Gazte Eguna larunbatean

Gazte Eguna ospatuko dute larunbat honetan Zizurkilen Txepetxa Gazte asanbladak antolatuta. Duela hiru urte hasi ziren festa hau antolatzen, Txepetxa gazte asanblada sortzeko ideia sortu zenean lehenengo helburu gazte egun bat antolatzea izan zen. Aurtengoa jada hirugarren urtea izango da. Festa finkatzen ari denaren adibide, iaz 90 lagun bildu izana bazkaritan.Hasieratik herriko gazteen arteko harremana bultzatzea izan du festa egun honek. «Zizurkil Goian festetan giroa sortzen joan zen eta lagun talde bat osatu zen goiko eta beheko gazteekin» nabarmendu du Unai Mendizabal gazte asanbladako kideak.  Udalaren bultzada jaso zuten orduan eta esan liteke festaren aitzakiarekin gazteen arteko «harremanak estutzen» joan direla.

Oraindik asanbladara edo gazte eguneko taldera gerturatu ez diren gazte horiek erakarri nahi dituzte. Llarunbatean festan parte hartu nahi duen orok aukera zabalik du oraindik. Bazkarirako txartelak, esate baterako, 15 euroan daude salgai Iriarte, Zentroa eta Egarri tabernetan eta asanbladako kamixetak Zentroan daude salgai 12 eurotan.Egitarau originala antolatu dute larunbaterako, «kanpoko jendea erakartzeko zerbait berria egitea pentsatu genuen». Jada dena prest dute, eta «saltsa pixka bat» sortzeko gogoz daude. Beraz, gonbidapena zabalik dago bertaratu nahi duten guztientzat, eta nahi duenak goizaldera arte festa giroan ibiltzeko aukera ere izango du.

Egitaraua

11:30. Herriko gazteen indar erakustaldia:

· Baso mutilen lehia.

· Gurpilarekin elizari buelta.

· Traktorea ea plazara nork eraman azkarren.

Ondoren. Txepetxaren jaitsiera.

14:30. Gazte bazkaria.

18:00. Txerri harrapaketa, Lartingo zelaian.

Ondoren. Triki poteoa.

21:00. Xolomo afaria, zimiterioan.

22:30. Kontzertuak: Berri Tzarrak eta Zesuma.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.