TAk-en lan bikaina Kontxako estropadan

Joan zen igandean jokatu zen Kontxako banderako lehen jardunaldia, eta bertan aritu ziren TAK-eko neskak. Bosgarren postuan sailkatu zen tolosaldeko trainerua, eta oso gutxigatik ez zuen lortu datorren asten ohorezko txandan aritzeko txartela.

Bosgarren denbora onena egin zuen, laugarren izan den Hondarribiatik segundo bat eta 86 ehunenetara. Orio, Donostiarra eta Deustorekin batera lehiatu zen Tolosaldea. Oriotik 13 segundora eta Donostiarratik sei segundora geratu ziren eskualdeko neskak.

Hauxe, igandeko sailkapena:

  1. Donostia Arraun Lagunak: 10.31,62
  2. Orio: 10.33.26
  3. Donostiarra: 10.40,24
  4. Hondarribia: 10.44,82
  5. Tolosaldea: 10.46,68
  6. Hibaika: 10.49,16
  7. Deusto: 10.55,26
  8. Chapela: 10.58,74
Datorren igandean erabaikiko da norentzat izango den Kontxako Bandera preziatua eta han arituko dira TAk-eko neskak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.