Mailegua

MAILEGUA : LIBURU ETA MATERIAL BEREZIAK


Bazkide Txartelarekin 3 liburu eta 3 material berezi (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) hartu ahal ditutzu zure udal liburutegian; 5 liburu eta 5 material berezi ( ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) sareko gainerako udal liburutegietan.
Mailegatutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar situzu.
Dokumentuaren bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epearen barruan liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.
Liburuak itzultzeko epea 30 egunekoa da.

Material bereziak (ikus-entzunezkoak, Cd-ROm etab) itzultzeko epea 7 egunekoa da.
Itzultzako epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari edota beti berandu dabilenari bazkide txartela kendu egingo zaio.
Liburuaren epea beste 15 egunez luzatu ahal izango duzu eta material bereziena (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) beste 7 egunez, inoren erresarbarik ez badute.
Luzapenak liburutegian bertan, telefonoz, Internet-en bidez eta baita liburutegiak horretarako prest dituen ordenagailuetan ere eskatu ahal izango dituzu.
Zerbitzuaren beste erabiltzaile batek dokumentu baten erreserba egina badu, ezingo duzu dokumentu horren epea luzatu.


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.