haurreskolan, horretarako maiatzaren 4tik 13ra bitartean eman beharko duzu izena. Izena emateko inprimakia haurreskolan bertan eskuratu ahal izango duzu.…
Iazko esperientziari jarraituz, Gipuzkoako Aldundiak herritarren erabakiaren esku jarri du Gipuzkoako eskualde bakoitzean 500.000 euroko diru partida zertan inbertitu. Erabaki hori hartzeko, parte-hartze prozesua abian jarriko da datozen egunetan. Lehenengo…
Atxulondo kultur etxean aurkeztu dute 3.300.000 €-ko aurrekontua. Nerea Lizarraga ogasun zinegotziak eman zuen diru kontu nagusien berri. “Iaz baino ia 200.000 euro handiagoa da. Batetik, zorrera bideratu beharrekoa murrizten ari…
Apirilaren 24ra arteko epea izango dute hautagaiek Aurrerako udal-bulegoetan izena emateko. Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira: Zizurkilen erroldatua egotea. 18 urteak beteak izatea edo 2015. urtean…
Apirilaren 7tik aurrera, zabalik dago jada Gaztezulo. 9 urtetik 17 urtera arteko haur eta gaztetxo ugari azaldu ziren inaugurazio-ekitaldira, eta primeran pasatu zuten arratsaldea. Aretoko txoko eta baliabideak ezagutzeaz gain,…
Zizurkilgo Udalak martxoaren 13an onartu zituen 2015eko aurrekontuak. 3.309.455 €ko aurrekontua da, iazkoa baino ia 200.000 euro handiagoa. EH Bilduren aldeko botoa eta EAJren abstentzioa izan zuten diru kontuek. “Aldundian…
Apirilaren 24ra arte izango dute aukera eskaerak aurkezteko, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara arloko ekintza interesgarriak finantzatzea nahi duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, erakunde eta banakakoek. Zizurkilgoa izatea edo, Zizurkilgoa…
Zizurkilgo Udal gobernura Bildu iritsi zenean, erabaki zuten Korrika iristen zenean Udalaren lekukoa alkate edo zinegotziek eman ordez, euskararen alde lanean ari ziren herritarrek eraman behar zutela. "Duela bi urte…
Martxoaren 21ean, larunbatean, igaroko da Zizurkildik, goizeko 8:45ean. Villabonako kiroldegiaren atzeko zubitik sartuko da Korrika Zizurkilen, eta Ugare auzoa zeharkatu ondoren, Ernio bidera iritsiko da. Bulandegi bidea zeharkatuz aterako da…
Zizurkil, Tolosaldeko eta Gipuzkoako beste hainbat herrirekin batera, Gipuzkoa Share ekimenaren bitan, wifi irekia herrian jartzeko asmotan dabil. Horrek zizurkildarrei mega jakin batzuk arte doako wifia eskainiko die eta mega…
Zizurkilgo festa batzordeak antolatuta, XXII. edizioa ospatu zuen Txapel Egunak martxoaren 14an. Arratsaldeko lau terdietan hasi zen egitaraua. Musean dozena bat bikote aritu ziren zentroan. 17:30etan Bukalai dantza taldeak emanaldi…
2015eko martxoaren 27ko eguerdiko 13:00etara arteko epea dago lan poltsan izena emateko. Baldintza hauek betetzea eskatzen da lan poltsan sartu ahal izateko: Erdi mailako titulazioa izatea edo habilitazioa behar den…
Pedro Mari Otaño, Zubimusu eta San Millan ikastetxeko haurrek Inauterietako desfilea egin zuten otsailaren 13an. Pedro Mari Otaño ikastetxearen ondotik abiatu, eta Bulandegi bidean zehar egin zuten desfilea. Ondoren, Joxe…
Zizurkilgo Irazu baserriko Juliana Tapiak 100 urte bete ditu otsailaren 25ean. Gertukoekin batera ospatu du eguna eta Udal ordezkarien bisita ere izan du. Joxe Mari Luengo alkatea eta Alaitz Ormazabal…
Egoiliar txartela eskatua dutenek aurrera plazako udal-bulegoetan jaso dezakete. Gogoratu, txartela eskuratzeko, 33 euroko tasa ordaindu behar dela, urteko tasa baina murritzagoa da bi hilabete beranduago jarri delako abian sistema…
Otsailaren 28an, blues-doinu gozoz jantziko dira Zizurkilgo bazterrak. Zizurkilgo Udalak antolatuta eta Atxulondo eta Egarri tabernek lagunduta, perkusio eta haize-tresnen hotsak entzun ahal izango dituzte bi taberna horietara gerturatzen direnek.…
Martxoaren 31ra arteko tartea izango dute ibilgailuen zirkulazio-zergaren ordainketa helbideratu gabe dutenek. Helbideratuta dutenei, berriz, martxoaren 31n bideratuko zaie ordainagiria. Ordainketak egiteko tokiak honako aurrezki kutxa hauek dira: Kutxabank, Laboral…
Zizurkilen sorreratik 400 urte igaro direla eta, bilerak egiten ari dira Maiatza Saltsanen baitan herri antzerki bat antolatzeko asmoz. Hurrengo bilera otsailaren 14an izango da, larunbatean, eguerdiko 12:00etan Atxulondo kultur…
San Millan, Zubimusu eta Pedro Mari Otañoko ikasle, irakasle eta gurasoek desfilea egingo dute herrian zehar, 15:15ean Pedro Mari Otaño ikastetxearen atzealdetik abiatuta, eta Pagamuño plaza, Mª Brizard, Bulandegi bidea,…
Otsailaren 27ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko. Zergaren % 50eko murrizketa ezarriko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori egiazta dezaketen subjektu pasiboei. 100.000 euroko balio katastralera arte…
Otsailaren 17an, asteartean, egin ziren elkarrizketa pertsonalak, eta aurreko faseetako eta elkarrizketako puntuazioak batuta, hiru hautagaiak albisteari erantsitako agiriko ordenan geratu dira. Inork erreklamaziorik aurkeztu nahi izanez gero, 2015eko otsailaren…
Otsailaren 20ra arteko tartea egongo da eskaerak aurkeztu ahal izateko. Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia Errolda eta elkarbizitza ziurtagiria Familiako kide guztien…
Otsailaren 4an bilera ireki bat egingo da, herritar guztiei zuzendua, iluntzeko 19:00etan, Atxulondo kultur etxean, herri antzerkia antolatzeko. 400 urte beteko dira aurten Zizurkil herri bihurtu zela eta Tolosatik banandu…
Urtarrilaren 8an egin zen Gaztezuloko hezitzaile posturako proba teoriko-praktikoa, eta aurkeztu ziren hamabost hautagaietatik hiruk gainditu dute proba. Beheko eranskinean jasota dago azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen zerrenda,…
Zizurkil Fracking bidez zundaketak egiteko baimena eskatua dagoen herrietako bat da. Gaiak duen garrantzia eta zenbait herritarren eskaera ikusita, hitzaldia antolatu du Zizurkilgo Udalak. Ostegunean, hilaren 29an izango da, Iriarte…
Urtxintxaren eskutik, eta Zizurkil, Villabona, Anoeta, Irura eta Asteasuko Udalek eta Aiztondo mankomunitateak antolatuta, begirale ikastaroa egingo da otsailaren 21etik irailaren 12ra bitartean. Ikastaroa larunbatetan izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara…
Hilaren 15eko udalbatzan onartu zen (EH Bilduren baiezko botoarekin eta PNVren abstentzioarekin) Ubare auzoko aparkaleku sistema arautuko duen udal ordenantza berria. Hogeita hamar egunez, erakusketa publikoan egongo da. Bien bitartean,…
Joan den abenduaren 11tik 14ra egin zen kirol asteak hamaika irudi utzi zizkigun. Horietako hainbat bildu ditugu HEMEN. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie Kirol Astea posible egin duten elkarte…
Abenduaren 26an, ostiralean, haur parkea antolatu du Zizurkilgo Udalak Zizurkil goiko Intxaur frontoian. Goizeko 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean, hiru puzgarri, jokoak, ludoteka eta Wipe Out jokoa egongo dira…
Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1a jai egunak direnez, bezpera gauean ez da bilketarik izango. Ondorioz, abenduaren 24an eta 31n (asteazkena) ez da papera-kartoia atera beharko. Horren ordez, abenduaren 25ean eta…
Partaidetza inoizko handiena izan da, 410 lan aurkeztu baitira, 5 kategoriatan banatuta. A mailan, 6-8 urte artekoen mailan, 38 lan aurkeztu dira; B mailan, 9-11 urte artekoen mailan, 212; C…
Abenduaren 22an hasiko dira Tolosaldean herri arteko autobus zerbitzu berriak. Tolosaldea Bus SL enpresa izango da zerbitzua emango duena. Aurrerantzean, ohiko zerbitzuez gain, eskaripekoak egongo dira ordu eta geltoki jakin…
Hemezortzi pertsona aurkeztu dira Gaztezuloko hezitzailea aukeratzeko deialdira, eta horietatik hamazazpik egin dute aurrera. Eskatutako diplomatura edo gradua ez izatea izan da onartu ez den hautagaia ez onartzeko arrazoia. Onartuen…
Partaidetzak marka guztiak apurtu ditu; izan ere, 242 helduk eta 65 haurrek eman dute izena aurtengo Gau Krosean. Eguraldia lagun ez izan arren, lasterkariek ez dute hutsik egin aurten ere,…
Zizurkilgo Udalbatzak abenduaren 15eko osoko bilkuran onartu zuen Ugare auzoan aparkalekuen sistema arautuko duen ordenantza Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Honenbestez, Ugaren egoiliarren aparkaleku sistema izango da aurrerantzean,…
Abenduaren 14rako, iganderako, eguraldi txarra aurreikusita dagoenez, zinta gainean ibiltzeko tailerrak ez dira Ugare auzoan izango, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian baizik. Gauza bera gertatuko da Flow Balance taldeko kideen…
Abenduaren 11n hasi eta 14ra bitartean, mota guztietako kirol-ekintzak egin eta ikusi ahal izango dira Zizurkilen. Adin guztietako herritarrentzako moduko jarduerak izango dira, eta gustu guztietarakoak, gainera. Abenduaren 12an, txirrindularitzak…
Abenduaren 24an, lehenengoz etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi Zizurkilgo Joxe Arregi plazara, herriko umetxoei bisita egitera. 17:15ean etorriko dira, Urkamendi aldetik, Loatzo musika eskolako musikariek lagunduta. Ondoren, Joxe Arregi…
2014ko zizurkildar kirolari onena izendatu zuten hautaketan parte hartu zuten kirolariek, eta gaur, abenduak 12, omenaldi ekitaldia egingo zaio. Alde batetik, arratsaldeko 17:00etan, bizikleta ginkana egingo da Joxe Arregi plazan.…
Iritsi da abendua, eta hotza heltzear bat, umeentzat goxotasuna eskaintzera datorkizue Udala. Goxotasuna hainbat eratara, gainera. Mugitzea gustuko dutenentzat, Kirol Asteko ekintzak daude esku-eskura, eta liburu bat irakurriz lasaiago egon…
Kataluiniako "Institut del Teatre"-ko ikasleek skecth emanaldia eskainiko dute datorren larunbatean, abenduaren 6an, Atxulondo kultur etxean. Sketch-ugari egingo dituzte, mota anitzetako egoerak irudikatuz. Hodei Arrastoa zizurkildarra Insititut del Teatre-ko ikaslea…
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela gogoratuz eta euskara sustatzeko konpromisoari eutsiz, Zizurkilgo Udalak .eus domeinua hartzea erabaki du. Hori dela eta, hemendik gutxira www.zizurkil.eus izango da Zizurkilgo Udalaren helbide…
Ba al dakigu bankuek nola erabiltzen duten gure dirua? FIARE banku etikoak eta SETEM Hego Haizeak gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, dokumental-emanaldia eta hitzaldi-tertulia abenduaren 4an, ostegunean, 19:00etan, Atxulondo kultur etxean.…
Udal jabegoko diren Motzaneko lursailei (polígono 4ko 18 eta 30 lursailak), guztira 17,5 ha, ganadu ustiapenera bideratutako erabilpena eman nahi zaie, gaur egun duten egoera hobetu asmoz. Hori dela eta,…
Gaur goizean, azaroaren 26an, Muñoa kaleko 14. zenbakitik 30era ibilgailuentzat itxita egongo da oinezkoen pasabideetan egin beharreko lanak direla eta. Kotxeen abiadura murrizteko egingo diren lanak dira. Barkatu eragozpenak.
Aurreko deialdian lanpostua hutsik geratu ostean, berriro ireki du deialdia Zizurkilgo Udalak, hautagaiei eskatzen zaien profila zabalduz. Oraingo honetan, abenduaren 15era arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Hezitzailearen lanaldia %…
Aurtengo nobedadeen berri ageri da bertan, 8 ataletan banatuta: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika-produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen…
Santa Xexili eguna ospatzeko, Zizurkil goian izango dira aurten Loatzo musika eskolako kideak. Arratsaldean zehar musikari lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte: -18:00etan pieza pare bat joko dituzte guztiek udaletxe aurrean.…
Zizurkilgo Udalbatzak aho batez atzera egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari herriko hainbat gurasok egindako eskaerari erantzunez.  Eskola garraioan egindako murrizketa dago eskariaren atzean. DBHko ikasleak 2014-2015 ikasturtearen hasieran murrizketa jasan…
Urtero bezala, iritsi da Udal tasak onartzeko garaia. Egoera ekonomikoak horrela eskatzen duelakoan, Zizurkilgo Udal tasek ez dute igoerarik izango datorren urtean. Hondakinen tasa izango da salbuespena. Zizurkilgo Udalak hondakinen…
Azken fasean sartu da Zizurkilgo auzoen banaketa berria ofizializatzeko prozesua. Gaia erakusketa eta batzarren bidez gizarteratu ostean, orain erabaki bat hartu beharra dago: Zizurkilen nola egingo den auzoen banaketa. Gogoratu,…
Goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean, bigarren eskuko azoka egingo da Aurrera plazan, hileko hirugarren larunbata delako. Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian izango da. Edonork har dezake parte…
El Salvadorko egunkariko zuzendariak hitzaldia eskainiko du azaroaren 10ean, astelehenean, 19:30ean, Atxulondo tabernan. Diario El Colatino historia luzeko egunkaria da, 120 urte baino gehiago baititu. Urte horietan zehar atentatuei, zentsurei,…
Udalak prest du Ugare auzoan aparkatzeko sistema berria arautuko duen ordenantza. Ekainean auzotarrekin egindako bileretan ordentzaren premia babestu zuten auzotarrek eta euren ekarpenak kontuan izanda burutu du Udalak proposamena. Egoiliarrentzat…
Hileko lehenengo eta hirugarren astelehenetan izango dira saioak, 17:30etik 18:30era bitartean, Atxulondo liburutegian. 3-6 urte arteko umeei zuzendutako saioak izango dira, eta, parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar…
Hemezortzi pertsona aurkeztu dira Gaztezuloko hezitzailea aukeratzeko deialdira, eta horietatik hamazazpik egin dute aurrera. Eskatutako diplomatura edo gradua ez izatea izan da onartu ez den hautagaia ez onartzeko arrazoia. Onartuen…
Liburutegiak, haurrengan irakurzaletasuna bultzatzeko egitarauaren barruan, JUAN CARLOS ALONSO psikologoak eskainiko duen "Haur literatua eta emozioen heziketa" hitzaldira gonbidatzen zaitu. Ziklo baten lehenengo hitzaldia izango da, eta guztiz aholkagarria da…
Azaroaren 6tik urtarrilaren 29ra bitartean izango da, ostegunetan, 17:30etik 18:30era bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko psikomotrizitate-gelan. 3 urtetik 5 urtera arteko haurrek parte hartu ahal izango dute tailerretan; hau da,…
Zizurkilgo elikagai bankuak aste honetan egingo du urteko hirugarren janari banaketa. Gizarte zerbitzuen bidez egiten da banaketa, herrian beharrean dauden familien artean. Baldintzak betetzen dituzten 60 familitik gora daude izena…
Teknologia berrietan trebatzen joateko, sei ikastaroren eskaintza helarazi digute KZgunekoek. Gutxieneko taldea osatzen bada, ikastaroak Zizurkilgo KZgunean bertan izango dira, Atxulondo kultur etxean. Ikastaroetan izena emateko, Aurrerako udal-bulegoetara jo dezakezu,…
Hemendik aurrera, 2. eskuko azoka antolatuko da Zizurkilen, hileko hirugarren larunbatean. Goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean, nahi duen edonork postua jartzeko aukera izango du. Postua jartzeko baldintza bakarra izango da aurrez…
Eguraldiaren laguntzarekin, ederra izan zen XVII. Azoka eguna. Goizean zehar jendetza ibili zen Teodoro Hernandorena kalean eta inguruetan, eta baita Intxaur frontoian ere. Bertan zer esana eman zuten 3D-ko inprimagailuek.…
Iritsi da elikagai bankuaren urteko hirugarren banaketa egiteko ordua. Aurrekoetan moduan, Udalak bolondresen laguntza behar du elikagai sortak egiteko. Beharrean diren familia bakoitzaren ezaugarrien araberako sortak egin behar dira. Hitzordua,…
Iaz, emakume baserritarren argazki zaharren erakusketaren arrakasta ikusita, aurten modu bereko beste erakusketa bat egingo da Iriarte kultur etxean: Herriko baserrien argazki zaharrena. Udalak Hernandorena kultur elkarteari proposatutako erakusketa da. Izan…
Urriaren 12an izango da, igandean, herriko baserritarrak eta artisauak protagonistak diren azoka. Goizeko 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordutik eguerdiko 14:30era bitartean, eta arratsaldean 16:30etik 19:30era bitartean, baserriko produktuak,…
Udalaren eskariz, Fraisoroko teknikariek azterketak egin dizkiote P.M. Otaño plazako zuhaitzari. Mendeurrena gertu duen zuhaitzaren egoera uste baino okerragoa dela ondorioztatu dute. Erdia baino gehiago ihartuta dago eta karga gehiena…
Aurreko deialdian lanpostua hutsik geratu ostean, berriro ireki du deialdia Zizurkilgo Udalak, hautagaiei eskatzen zaien profila zabalduz. Oraingo honetan, abenduaren 15era arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Hezitzailearen lanaldia %…
Euskaraz hitz egiteko aukerarik izan ez eta hitz egin nahi dutenek aukera dute beste behin ere Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko. 2 euskara-ikasle eta laguntzaile euskaldun bat elkartzen ditugu, astean behin,…
Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Euskara Sailak hamairugarren urtez antolatu du bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketa. Bertan parte hartu ahal izango dute Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura,…
Irailaren 24ra bitartean, Eskola Kirolean izena emateko aukera izango dute 2006 urtea baino lehen jaiotako umeek. Eskaintza zabala prestatu da aurten ere, bai Pedro Mari Otaño ikastetxean, bai San Millan…
Abonatuek irailaren 10etik aurrera eta ez abonatuek irailaren 15etik aurrera izango dute Olaederra kiroldegian eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko aukera. Hainbat eratako ikastaroak daude, batzuk helduei zuzenduak eta beste batzuk…
Irailaren 10etik hasi eta hilaren 26ra bitartean, zabalik egongo da Atxulondo eta Iriarte kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroetarako izena emateko epea. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da, Zumbako ikastaroan izan ezik,…
Urtxintxa eskolak irailaren 12ra arte irekita dauka "Ongi etorri gazteak" etorri berri gazteentzako programarako hezitzaileak bilatzeko deialdia. Hezitzaile izateko bete beharreko baldintzak: Tolosaldekoa izatea Euskara jakitea Begirale titulua izatea Interesa…
Hilak 20, larunbatean, goizeko 10etatik 13etara nahi duten herritar guztiek bizikleta prest jartzeko (Presioari begiratu, kateari olioa eman...) eta konpontzeko aukera izango dute Joxe Arregi plazan. Mugikortasun astearen baitan egingo…
Martxan dira Zizurkilgo futbol zelaia berritzeko lanak. Urbycolan enpresak irabazi du lehiaketa publikoa eta berak egingo ditu lanak. "Lan nagusiena egungo zelaia kendu eta belar artifizialekoa jartzea izango da. Baina…
Jokin Alberdi txirrindulari gaztea izendatu dute kirolariek 2014ko Zizurkilgo kirolari onena. Botoen gehiengoa bildu du 16 urteko kirolari gazteak.  Aurten, ziklo kross-ean ia dena irabazi du eta errepidean ere euskaldun…
Jaien martxa eta hondakinen bilketa hobeto uztartzeko, aldaketak izango dira atez ateko sisteman irailaren 4tik 10era. Aldaketa nagusiena da hondakinak goizez jasoko direla gauean beharrean. BANDO honetan dituzue argibide guztiak.
Festen pizgarri moduan, Zizurkilera egokitutako erraldoi eta buru handiak egiteko ideia sortu zitzaien duela urtebete inguru Joxe Mari Luengo alkateari eta Iker Urruzola herritarrari.  “Zizurkilek ez zuen erraldoi propiorik eta…
Uztailaren 23tik aurrera, Aurrerako udal-bulegoetan eskuratu ahal izango da 2014ko udaleku irekietan ateratako argazki eta bideoen CDa, 2 euroren truke. Bide batez, begiraleek eta Zizurkilgo Udalak zorionak eman nahi dizkizuete…
Zizurkilgo Udalak bat egin du Europar Batzordeko elikagai programa batekin eta honenbestez, elikagai bankua abian da herrian. Martxoan egin zen lehenengo elikagai banaketa eta egunotan egin da bigarrena. Joan den…
“Gerra Zibila 1936-1937: erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila” izenburupean, 18-30 urte bitarteko ikasleak auzolandegia egiten ari dira uztailaren 7tik 20ra bitartean, Udako Euskal Unibertsitateak, Udalbiltzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Asteasu, Aduna…
Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, lanean ari dira egunotan Joxe Arregi plaza kolorez jantziko duen mosaikoa egiten. Karlos Zabala artista usurbildarraren gidaritzapean ari dira mosaikoa egiten. Plazako horma alderik alde beteko…
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak dena prest dauka ostiral honetan egingo den Pedro Mari Otaño Bertso Lehiaketako sari emate afarirako. II. aldiko bertso saridunek izena eta abizena dute jada. Ostiraleko afarian…
Ubare auzoan aparkatzeko sistema berri bat jarriko du Udalak bertako bizilagunekin akordio batetara iritsi ondoren. Bi aparkaleku mota egongo dira auzoan: Egoiliarrentzako erreserbatutako aparkalekuak, eta denbora mugatuko aparkalekuak. Bigarren honetan…
Zizurkilgo Udalak diru-laguntzak ematen dizkie Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei, ikastaroen matrikularen kostua ordaintzen laguntzeko. Matrikularen % 50eko laguntza ematen die. Laguntza eskuratu ahal izateko, Aurrerako udal-bulegoetara…
Aurtengo udaleku irekiek arrakasta handia izan dute, 99 haurrek eman baitute izena epe barruan. Pedro Mari Otaño ikastetxean ibiliko dira, goizeko 9:30etik 13:30era bitartean, eta astean behin egun osoko irteerak…
Urtero bezala, aurten ere suak piztuko dira bai Zizurkil behean, bai Zizurkil goian ere. Zizurkil behean, iluntzeko 20:00etan hasiko da festa. Herritarrak Joxe Arregi plazan bilduko dira, eta Elbarrenan zehar…
Zizurkilgo Festa Batzordeak Blusen eguna antolatu du, uztailaren 5erako, larunbaterako. Egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako: 13:30ean: SAGARDO DASTAKETA 14:00etan: BAZKARIA Paella erraldoia egingo da plazan, sagardo dastaketa bitartean. Ondoren,…
Ziotza kirol elkarteak antolatuta, Zizurkil Udalaren laguntzarekin, beste urte batez Zizurkilen egingo da Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa. Nazioarteko modalitate honek sail zati bat ahalik eta azkarren eta txukunen moztea eskatzen…
Edozeinek parte har dezake Elbarrenako jai batzordeak antolatu duen Elbarrenako festetako kartel lehiaketan. Lana DINA 4 tamainan aurkeztu behar da, paperean edo JPG formatuan (gutxienez 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin). Lanak argitaragabea…
Bi ibilbide prestatu dira: bat motza, 5 kilometrokoa, eta bestea luzea, 18 kilometrokoa. Ibilaldi luzea goizeko 9:00etan hasiko da, Pedro Mari Otaño plazatik. Leku hauetatik pasatuko da: plaza – Ipidegiko…
Aurtengo Maiatza Saltsan jaialdian beste jatorri batzuetatik Zizurkilera bizitzera etorritakoak omendu nahi izan dira, eta horregatik jarri zaio Erroz erro... herri bat! izena. Tartean, 60 eta 70eko hamarkadetan beste komunitate…
Gure Esku dago ekimenaren Zizurkilgo antolatzaileek ohartarazi dute iganderako autobusik ez dagoela. Dauden guztiak trenik ez duten herrientzat behar dituzte. Zizurkildik tren bereziak izango dira igandean.  Goizeko 10:00etarako herri bakoitzak…
Maiatzeko azken asteburua apartekoa izan da. Kataluiniako LLadó herriarekin senidetu da Zizurkil. 50 lagun inguru etorri ziren Gironako herritik. Ostiralean kantu jirako lagunekin ongi etorria eman zitzaien, txalaparta eta bertsoz…
Arrakastatsua izan da 2014ko maiatza saltsan. Arrakastatsua, jendearen erantzunagatik. Baina Udalarentzat, hori baino garrantzitsuagoa izan da herritarren parte hartze zabala. Erroz erro, herri bat lemapean,Zizurkilen bizi diren jatorri ezberdineko herritarrak…
Euri-arriskua dagoela eta, ekainaren 1ean, igandean, egitekoa den Zumbatoia Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da, azkenean. Zumba eta body combat maratoia goizeko 11:00etan hasiko da. Parte-hartzea irekia izango da,…
Herritarren eta kirolarien parte-hartzea areagotzeko asmoz, Kirol Batzordeak erabaki du hautaketa-prozesua aldatzea. Zizurkilgo kirolariei deialdia egin die argazkiak udal-bulegoetan aurkezteko, eta argazkia aurkezten dutenak izango dira euren artean 2014ko zizurkildar…
Maiatza Saltsan azken txanpan da. Senidetzeari lotutako asteburua izango da azkenengoa. Zizurkil eta Kataluiniako Lladó herriak ofizialki senidetuko dira datorren larunbatean, maiatzaren 31an. Senidetzea hau, iaz hasitako harreman baten ondorio…
Zizurkilgo ikasleek (Otaño, San Millan eta Ikastolakoak) Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan egin dituzten lanak aurkeztu dituzte gaur Udalean. Aurtengo ikasturtean lantzen ari diren gaia ENERGIA JASANGARRIA da. Ikasleez gain,…
Maiatza saltsanek aurrera jarraitzen du. Asteburu betea dugu datorrena ere. Maiatzaren 24an, goizeko 11:00etan klasiko bat bihurtu den kirol ekitaldia egingo da Zizurkil Goian: XVI. Biatloia. Haur eta gaztetxoek beren…
Zizurkilek ez du finkatua bailaren ezarpen zehatza. Horren ondorioz, etxebizitza ugari "sakabanatua" moduan agertzen dira erroldan.  Bailaren kontua behin betiko finkatzeko, proposamena landu du herritar talde batek Udalarekin elkarlanean. Proposamen…
Beste urte batez, gogotsu ospatuko dute San Isidro eguna Zizurkilgo baserritarrek. Zizurkil goian egingo da festa. Hau da egitaraua: 11etan, meza nagusia 12etan pilota partidak eskuz binaka: Peru Labaka-Jon Erasun…
Joan den larunbat iluntzean erabat bete zen Atxulondo kultur etxeko areto nagusia. Bertan elkartu ziren duela zenbait hamarkada Espainia hegoaldetik etorritako zizurkildar ugari eta baita euren historia ezagutu nahi zuten…
Hernandorena Kultur taldeak antolatuta, abian da P.M. Otaño bertso paper lehiaketaren bigarren edizioa. Argibide gehiago atxikitako dokumentuan.
Irabazi-asmorik gabeko Zizurkilgo edozein pertsona fisiko zein erakunde edo elkarte pribatuk eska dezakete laguntza, urteko jardueretarako edo aldikako jardueretarako.   Eskaerak aurkezteko orria udal-bulegoetan eskura daiteke (Ernio Bidea 9A, behea),…
Zizurkilgo Udalak autobusa antolatu du maiatzaren 11n Senperera joan-etorria egiteko. 9:30ean aterako da Zizurkil Goiko plazatik, eta 9:40an  Elbarrenako errotondan geratuko da. Itzulerako ordua 19:30ak izango dira. Izena emateko: Aurrerako…
Maiatzeko lehen igandean Andatzara igoko dira aurten ere Zizurkil eta Usurbilgo hainbat herritar, urteroko ohiturari jarraituz. Aurten ordea, ez da ohiko festa girorik izango. Usurbilgo Andatza mendi taldeak erabaki du…
2014an egiten ari diren eta egingo diren inbertsioen berri eman die herritarrei Zizurkilgo Udal gobernuak. Atxulondo kultur etxean, lehengo jubilatuen lokalean egin zen batzarrean Udaleko diru kontuen azalpena egin zuen…
Apirilaren 14ko Udalbatzan onartu zituen Zizurkilgo Udalak 2014ko aurrekontuak, Bilduko zinegotzien aldeko botoarekin eta EAJkoen abstentzioarekin. 3.123.000 euroko aurrekontua da, iazkoa baino murritzagoa. Ez dira osatzeko aurrekontu errazak izan, zorraren zama…
Rafa Gonzalez Zizurkildarrak, egurrean zizelkatutako armarria oparitu dio Zizurkilgo herriari. Apirilaren 14ko udalbatzan eskaini zion armarria Joxe Mari Luengo alkateari. Pleno Aretoan egongo da aurrerantzean herriaren irudi ederra. Zizurkilgo Udal…
Zizurkilgo Bilduko Udal taldeak, EAJko Zizurkilgo bozeramaile Maria Angeles Lazkanok Diario Vasco egunkarian esandakoei erantzun nahi die. Hasteko, salatu nahi dugu Lazkano anderea ez dela saiatu ere egin Bilduko taldearekin…
Apirilaren 20an ospatuko den Aberri Eguna garai berezian dator. 2014. urtean herrien erabakitze eskubidea pil-pilean izango dugu Europan. Eskozian independiente izan nahi duten edo ez erabakiko dute, eta Kataluinian ere…
"Eskozia, erabakitze eskubidetik independentziara" lemapean, hitzaldia eskainiko du Txutxi Ariznabarretak Atxulondo kultur etxean. Independentistak sareko bozeramaileak gertutik aztertu du Eskoziko kasua eta horren inguruko xehetasunak emango ditu Zizurkilen. Gaur, apirilaren…
Zizurkilgo hiri paisaiak lekuko bat galdu du: Teodosioena etxea. Hiriguneko hiritartze lanen barnean, mende bat betea zuen etxea eraitsi zen joan den larunbatean, martxoaren 29an. Plaza ikusterrazagoa izango da orain,…
Zizurkilek egin du jada elikagai premian dauden herritarren artean lehenengo banaketa. Udalak eskerrak eman nahi dizkie martxoaren 8an elikagai sortak egiten aritu ziren 25 bolondresei.  Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak balorazio…
Gaur, martxoak 19, kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Zizurkilen, Antzerki astearen baitan. Pintxo-pote eguna izaten denez asteazkena, giro on hori  bultzatu nahi izan du Udaleko kultura sailak kale antzerkia…
Gazte Eguna ospatuko dute larunbat honetan Zizurkilen Txepetxa Gazte asanbladak antolatuta. Duela hiru urte hasi ziren festa hau antolatzen, Txepetxa gazte asanblada sortzeko ideia sortu zenean lehenengo helburu gazte egun…
Medeak elkarteak eta Zizurkilgo neska talde batek Zizurkilgo puntu beltzei buruzko mural bat margotuko dute martxoaren 16an, eguerdiko 12:00etan, Egarri tabernaren aurrealdean Udalak jarri duen panel batean. Ekintza ikusgarria izango…
Martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunarekin bat,  urteroko elkarretaratzea egingo da Joxe Arregi plazan Zizurkilgo Udaleko parekidetasun batzordeak deituta. Aurten, Espainiako gobernuak onartu nahi duen aborto legearen aurkako protesta izango da.…
Zizurkildarren erantzuna nabarmentzekoa izan da eta egun gutxitan bete da elikagai bankuak funtzionatu dezan beharrezkoa den bolondresen zerrenda. Aurrez aipatu moduan, Herrian zeuden beharreri erantzun nahian. Zizurkilgo Udalak bat egin…
Martxoaren 8an Zizurkilgo emakume ugari Bilbora joango dira egun osoko irteeran Udaleko parekidetasun sailak antolatuta. Ez da izango ordea, Zizurkilen emakumeei lotuta egingo den ekitaldi bakarra. Iluntzeko 19:30etan kontzentrazioa egingo…
Zizurkilgo festa batzordeak Aitziber Ibarbia aukeratu du 2014ko Txapel Eguneko txapeldun. Urtero bezala, martxoko bigarren larunbatean ospatuko da txapel eguna, aurten martxoaren 8an egokitu da. XXI. Txapel Eguna da aurtengoa…
Martxoaren 21 arte dago eskaera egiteko epea. Informazio gehiago HEMEN
Martxoaren 8aren harira, hainbat ekimen antolatu ditu aurten Zizurkilgo Udalak. Martxan dauden edo epe motzean jarriko diren ikastaroak, Billbora irteera edo bihar Zizurkilen izango den Pedrina Riveraren hitzaldia. Rivera El…
Arrakastatsua izan da Zizurkilgo Udalak eta Egiari zor fundazioak elkarlanean antolatutako ekimena. Hilak 11, asteartean, 125 bat pertsonak erabat bete zuten Zizurkilgo Atxulondo kultur etxea. "Joxe Arregi kasua gogoratuz" izenpean,  Pako…
Datorren larunbatean, hilak 15, Tolosaldeko herri guztietako alkateek manifestazioa deitu dute, "Osasun eskubidea. Publikoa eta kalitatezkoa" lemapean. Deitzaileek gogoratzen dute Euskadin, tolosaldea dela ospitale publikorik ez duen eskualde bakarra. Tolosaldeko…
P.M. Otaño eta San Millan ikastetxeko haurrek beste behin ospatu dute Euskal Herriko ohitura zaharra, gure herriko kale eta baserriak kantuz alaituz. Herriko Kantu jira taldekoak ere aritu ziren Elbarrenako…
Zizurkilgo Udalak abian jarritako, "Neska, zatoz korrika!" ekimena arrakastatsua izan da guztiz. Urtarrilaren 10ean hasita, 40 emakumetik gora elkartzen dira ostiralero lasterka egiteko aitzakian, Aitziber Ibarbiaren gidaritzapean. Adin guztietako emakume…
Tolosaldeko mankomunitateak 'Ez bota, konpostatu!' kanpaina jarri du abian. Kanpaina honek etxeko konpostajea eta auzo-konpostajea etxeko soberakin organikoa kudeatzeko modu bezala sustatzen du. Mankomunitateak konpostatu ahal izateko formakuntza eta beharrezko…
Elbarrenako plaza berriak horma luze bat izango du eta horma horretan mosaiko bat egitea da Udalaren asmoa. Bertan zer irudi jarri nahi duten proposatzeko aukera utzi nahi die Udalak zizurkildarrei.…
Zizurkil XXI S.A. enpresa 2010ean eratu zuen orduko Udalbatzak. 2013ko azken Udalbatzan ordea, abenduaren 26an, enpresa hori desegitea erabaki zuten aho batez, bertan ziren Bildu eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin.…
Ekainean agindu bezala, iritsi da hondakinen bilketa sistema berria hobetzeko prozesua. Ander Santesteban ingurumen teknikariak azaldu ditu haren nondik norakoak:. “Helburu argia du prozesu honek. Bilketa sistema berria baloratu eta…
Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1a jai egunak dira, eta egun horietan ez da bilketarik izango; beraz, abenduaren 24ean eta 31an ez atera kuboak kalera. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz normaltasuna izango…
San Tomas eguna, larunbata, berezia izango da aurten Zizurkilen, II. liburu azoka egingo baita. Bigarren eskuko liburuak erosteko aukera izango da EURO 1 en truke. Iaz ekimenak izandako arrakastarekin aurten…
Agenda 21 programaren baitan, San Millan ikastetxeak eta Jesusen bihotzak gabonetako apaingarriak egin dituzte. Tolosaldea Garatzen agentziaren koordinaziopean eman da aurrera ekimena. Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan, aurtengo gaia energia…
Zizurkilgo Udal gobernuak zoriondu egin nahi ditu Marie Brizard enpresako langileak hilabetean egindako borroka eta negoziaketen ostean enpresaren itxiera saihetsi dutelako. Joxe Mari Luengo alkatea langileekin izan da goizean akordioaren…
Zizurkilgo Udal gobernuak bat egin du larunbaterako ELA eta LAB sindikatuek Tolosan deitu duten manifestazioarekin, besteak beste, Marie Brizard enpresaren egoera salatuko dute protestan. "Lehen unetik gure laguntza guztia eskaintzen…

Kirol Astea Destacado

KIROL ASTEA 2013 Abenduaren 9-tik 15era izango da aurtengoan Kirol astea. Urteroko moduan kirol ezberdinen inguruko ekitaldi eta ekintza oparoak antolatzen ahalegindu gara kirol batzordetik. Emanaldi, ikuskizun, omenaldi eta nola…
Herrian banatutako bando baten bitartez, Zizurkilgo Udal gobernuak gogor salatu nahi du Belvédère multinazionaleko zuzendaritzak Zizurkilgo Marie Brizard lantegia ixteko hartutako erabakia. 48 langile kalean uzteko erabakia hartu du, horretarako…
Mikel Nieve leitzarrak jasoko du aurtengo saria. Ohi bezala, Jon Zalduak aurkeztuko du ekitaldia, Lizaso eta Telleria bertsolariez gozatzeko aukera izango da eta Xapre eta Totxo trikitilariek alaituko dute giroa.…
Etxean pertsona helduen zaintza ez da erraza. Hain justu, horri begira ikastaroa antolatu du Aiztondo mankomunitateak. Atxulondo kultur etxean eskainiko da ikastaroa. "Zaintzaileen estresa. Norbera zaindu, zaintzeko besteak" izenburupean, Silvia…
Badator hirugarren urtez jostailuen trukerako azoka. Azaroaren 21 eta 22an, 17:00etatik 20:00etara egingo da azoka Atxulondo kultur etxeko areto nagusian.  Udalak eta herriko ikastetxeek bultzatutako ekimena da 2011n hasi eta urtero…
Eguraldia lagun, egun ederra izan zen joan den urriaren 13koa. Goizean goizetik jende asko ibili zen azokako postuen artean. Haurrentzako ekimenek ere harrera bikaina izan zuten. 100 pertsonatik gora elkartu…
Festa batzordeak bildu ditu Zizurkil beheko jaietako hainbat argazki. Horietako batzuk HEMEN jarri ditugu ikusgai, igarotako momentu honen erakusgarri.
Papeleratik hasita Oria ibairantz oinezko eta bizikleta bide berri bat ireki da. Honela Zizurkil Adunako poligonoarekin lotuta geratu da oinez edo bizikletaz eroso joateko. Datozen asteotan Zubimusukin lotuko duen bidegorri zatia…
Hondakinen bilketa sistema dela eta zalantzaren bat duen edozein zizurkildarrek hemendik aurrera Gaztetxulo lokalean (Aurrera plaza, Udaletxeko bulegoaren ondoan) egongo den informazio bulegora jo dezake honako egun eta ordu hauetan:…
Zizurkilek lehen aldiz izango du hondakinen kudeaketa arautzeko ordenantza. HEMEN kontsultatu daiteke. Bando HONEN bidez jakinarazi zaie zizurkildarrei. Ordenantza betetzen ez duenarentzat isunak aurrikusten dira.
Joan den asteburua ez ahazteko modukoa izan da Zizurkildik Lladó (Girona) aldera bidaiatzera animatu ziren herritarrentzat. 50 zizurkildarretik gora, gehienak gazteak izan dira Zizurkilen ordezkari kataluiniako lurretan. Joan den maiatzean…
2013-2014 ikasturteko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu da. Iazko eskaintzari eutsi egin dio Udalak eta ikastaro berrien eskaintza ere egin du, ekainean egindako galdeketaren emaitzetan oinarritua. Tai-Chia da eskainiko den…
Igaro berri diren jaietako hainbat argazki bildu dituzte festa batzordeko kideek. HEMEN ikusgai.
Euskaldunon eta Kataluniarren nazio sentimendua oinarritzat hartuta, Zizurkil eta Lladó (Girona) senidetzera doaz. Irailaren 14 eta 15eko asteburuan Gironako herrian ospatzen den azoka berezira gonbidatu gaituzte zizurkildarrak, eta Udalak, herriko…
Sega txapelketa biren lekukoa izango da zizurkil 15 egunean. Joan den asteburuan Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa ospatu bazen, igande honetan emakumezkoen Euskal Herriko sega txapelketa ospatuko da. Igandean, eguerdiko 12:00etan…
Zizurkilen maiatzean ospatu zen senidetze eguna baliatuta, ikusentzunezko ederra egin dute Gugaz taldekoek. 10 minutuan, 20 urteko elkarlanaren historia laburbildu dute. Aiztondo eta Meanguera, 20 urte eskutik. Bideoa ikusgai dago…
Hondakinen bilketa sistema dela eta zalantzaren bat duen edoizein zizurkildarrek horretarako propio irekita egongo den bulegora jo dezake datozen asteetan ere. Asteartetik ostiralera, iluntzeko 15:00etatik 19:00etara egongo da irekita bulegoa,…
Tolosa eta Donostia arteko lotura indartu duen zerbitzu berri bat jarri da martxan uztailaren 1etik aurrera. Informazio gehiago.
Asteburuan herritarren erdia baino gehiago prestatu dira euren hondakinak gaika bereiztu eta atez ateko bilketan parte hartzeko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie edukiontziak jasotzeko deialdiari erantzun eta banaketa lekuetara gerturatu…
Zizurkilgo Udal gobernuak jakinarazi nahi du zintzilikarioen legezkotasunaz herrian banatzen ari diren oharrak dioena erabat okerra dela. Hau da, Udalak argi utzi nahi du eskumena duela herri altzariak hormetan ezartzeko,…
Ostiralean, hilak 7, arratsaldeko 18:00etan, ipuin antzeztuaz gozatu ahal izango da Atxulondo kultur etxean.  3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat pentsatua da eta euskaraz eta arabiarrez eskainiko da. Izan ere…
Beste urte batez, maiatzaren lehen igandea zizurkildar eta usurbildarren topagune izan zen Andatza mendia, bi herrietako mendirik garaienean. Ohi gisan ez ziren falta izan hamaiketako, trikititxa, haur jolasak eta giro…
Maiatzaren 30eko grebaren atarian, “eskubide sozialen denfentsan murrizketarik ez!” lelopean kontzentrazioa egin dute hainbat zizurkildarrek. Zizurkilko Euskal Herria Bildu izan da deitzailea eta protestarekin bat egin dute Zizurkilgo Huyck Wagner…
Herri Arteko pilota txapelketan final laurdenak pausu batera ditu Zizurkilek. Joan den ostiralean Zizurkilen jokatu zen kanporaketan 2 eta 1 irabazi ostean, Bergaran dute itzulikoa ostiral honetan, hilak 31, iluntzeko…
"Maiatza Saltsan" ekimenaren baitan, senidetzea gogoratzeko ekitaldietan Zizurkilgo Kantu taldeak ere parte hartu nahi izan du. Horrela, ostiralean, hilak 24, kantu jira izango da Joxe Arregi plazan, iluntzeko 20:00etan hasita.…
NOIZ? ekainaren 24tik uztailaren 19ra, 9:30etik 13:30era HELBURUA:  haurren artean euskararen erabilera sustatu jolas, irteera eta abarren bitartez ADINA: 2001-2009 urteen artean jaiotako haurrak EGUN OSOKO BI IRTEERA EGINGO DIRA.…
Aurtengo eskoletako Agenda 21 programari bukaera emateko Ikasgelatik Plazara ekintza antolatu da. Ekintza honen bitartez tolosaldeko ikasleek eskualdeko Biodibertsitatearen egoera ezagutzeko egindako lana plazaratu nahi dugu. Bi saio egingo dira:…
Asteartean, hilak 21, "Meanguera, libre de analfabetismo" hitzaldia eskainiko du Zizurkilen bisitan dugun Meanguerako alkateak, Giovani Diaz-ek. Segundo Montes komunitatea barnean duen Meanguera herriko egunerokoa ezagutzeko hitzaldi baliagarria izango da.…
20 urte betetzen dira aurten Aiztondo bailara El Salvador-eko Segundo Montes Komunitatearekin anaieratu zenetik. Urteurren borobila ospatu asmoz, aurtengo "Maiatza saltsan" anaieratzearen inguruan ardaztu zuten Zizurkilgo Udalak eta kultura batzordeak.…
Huyck Wangner mutlinazionalak ERE-arekin aurrera jarraitu eta Zizurkilgo lantegiko 74 langileri kaleratze agiriak bidali dizkietela jakin ostean, Zizurkilgo Udalak babes osoa berresten die langileei. Hemendik aurrera ematekoak dituzten pausuetan ere…
Zizurkilgo Udalak deialdia zabaltzen du antolatu duen "OPORRETAN EUSKARAZ 2013" Udaleku Irekietarako begiraleak aukeratzeko. Beren betekizuna ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean burutu beharko dute. Deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen…
Herritarrentzat zabalik da atez atekoaren inguruko informazio bulegoa. Edozein zalantza edo galdera argitzeko gunea. Informazio gehiago HEMEN
Martxoaren 12an egindako osoko Udalbatzan onartu zituen aurrekontuak Zizurkilgo Udalak. 2013ko aurrekontuaren kopuru orokora 3.289.268€koa da, Iazkoa baino % 12 txikiagoa. Bilduko zinegotzien aldeko botoa izan zuen aurrekontuak eta EAJko kideen…
Euskararen aldeko lasterketa arrakastatsua izan zen beste behin Zizurkilen. Jende askok hartu zuen parte euskararen alde metro batzuk eginez. Lekukoa berriz, Zizurkilgo Ezker Abertzaleak, Ziotza Kirol elkarteak, San Millan, Otaño,…
Zizurkilgo Huyck Wangner-eko langileek (garai bateko Perot) protestan jarraitzen dute, zuzendaritzak enpresa ixteko hartutako erabakiagatik greban hasi zirenetik ia bi hilabetera. Euren egoera salatzeko bideo bat ere egin dute, webgune…
Emakumeen nazioarteko egunaren harira,  Udaleko parekidetasun batzordeak aste osoko ekitaldiak antolatu ditu. Horien baitan, martxoak 8 ostiralean, emakumeen nazioarteko egunean elkarretaratzea egingo da Joxe Arregi plazan. Iluntzeko 19:00etan izango da…
Zizurkilgo udalbatzak joan den otsailaren 28an egindako ohiko bilkuran hainbat mozio onartu zituen. Perot enpresari zegokiona izan zen lehenegoa, lantegiko langileek aurkeztua. Itxiera salatu eta langileak laguntzeko konpromezua hartu zuen…
2013ko otsailaren 20an, Alkate Dekretuaren bidez, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2013 urteko Errolda onartu da, eta hala, jendaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989…
Zizurkilgo Udalak, ZERO ZABOR ereduari jarraituz, autokonpostaje kanpaina martxan jarri du.  Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean…
Otsailak 8, ostiralez, herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoek egindako defileko zenbait argazki ikusgai jarri ditugu. HEMEN duzue aukera.
Jendetza elkartu zen hilaren 17, igandean, torturaren aurkako ekitaldian. Joxe Arregi zizurkildarra torturaz hil zutela 32 urte bete dira, eta horren harira, torturatuen errealitatea bistaratzeko eskari ozena egin zen. Egiari…
Zizurkilgo biztanleei jakinerazten zaie ur eta zaborren tasen ez ordaintzea edo gutxitzeko eskaerak aurkezteko epea ireki dela. Epea datorren otsailaren 28an bukatuko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da: -…
Huyck Wangner (Perot) enpresaren itxieraren aurkako borrokan jarraitzen dute langileek, duela 4 aste hasita. Hasiera hasieratik salatu genuen multinazionalak, lan erreforma baliatuz, bideragarria den enpresa itxi eta langileak kaleratzeko duen…
Bando bidez zabaldutako oharrean salatzen da “Huyck Wangner (Perot) multinazionaleko zuzendaritzak Zizurkilgo lantegia ixteko hartutako erabakia. 76 langile kalean uzteko erabakia hartu du, horretarako Espainiako Gobernuaren erreforma laborala baliatuz, hau…
Maila aurreratuko sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Zizurkilgo eta Villabonako Udaleko Kultura Sailak. Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 4an bukatuko da, eta Irrintzi elkartean izango da. Ikastaroaren barnean, ardo eta gazta…
Abenduaren 1ean egindako ez ohiko bilkuran onartu zen Zizurkilgo armarri berria. Festa eguna izan zen joan den larunbatekoa. Egunaren gaineko informazioa HEMEN Zenbait argazki ere sareratu ditugu HEMEN dituzue
2012an ere gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin dutenen kopuruak. Guztira, 5.227 lagun izan dira, iaz baino 681 gehiago. Kopuru horietan, segur aski, eragina izan du “Aurten noraino?” kanpainak.…
Zizurkilgo udalak, abuztuaren 10ean eginiko osoko udalbatzan, Euskal presoen sakabanaketa politika salatu du. Herriko Mikel Egibar presoaren emazte eta seme alabek espetxetik bueltan izandako ezbehar larriaren ondotik egin den udalbatzan,…
Joan den uztailaren 4an, Zizurkilenbarrena atariko atal berriak aurkeztu zituen Leire Zubeldia komunikazio zinegotziak, Urtzi Reguero eta Maialen Azkue herritarrekin batera. Zizurkilgo Udal Webgunea berritzearekin batera, Zizurkilenbarrena ataria www.zizurkil.eu atariaren…
Joxe Mari Luengo alkateak, Leire Zubeldia komunikazio zinegotziak eta Amaia Labaien webgune dinamizatzaileak Zizurkilgo Udalak komunikaziorako prestatu dituen tresna berriak aurkeztu zituzten hilaren 20an emandako prentsaurrean. Zubeldiak adierazi duenez, "aurreko…
Apirilaren 2an, astelehenarekin jarri dute AHTren Zizurkil-Andoain trazatuko lehenengo harria. Ekitaldia Adunibarko zelaian egokitutako karpa batean egin dute. Bertan izan dira besteak beste Patxi Lopez lehendakaria eta Iñaki Arriola garraio…
Lehen ere adierazi izan dugun moduan, urte hasieran iritsi zen Udalera bandera espainiarra jartzea agintzen duen sententzia. 2008an PPko zinegotziak jarritako salaketarekin hasitako prozesuko azken epaia da. Epaia bete ezean,…
Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko martxoaren 26 arte Informazio gehiago
Irakurtzen ari zaren hau da Zizurkilgo Udalaren webgune berria. Komunikazio aldetik eragingarriagoa izan asmoz webgunea berritzen aritu gara azken asteetan eta ikutu batzuren faltan, honakoa da emaitza. Elkareragin handiagoa bilatzen…
«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.