Ur eta Zaborren Tasak ez Ordaintzea edo Gutxitzea

Zizurkilgo biztanleei jakinerazten zaie ur eta zaborren tasen ez ordaintzea edo gutxitzeko eskaerak aurkezteko epea ireki dela.

Epea datorren otsailaren 28an bukatuko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

-     Familiako kide guztien N.A.N.ren fotokopia

-     Errolda eta elkarbizitze ziurtagiria

-     Familiako kide guztien diru sarreren ziurtagiria:

 

  • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartua ez dagoenaren agiria
  • Langabezi txartela eta INEMek jasotzen den laguntzaren agiria.

-     Foru Haziendak emandako ondasun agiriak.

Informazio gehiago udal bulegoetan edo honako telefono hauetan: 943-691012 edo 943-693066.

Zizurkilen, 2014ko otsailaren 5ean

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.