Wifi sistema irekiari buruzko batzarra ostegunean

Zizurkil, Tolosaldeko eta Gipuzkoako beste hainbat herrirekin batera, Gipuzkoa Share ekimenaren bitan, wifi irekia herrian jartzeko asmotan dabil. Horrek zizurkildarrei mega jakin batzuk arte doako wifia eskainiko die eta mega horretatik gora nahi duenari ere, orain baino aukera zabalagoa emango dio. Herritarren aurrean egitasmoaz informazioa zehatza eskaintzeko batzarra antolatu du Udalak martxoaren 12, ostegunean, iluntzeko 19:00etan, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean. Gaiaren inguruan interesa duen herritar oro gonbidatuta dago.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.