Energia gastua murrizteko tailerra-Izen ematea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu. Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita lehenik informazio egokia eta ulergarria eskuartean izatea.  Hori jakinda, Zizurkilgo Udala “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

Azaroak 14, asteartea, 19:00etan

Plazida Otañoko Areto balioanitzean

IRAUPENA: ordu 1.

Azaroak 15, asteazkena, 20:00etan

Udaletxean

IRAUPENA: ordu 1.

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera edo deitu 943691012 telefono zenbakira, azaroaren 13a  baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.