Ikastaro sorta eskaini du Tolosaldea Garatzenek, irailerako

Tolosaldea Garatzenek sustatuta, hiru ikastaro izango dira, enpresentzat –eta bertako langileentzat– nahiz ekintzaile izan diren edo izango direnentzat. Izen-emateak tolosaldeagaratzen.eus-en egin beharko dira, agenda atalean. Klik HEMEN

 

Gaitasun sortzaile eta ekintzaileak

Irailak 22, asteazkena

09:00-14:00, Lehiberri Zentroa

Ekintzailetza negozio berri bat sortzeko ekintzarekin lotzen da, baina garrantzitsua da ulertzea jarrera sortzailea eta ekintzailea positiboa dela edozein profesionalentzat. Tailerrean ingurune profesionalean agente aktibo bat izateko eduki beharreko jarrera ekintzailea lantzen ikasiko da.

 

 

Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta bezeroei emandako balioa

Irailak 23, osteguna

09:00-13:00, Lehiberri Zentroa

Prezioak ezartzeko orduan, kontuan hartu beharreko hainbat faktore daude. Horietako batzuk dira bezeroa ezagutzea, kostuak aztertzea, diru-sarreren helburua finkatzea, lehiakideak ezagutzea edo produktuaren kostua zehaztea. Prezioak faktore horien analisian oinarrituta eta helburua lortzeko eman beharreko pausoen bidez nola finkatu ikasiko da.

 

Kanban metodoa enpresan: nola kontrolatu lanaren aurrerapena

Irailak 30, osteguna

09:00-13:00, Emari Coworking Gunea (Tolosa)

Tailer honetan Kanban metodoa eta izan ditzakeen aplikazioak ezagutuko dira. Kanban lanaren aurrerapena kontrolatzeko erabiltzen den metodoa da, etengabeko hobekuntzaren estrategiaren barruan lerrokatua. Enpresaren hainbat arlotan zereginak nola osatzen diren kudeatzea da helburua. Horretarako, lana bistaratu behar da, egiten ari den lanaren muga zehaztu, eta zeregin bat betetzeko behar den denbora neurtu.
*Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatua.

 

Hizkuntza ikastaroak, urritik aurrera

Urritik aurrera, enpresei eta bertako langileei zuzendutako hizkuntzen beste bi ikastaro ere izango dira: ahozko frantses eta ingeles ikastaroak. Elduaien Hizkuntza Eskolarekin elkarlanean antolatuta, 12 asteko iraupena izango dute.

Frantseseko eskolak asteazkenetan izango dira, urriaren 6tik aurrera. Ingeleseko klaseak, berriz, ostegunetan izango dira, urriaren 7an hasita. Biak ala biak, 13:00etatik 15:00etara bitarte izango dira, Lehiberri Zentroan

Izen-ematea ere webgunean egin beharko da. Lehiberri Foroko kide diren enpresentzat doakoak izango dira ikastaroak; gainerakoek, 150€ ordaindu beharko dute.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.