NEGUKO SOLZTIZIOA

Gau Beltza urriaren 31n ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari gara Zizurkilen ere.

Udazkenetik negurako aldaketa aldian, urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu garai honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko aukera eskaintzen digu. Etxeko trapu zaharrekin mozorrotu eta iluntasunean gozatuz!