Lladó, Zizurkilen senide berria

Maiatzeko azken asteburua apartekoa izan da. Kataluiniako LLadó herriarekin senidetu da Zizurkil. 50 lagun inguru etorri ziren Gironako herritik. Ostiralean kantu jirako lagunekin ongi etorria eman zitzaien, txalaparta eta bertsoz lagunduta. Herritarrek prestatutako afari merienda bat dastatu eta festa giroan pasa zuten gaua. Hurrengo egunean sinatu zen Udalbatzan bi herrien arteko senidetze-hitzarmena. Aho batez onartu zen Bildu eta EAJren babesarekin. Lladóko Udalak eskainitako oparia jaso zuten zizurkildarrek, Kataluiniako herria erakusten duen margolan bat. Aurreskua eta euskarazko eta kataluinierazko kantuak izan ziren ondoren senidetzea ospatzeko, eta jarraian jai giroan bistaratu zen Zizurkil zein herrirekin senidetuta dagoen erakusten duen plaka: Kataluiniako LLadó eta El Salvadorko Meanguerarekin. Bi herrietako ordezkariak izan ziren Joxe Mari Luengo alkatearekin batera plaka bistaratzen. Jarraian Adunara joan ziren Salvadorreko ordezkariak, kataluiniarrak eta zizurkildarrak. Aiztondo eta Meangeraren arteko 21. Senidetze eguna ospatu zen bertan. Txaranga, dultzainak, edota Porrotx pailazoaren emanaldia izan ziren bazkari aurretik. Bazkalostean berriz, Salvador-etik etorritako ordezkariek “ Tiempos de cambio” taldeko kide izaki kontzertua eskaini zuten. Eguna amaitze aldera Sagardotegian afaldu zuten ehundik gora lagunek, zizurkildar eta kataluiniarrak bat eginik. Anaieratzea indartzen ari da. Moltes Gracies Lladó!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.