Elikagai Bankuak egin du bigarren banaketa

Zizurkilgo Udalak bat egin du Europar Batzordeko elikagai programa batekin eta honenbestez, elikagai bankua abian da herrian. Martxoan egin zen lehenengo elikagai banaketa eta egunotan egin da bigarrena. Joan den larunbatean, uztailaren 26an, hainbat bolondresi esker egin ziren janari sortak, eta sorta horiek banatu zaizkie herrian beharrean dauden familiei.  Gaur egun, baldintzak betetzen dituztenen artean, herriko 72 familik eman dute izena elikagai horiek hartzeko

Udalak eskertu egin nahi du bolondresen lana eta aurrera begira elikagai bankua indartzeko asmoa du. "Herrian zenbait gunetan janariak biltzea aztertzen ari gara hurrengo banaketa egiterakoan sorta handiagoak izan ditzagun. Urte bukaera aldera izango da hurrengo banaketa", azaldu du Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.