Zizurkil Goia

Abuztuaren 14a, asteartea
(Ama Birjinaren bezpera)


• Goizaldeko 07:00etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO-BILTZEAri. 
-Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango  da  bruxa  eta  txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.
• 13:00etan emango zaie hasiera aurtengo festei.
2012ko Txapel Eguneko txapeldun izan den Migel Mari Zurutuza “Potxolok” piztuko du herriko jaien HASIERAKO SUZIRIA Iriarte Etxeko balkoian.
• Ondoren, Oilasko-biltzaileen dantzaldia.
• 19:00etan, katerik gabeko bizikleta-jaitsiera kanposantutik plazaraino.
- Sariak: afari bana irabazleari eta lehen herritarrari
• 21:00etan: HERRI AFARIA plazan
• Gauerditik aurrera: LAIOTZ dantza taldea

Abuztuaren 15a, asteazkena
(Ama Birjinaren eguna)


• 11:00etan, MEZA NAGUSIA
• 12:00etan, umeen pilota-partidak zimiterioan.
• 17:00etan, herritarren arteko herri kirol-lehia. Proba bat baino gehiago egin beharko dute herritarrez osatuko bi taldeek.
• Segidan, sagardo-dastaketa plazan.
• Bien bitartean, MAIALEN, ANE eta GARAZI herriko taldeak alaituko du giroa.
• 23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.
• Amaia Agirre
• Amets Arzallus
• Andoni Egaña  
• Arkaitz Estiballes
• Jexux Mari Irazu 
• Maialen Lujanbio
Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
• Ondoren eta goizaldera arte, GUGAZ  taldea.  

Abuztuaren 16a, osteguna
(Ama Birjinaren bigarrena)


• 12:30etan: HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA
Harri-jasotzen:
Aimar Irigoien (Errezil)
Xabier Aranburu, “Guzta” (Idiazabal)
Aizkoran:
Arkaitz Jauregi eta Joseba Otaegi
Jon Irazu eta Iñaki Azurmendiren aurka


• 14:30etan: jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria.

MAIALEN, ANE eta GARAZI herriko taldeak alaituko du bazkalondoa.

• 18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin.
• Ondoren, barrikotea.

• 22:30etan: Eskuz binako X. ZIMITERIOKO PILOTA TXAPELKETA
3. eta 4. postuak.
Finala.
Ondoren, INGO AL DEU? taldea

Abuztuaren 17a, ostirala
(Umeen eguna)


• 11:45etan: kroserako izen-ematea
• 12:00etan: krosa
• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.
• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.
• 15:30etatik: 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta  jolasak
• 16:00etan: XXII. MUS TXAPELKETA Zentroan
Izen-ematea: 15 €/bikoteko.

PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA
• 23:30etan: Kontzertua plazan:
ZE ESATEK!
3GABE2

Abuztuaren 18a, larunbata

• 12:30etan: Txan Magoaren ikuskizun berria plazan
• 17:30etan: Zizurkilgo VII. Trikitixa-txapelketa
Ondoren, LOATZO Musika-Eskolako ikasleen emanaldia

MOZORRO GAUA:
GAI LIBREA

• 21:00etan: Oilasko-afaria
• Gauerdian: Gau pasa TRAKETS taldearekin
Goizaldera, sari berezia emango zaio mozorrorik onenari.
Animatu!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.