Aisialdia, Kirola, Kultura, Hezkuntza, Gaztetxo eta Euskara Inguruko Ekintza Interesgarriak Finantzatzeko Dirulaguntzen 2021eko Deialdia

Zizurkilgo Udalak argitaratu du elkarteek diru-laguntzak eskatzeko 2021eko deialdia. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira apirilaren 16ra bitartean.

Eskaerak Zizurkilgo Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, Zizurkilgo Udalaren bulegoetan: Teodoro Hernandorena 6 helbidean, udaletxean, eta Ernio Bidea 9A, behea helbidean kokatuta dauden udal-bulegoetan.

2021eko diru-laguntza deialdiaren oinarriak eta eskaerak aurkezteko inprimakia albistearen behean aurkituko dituzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.