Abuztuak 14, asteartea
Goizaldeko 06:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.
10:00etan, haurrentzat mural margoketa parkean.
14:00etan, jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Xabier Pellejerok piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
18:00etan, Bike Show Trial bizikleten erakustaldia. Irene Caminos munduko hirugarrena eta Javi Alonso bitan Europako txapelduna, akrobazia harrigarriak eginez.
20:00etan, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketaren inaugurazioa Iriarte kultur Etxean.
21:00etan, Herri afaria plazan
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: Abuztuak 12
Ondoren, IRATZAR dantza taldea.
Abuztuak 15, asteazkena
(Ama Birjin eguna)
Egun guztian zehar, Zizurkilgo argazki zaharren erakusketa: 11:00-14:00// 16:30-20:30
11:00etan, Meza Nagusia.
Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa.
12:30ean, Txan magoaren emanaldia plazan.
17:30etan, XIV. Trikitixa txapelketa
19:00ak aldera, Falcons de Vilafranca Kataluiniatik datozen giza dorreen ikuskizun paregabea.
23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.
Ondoren eta goizaldera arte, OBANEUKE taldea.
Abuztuak 16, osteguna
(Ama Birjin bigarrena)
12:30ean, Herri Kirolen erakustaldia
17:30ean, Ziba topaketa frontoi irekian eta 18:30ean ping pong txapelketa haur eta gaztetxoentzat.
18:00etan, IDI-PROBAK Plazaberrin.
Ondoren, sagardo dastaketa plazan, IZER eta ALABIER trikitilariekin.
22:30ean, Zimiterioko XVI. pilota txapelketako finalak
“Malli memoriala”
3. eta 4. postuak eta finala
Ondoren, IZER eta ALABIER trikitilariak.
Abuztuak 17, ostirala
12:00etan, haurrentzako jolasak herriko gazteen eskutik.
18:00etan, herritarren arteko herri kirolak: Gazteak vs Beteranoak.
Ondoren, Zizurkil eta Añorgako Erraldoi eta buru handien kalejira herrigunean zehar.
23:00etan, Zezen suzkoa.
23:30ean puntuan, EÑAUT ELORRIETAREN kontzertua Intxaur frontoian
Ondoren eta goizaldera arte, FAN&GO taldea
Abuztuak 18, larunbata
(Umeen eguna)
11:45ean, kroserako izen-ematea
12:00etan, krosa
12:30ean, buruhandiak. Ondoren, jolasak.
14:00etan, bazkaria herriko umeentzat.
15:30etik 19:30era, puzgarriak, kart pista eta jolasak
16:00etan XXIX. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 15 €./bikoteko)
18:30ean Errebal taldearekin dantzaldi gidatua.
MOZORRO GAUA - Gai librea (2 sari)
21:00etan, Oilasko afaria. Tiketak salgai abuztuaren 16ra arte.
Ondoren, TRAKETS taldearekin gaupasa.