2020/2021 ikasturtean 84 ikasle dabiltza Bukalai dantza taldean ikasten, 9 taldetan banatuta eta egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak betez. Ikasle horiek hainbat emanalditan parte hartzen dute urtean zehar, honako hauetan, besteak beste:
- Txapela eguna
- Dantzari txiki eguna
- San Juan bezperako sua
- Jaietako emanaldiak
- Olentzeroren etorrerako emanaldia
Momentuko egoerak aginduko du zein emanaldi egiteko aukera izango den eta zein baldintza eta neurrirekin.
Helbidea: Atxulondo kultur etxea, 20159 Zizurkil