Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketa

  • JWSP_MSG_ERRFOLDER
  •  

Zizurkilek 2013az geroztik inoizko birziklatze tasa handienak lortu ditu arduraz jokatu duten herritarren gehiengoari esker. Baina era berean, onartu behar dugu orain arte lortutakoa ez dela nahikoa. Birziklapenera herritar guztiak gehitzeko konpromisoarekin, Zizurkilgo Udalean ordezkaritza dugun, EHBildu eta PSE-EE alderdiok arduraz jokatu eta hondakinen egungo bilketa sistemaren egokitzapena gauzatzea adostu dugu.

Adostasun honen ondorioz, ontzi arinen bilketarako edukiontzi horiak eta papera eta kartoiaren bilketarako edukiontzi urdinak ezarriko dira bide publikoan datozen asteetan. Gainontzekoa orain arteko egunetan jasoko da.

Aldaketa honek helburu zehatzak ditu: 6 hilabeteko epean %70 birziklatzera heldu nahi dugu eta 18 hilabetean %80. Jarraipen batzordearen bidez etengabeko hobekuntzan aritzeko konpromisoa ere hartu dugu bi alderdiok.

Birziklatzea herritar guztion betebeharra da.

Gogoratu, Zizurkilgo hondakinen bilketa sistema ondokoa da:

- Hondakin organikoa atez ate jasoko da:

  • Astearte, ostiral eta igande gauetan jasoko da.
  • 20:00ak eta 22:00ak artean atera behar dira ontzi marroiak.

- Errefusa atez ate jasoko da:

  • Larunbat gauetan jasoko da.
  • 20:00ak eta 22:00ak artean atera behar dira ontzi grisak.

- Pixoihalak eta konpresak atez ateko bilketa egunetan jasoko dira; astearte, ostiral, larunbat eta igandeetan.

- Ontzi arinak eta papera eta kartoia bide publikoan ezarritako edukiontzien bidez jasoko dira.

  • Ontzi arinak edukiontzi horira.
  • Papera eta kartoia edukiontzi urdinera.

- Beira, arropa eta olio bilketa, orain arte bezala, edukiontzien bidez jasoko dira.

- Traste zaharrak eta tamaina handikoak astelehen gauetan atera behar dira, edukiontzien ondora, 20:00etatik aurrera. Aldez aurretik abisua Mankomunitateko  telefonoan utzi behar da: 943676216.

- Komertzioetako errefusa, organikoa eta kartoia atez ate bilduko da.

- Komertzioetako kartoia astearte eta ostiral gauetan jasoko da, atez ate. Kartoia 22:00etarako atera behar da.

ORDENANTZAK AURREIKUSITAKO ISUNAK

1. Arau-hauste ARINAK:          90,10€ bitartekoa

2. Arau-hauste LARRIAK:         90,11€ eta 450,49€ bitartekoa

3. Arau-hauste OSO LARRIAK: 450,50€ ETA 45.000€ bitartekoa

Guztion mesederako, arduraz jokatu.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.