Saharako ordezkarien bisitaldia

Fatma Mehdi, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Kooperazio ministroak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan fronte polisarioaren ordezkaria den Mohamed Limam Mohamed-ek bisita ofiziala egin zuten Amasa-Villabonara. Bertan izan ziren bailarako alkate eta udal-ordezariak, tartean, Iker Urruzola Zizurkilgo alkatea. Tolosaldea Sahararekin elkarteko, zein Euskal Fondoko ordezkariak ere gerturatu ziren atzoko hitzordura.

Herrian arteko harremana sendotu eta elkarren berri izateko baliatu zuten atzoko bilera. Fatma Mehdik, eskerrak emateko baliatu zuen atzoko bilera: ""Arabe Saharar Errepublika Demokratikoaren esker ona adierazteko modu ofiziala da nire presentzia, elkartasun-keinu hori eskertzeko, batez ere orain; pandemiaz gain, gerra egoera baitugu berriro ere".

Oporrak bakean programaren inguruan solas egiteko tartea ere izan zuten atzokoan, izan ere, aurkeztu berri baitute aurtengo programa. "Bi urtez bertan behera utzita egon da, pandemiagatik, baina aurten martxan jarriko da. zortzi urteko umeak sartuko dira programan. Badakigu egoera ez dela erraza, baina programan parte hartu eta Saharako haurrak zuen etxeetan hartzea eskatu nahi dizuegu, haientzat aukera ikaragarria delako", azpimarratu zuten.

Bailarako alkate guztiek hartu zuten hitza atzoko ekitaldian. Hauexek Iker Urruzolaren hitzak: "Eskerrak eman nahi dizkizuet Saharan gertatzen ari denaren inguruko berri eman diguzuelako, lehen eskutik. Bailarako herriei ere eskerrak eman nahi dizkiet, bi herrian arteko elkatarsuna lantzen egindako lanagatik. Etorkizunari begira, elkartasun horretan sakontzen jarraitzea egokitzen zaigu. Sahara herri libre izatea da helburu nagusia, bitartean, gure laguntza izango duzue".

Oporrak bakean programaren inguruko informazioa jaso nahi izanez gero, egin klik HEMEN.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.