Herriguneko (Zizurkil goiko) jaiak

Abuztuaren 12, ostirala

Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.

  • Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango  da  brusa  eta  txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.

Goizean zehar, herriko haurrek murala margotuko dute eskola ondoan.

13:30etan: Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko Txapelduna izan den Benardo Arregik piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

  • Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.

18:00etan: ERIZ magoaren emanaldia plazan.

21:00etan: HERRI AFARIA plazan
Tiketak ohiko lekuetan salgai.

Ondoren,  ZESUMA dantza taldea.

 

Abuztuaren 13, larunbata

(Umeen eguna)

• 11:45etan: kroserako izen-ematea
• 12:00etan: krosa
• 12:30etan: buruhandiak. Ondoren, jolasak.
• 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat.
• 15:30etatik: 19:30etara, puzgarriak, kart pista eta  jolasak

16:00tan: XXVII. Mus Txapelketa (Izen ematea: 15 €./bikoteko)

23:00etan: Kontzertuak: ENKORE+SKASTI

Ondoren eta goizaldera arte, IZERDI GORRIA bertsio taldearekin dantzaldia

 

Abuztuaren 14, igandea

11:30tan: Arraza libreko II. Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaian

17:30tan: Zizurkilgo XII.Trikitixa txapelketa.

Ondoren, Añorga eta Zizurkilgo ERRALDOI ETA BURU HANDIEN konpartsen topaketa herriko kaleetan

22:30etan, Zimiterioko XIV. pilota txapelketa finalak

“Malli memoriala”

3. eta 4. Postuak eta finala

Gauerdian, TXIMELETA taldearekin erromeria

 

Abuztuaren 15, astelehena

(Ama Birjin eguna)

12:00etan: Meza Nagusia.

Ondoren, umeen pilota partidak zimiterioan.

13:00ean Zizurkilgo plazako zuhaitz berria: Proposamenen erakusketa bozketa. 16 eguerdian ere izango da botoa emateko aukera.

18:00etan: Herritarren arteko herri kirolak:

Segan,  Irati Irurzun eta Iban Ipintza.
Horrez gain, hainbat kirol egingo dituzte bi taldetan banatutako gazteek.

Ondoren, sagardo dastaketa plazan Zizurkilgo belaunaldi ezberdinetako trikitilariek alaituta.

23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA.

  • Unai Mendizabal
  • Maialen Lujanbio
  • Jexux Mari Irazu
  • Oihana Iguaran
  • Jon Maia
  • Amets Arzallus
  • Gai-jartzailea: Igotz Alkorta

Ondoren eta goizaldera arte, OBANEUKE taldea.

 

Abuztuaren 16, asteartea

(Ama Birjin bigarrena)

12:30etan: Herri Kirolen erakustaldia

  • Harri jasotzen:
    - Estitxu Almandoz
  • Aizkoran:
    - Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi
    - Joseba Otaegi eta Mikel Larrañagaren aurka

14:00etan: Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.

16:30etan: Zirko tailerra haurrentzat

18:00etan: IDI-PROBAK Plazaberrin.

MOZORRO GAUA - Gai librea (2 Sari)

  • Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria.
  • Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria.

21:00etan Oilasko afaria. Tiketak salgai abuztuaren 12 arte.

Ondoren, TRAKETS taldearekin gau pasa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.