Euskaraldian izena emateko mahaia jarriko dute gaur, herrigunean

Gertu dugu Euskaraldia eta dagoeneko zabalik da izen-ematea. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ariketa soziala. Izena emateko modu ezberdinak abiaru dituzte. Internet bidez, euskaraldia.eus webgunean egin daiteke oso modu errazean. Aukera hori baliatu nahi izanez gero, egin klik HEMEN

Zizurkilen, nolanahi ere, bada izena emateko aukera gehiago ere. Udal Bulegoetatik bertatik bideratzen dute herritarren izen-ematea. Beraz, bertaratu besterik ez dago horretarako. Ahobizi edo Belarriprest rolla aukeratu, eta datu gutxi batzuk ematea nahikoa izaten da horretarako.

Horrez gain, Euskaraldiko izen-emate mahaia ere jarriko dute kalean. Gaur arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara, Pello Mari Otaño plazan egin ahal izango da Euskaraldiko izen-ematea, oso modu eroso eta errazean. Zizurkilgo Udalak Euskaraldian parte hartzeko gonbita luzatu die herritar guztiei.

Euskaraldian izena emateko mahaia jarriko dute kalean

 

Gertu dugu Euskaraldia. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ariketa soziala, eta zabalik da izena emateko aukera. Internet bidez, euskaraldia.eus webgunean egin daiteke oso modu errazean. Aukera hori baliatu nahi izanez gero, egin klik HEMEN

Zizurkilen, nolanahi ere, bada izena emateko aukera gehiago ere. Udal Bulegoetatik bertatik bideratzen dute herritarren izen-ematea. Beraz, bertaratu besterik ez dago horretarako. Ahobizi edo Belarriprest rolla aukeratu, eta datu gutxi batzuk ematea nahikoa izaten da horretarako.

Horrez gain, Euskaraldiko izen-emate mahaia ere jarriko dute kalean. Gaur arratsaldean Pello Mari Otaño plazan egin ahal izango da Euskaraldiko izen-ematea, oso modu eroso eta errazean. Zizurkilgo Udalak Euskaraldian parte hartzeko gonbita luzatu die herritar guztiei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.