Kukairen emanaldia, otsailaren 25ean

Kukai dantza taldearen emanaldia izango dugu otsailean. Jazoerak ikuskizuna eskainiko du Errenteriako taldeak eta ikuskizuna borobiltzeko, Zizurkilgo Bukalai dantza taldeko gazteen parte-hartzea ere izango da.

Otsaileko Zer ote?-n akats bat izan da eta emanaldia otsailaren 17an izango dela jartzen du. Oker dago eguna eta, otsailaren 25ean izango da dantza saioa. 22:00etan hasiko da, Intxaur pilotalekuan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.