Esku artean duzun aldizkari hau zizurkildarren eta Udalaren topagune berria izateko asmoz sortu da. Plaza elkargunea da, eztabaidagunea, herrikideok geure istorio, asmo eta iritziak trukatzen ditugun lekua. Aldizkari honek plazara gerturatzen den herritar bat gehiago izan nahi du. Udala egiten ari denaren berri emango dizue, zizurkildarrak jakinaren gainean egon zaitezteten Udalaren kudeaketaz zein etorkizuneko proiektuez eta ondorioz, zuen iritzia eraikitzeko aukera izan dezazuen.