Danok Danenaren urte amaiera

Danok Danena taldeko kideek joan zen asteburuko kronika bidali dute. Lan ederra eginez borobildu dute 2022 urtea:
"Larunbatean, abenduaren 3an, Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan genuen Zarautzen. Aurreko asteburuan Orensen izandako mutilen A taldeak;  Ekaitz Cortajarena, David Rubio, Jon Rodriguez, Urtzi Lusarreta, Jon Kepa Cortajarena eta Eki Lizaso, ez zuen bertan altxa, pasa den astean egindako markak konbalidatu egin zitzaikielako.
Zarautzen mutilen B taldea aritu zen lanean, Pablo Ucero, Andres Rubiños,  Ekain Dominguez; baita  nesken taldea ere, Elena Mangas, Allison Rivera, Amaia Blanco, Izarne Marko, Daniela Pérez eta Zaloa iturbe.
Mutilen A taldea eta nesken taldea, biak gelditu dira aurtengo Gipuzkoako Taldekako Txapeldun. Bertaratu zirenetatik azpimarratzekoa, mutiletan bai Pablok bai Ekainek egin zuten lana eta nesketan berriz, Amaia eta Izarne oso ondo aritu ziren. Bestalde Ekain Dominguezek, txapelketako markarik onena egitea lortu zuen. Zorionak guztioi!

Urteari amaiera emateko, abenduaren 18an, igandean, Zizurkilgo Kirol Asteburua dela eta, II. Egarri Trofeoa izango degu, eguerdiko 12:00etan plazako estalpean  eta oraingo honetan nesken arteko txapelketa izango da ikusiko deguna".

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.