KONTSUMO BULEGOA
KONTSUMITZAILEAREN BULEGOA
Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Eskualdeko Bulegoa doako zerbitzua da, eta kontsumo arloko arazo edo zalantzak argitzen ditu.
Bulegora jo aurretik: erreklamazioa
Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jarri aurretik, beharrezkoa da arazoa izan duzun enpresari erreklamazio-gutun frogagarria igortzea, gertatuakoa modu ahal bezain beste xehetasuekin adieraziz. Hau modu egokian eta garaiz egiten ez bada, baliteke ezin lagundu ahal izatea.
Eskatu hitzordua
Hiru herritan eskaintzen du aurrez aurreko arreta zerbitzua pertsonalizatua, beti ere aurrez hitzordua hartuta. Ezin bazara gerturatu, bidali zure zalantza emailez edo utzi zure mezua telefonoko erantzungailuan, eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.
kontsumoa@tolosaldea.eus
616 647 835
Amasa / Villabona
Ostiraletan
09:00-14:00
Udaletxea
Errebote Plaza, z/g
Tolosa
Astelehenetik asteazkenera
09:00-14:00
Musika eskola
Rondilla Kalea, 34-B
Ibarra
Ostegunetan
09:00-14:00
Udaletxea
San Bartolome, 2
Nori ematen zaio zerbitzua eta nori ez
Kontsumitzaile edo erabiltzaile deitzen zaio azken hartzaile gisa produktu edo zerbitzuren bat erabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko orori (irabazi asmorik gabekoak soilik), baldin eta hornitzailea enpresa, komertzio edo profesional bat bada.
Analisia
Arreta modu pertsonalizatuan emateko, kasu bakoitzaren dokumentazioa aztertzen da: kontratuak, eskriturak, aurrekontuak, fakturak, eskaintza komertzialak, araudia… Zure arazoari buruzko dokumentazioa eskatuko dizugu, beraz, prest izan ahal bezain guztia. Beste erakunde edo adituengana ere jotzen dugu kontsulta teknikoak egitera.
Tramiteak
Behar den kasuetan, eskumena duten erakundeetara kexak, erreklamazioak edota salaketak igortzen dira: Ertzaintzara, Osasun Sailera, Industria Sailera, Arartekora, Espainiako Bankura, Elkargo Profesionalei, Kontsumobidera…
Kexa
Jasotako zerbitzuarekin konforme ez zaudela adierazteko modua da. Legezkoa denez tratu hori, ezin da erreklamaziorik jarri. Kexak desadostasun edo ezinegona baino ez du adierazten.
Erreklamazioa
Eskubideak apurtu edo hitzartutakoa bete ez dela frogatzen den unean, trukean zerbait eskatzeko jarraibidea da: aldaketa fakturan, bajan ematea, garantia aplikatzea, etab.
Salaketa
Jarduera kaltegarri edo okertzen jo eta arau-hauste bat egon dela ondorioztatzen bada, Ertzaintzaren edo botere judizialaren esku uzten da, zigorra aplikatu dezaten, edo ezingo balute, beren iritzia eman dezaten.