Maila handia Teodoro Hernandorena XIV. Ipuin Lehiaketan

Abenduaren 18an izan da sari-banaketako ekitaldia, eta bertan elkartu dira irabazleez gain, Amaia Hernandorena (Teodoro zenaren alaba) eta Joxe Manuel Atxaga (Teodoro zenaren iloba).

Sari-banaketaren hasieran, Teodororen bizitzari buruzko zenbait zertzelada eman dira, bere heriotzaren hogeita batgarren urteurrenean, bere nortasunaren berri zabaltzeko, txikitxoenei batez ere.

Horren ostean, maila bakoitzeko irabazleen berri eman da. Honako hauek dira, mailaz maila, 2015eko lehiaketako saridunak:

A MAILA (6-8 urte)

1. saria: NAIRAREN EGUNIK ZORIONTSUENA, Uxue Velazquezena.

2. saria: BI ANAI-ARREBAK ETA MAMUAK, Samara Rodriguezena.

Aipamen berezia: IZARRETARA NOA, Aimar Olazabalena.

B MAILA (9-11 urte)

1. saria: BIZIRIK GAUDE, Mikel Rebollorena.

2. saria: SUGARRA OINETAN, Aitziber Zubeldiarena.

Aipamen berezia: AUTOBUS MIRESGARRIA, Ane Perezena.

C MAILA (12-13 urte)

1. saria: MIKEL ETA IPUINETAKO EZPATA, Beñat Usandizaga Nieverena.

2. saria: ILARGIRA, Alexander San Sebastianena.

D MAILA (14-16 urte)

1. saria: ORTZIMUGEN ARTEKO BEGIRADA, Irantzu Zubeldia Olasagastirena.

2. saria: MAITASUNAREN PRESOAK, Sara Iriarte Lasarena.

E MAILA (17 urtetik gorakoak)

1. saria: 27 ORDU, Oihana Beraza Aldalurrena.

2. saria: DIRENIK EZ DA SINETSI BEHAR, EZ DIRELA EZ DA ESAN BEHAR, Maider Garin Bakerorena.

 


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.