Bizilagunak ekimena ospatuko da azaroaren 14an

Bertako familia bat eta familia migratzaile bat mahai inguruan bilduko dira, bi kulturak hurbiltzeko eta hainbat zapore, ezagutza, interes eta esperientzia partekatzeko. Iazko etenaldiaren ondoren, azaroaren 14rako finkatu dute eguna.

COVID-19 dela eta, aurten Bizilagunak proiektuak berrikuntza txiki bat proposatu du: gure hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan biltzea. Urtero bezala, familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.

Dinamizatzaile edota familia bezala eman daiteke izena. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hauexek dira harremanetarako bideak: TOLOSALDEA: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu eta 646 057 080

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.