Zizurkilgo Udala- Kultura, Euskara, Hezkuntza, Gazteria y Kirola Saila

zizurkilenbarrena

PM Otañoren Arnasa.

Pello Mari Otañoren arnasa (1857-1910).

PM Otañoren Arnasa.

Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrenean, olerkariak ezagutu eta bizi izan zituen Zizurkil, Euskal Herria eta Argentina jasotzen ahalegindu da Hernandorena Kultur Taldea: intxaurrondotik onbura.

Oinarri eta sustrai sendoko biografiazko ekoizpena da, XIX. mendeko giro historikoan kokatua.

PM Otanoren Arnasa (PDF, 3,73Mb.)

Argazkiak

PM Otaño Semekutun.

Pello Mari Otañoren arnasa (1857-1910) liburuan erabil diren argazkien bilduma duzu hemen ikusgai.

Bidegileak: Pedro Mari Otaño Barriola (1857-1910).

PM Otaño Bidegileak.

Xabier Euskitzek prestatu duen Otañoren biografia, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Bidegileak sailekoa.

PM Otano Bidegileak (PDF, 4,69Mb.)

Pello Mari Otaño, Zizurkilgo seme kutun.

PM Otaño Semekutun.

Pello Esnalek, Otañoren heriotzaren mendeurrenean, hura Zizurkilgo seme kutun izendatzean, izan zen bertsolaria, herri-poeta eta kultura-sortzailea omentzen du lan honetan, eta izan den eta den kultura-eragilea eta erreferentea aho betean goraipatzen.

PM Otaño Semekutun (PDF, 47,2Kb.)

Dokumentuak.

Dokumentuak.

Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrenaren ospakizunekin zer ikusia duen hainbat dokumenturen aurkezpena.

Dokumentuak (PDF, 2,10Mb.)

El libro atado: Pello Mari Otañoren oroimenak.

El libro atado.

Otaño liburu batean idazten joan zen bere oroimenak. Horrela, bertso eta beste hainbatez osatutako manuskritoa iritsi da guregana, familiak gaurdaino gorde duen idazlan bikaina: el libro atado deitzen ziotena. Otañok horrela eman zion hasiera lanari:

Ikusirikan ugaritutzen
dijoazkidala lanak
eta aztutzen dirala noizbait izkribatzen ez diranak,
liburu ontan jarri nai ditut
gogoratzen zaizkidanak,
gaur edo biar nere semeak
ikasi ditzaten danak.

El libro Atado (PDF, 13,7Mb.)

Cátedra de Bascuence.

Catedra Bascuence.

Pello Mari Otaño izan zen euskara irakasten aritu zen lehena Argentinan. Xede horretan, euskararen irakaskuntzarako lan-metodologia propioa sortzera iritsi zen: Otañok berak Cátedra de Bascuence izenez bataiatu zuena.

Catedra de Bascuence (PDF, 8,71Mb.)

Gu ta Gutarrak.

Gu ta gutarrak.

Magdalena Moujan Otaño, Beltxa, Pello Mari Otañoren biloba, olerkariaren memoria gordetzen ahalegindu zen beti. Zientzialari aparta, idazteko zaletasuna zuen. Horren fruitu da Gu ta gutarrak idazlan zoragarria. Gaztelaniaz sortua, Xalbador Garmendiak euskaratu du.

Gu ta Gutarrak (PDF, 216Kb.)

Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.