Udal aurrekontuetako inbertsioen atalean aurreikusita zegoen Atxulondoko bigarren solairuan leiho berriak jartzea. Egun hauetan ari dira lan horiek egiten. Uda garaia aprobetxatu nahi izan da lan hauek egiteko izan ere, Atxulondo Kultur etxean egin ohi diren ekintza gehienak geldirik baitaude.
Gelen aireztatzea erraztuko duten leihoak jarriko dira, eta hotz-beroa hobeto mantentzen lagunduko dutenak. Beraz, jasangarritasun aldetik ere pauso handia emango da.