EUDELek gomendioak atera ditu koronabirusa prebenitzeko

Zizurkilgo Udalak gomendioak jaso ditu EUDEL udalen elkartetik, koronabirusa prebenitzeko.

Kartela prestatu du, eta honako urrats hauek proposatu ditu, koronabirusari aurrea hartzeko:

  1. Sarri garbitzea eskuak urarekin eta xaboiarekin
  2. Eztul edo doministiku egitean, ahoa estaltzea besaurrearekin edo mukizapi batekin
  3. Erabili eta botatzeko mukizapiak erabiltzea, eta, ondoren, zakarrontzira botatzea
  4. Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratzea eta 900203050 telefono-zenbakira deitzea

Neurri errazak dira proposatutakoak, eta, hortaz, kontuan hartzea gomendatzen dizuegu herritar guztiei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.