2023ko inbertsio eta erronkak aurkeztu zituzte

2023ko inbertsioak eta erronkak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du Udalak. Hiru erronka nagusi azpimarratu dituzte Iker Urruzolak berak eta Iban Lizarraga kirol zinegotziak.

Bulandegi ibilbidea. "2023ko aurrekontuetako inbertsioen zati handiena bigarren urtez jarraian Bulandegi ibilbideko lanentzako izango da. 265000 euro orain egiten ari diren lehen faseko lanen bigarren zatia finantzatzeko eta beste 10000 euro hurrengo faseko proiektua idazteko. Legaldiko konpromisoetako bat zen abian jarrita dugun Bulandegiren eraberritzea eta lanak hastai eta bide orria marraztuta dago. Badira, ordea, gure ustez gogoratu beharreko zenbait aspektu: Zizurkilgo herriak duen arazo handienetako bat uneotan Elbarrena zeharkatzen duen trafiko eta garraio asturnaren dentsitatea da. 2000ko hamarkadan egindako azterketen arabera, 10000 inguru ziren egunerao Zizurkilgo erdigunea zeharkatzen zuten ibilgailuak. Trafiko hori areagotuz doa: abiaduraz ohartaratzeko legealdi honetan ditugun gailuetan zenbatutakoaren arabera, bataz beste, 13000 baino gehiago dira eguneroko joan-etorriak lan egunetan. Horietako asko Asteasuko poligonoetara doazenak dira, kamioiak bereziki. Gipuzkoaok Foru Aldundiak duela hamarkada ugari aginduzion sahiesbidea Zizurkili. Azkenean, 2010ean iragarri zuten, baina krisi ekonomikoaren aitzakiarekin bertan behera geratu zen. Urteotan herritarren portestak ere hor daude, erantzunik gabe. Egoera horretan, ulertu behar da Zizurkilgo Udala ahal duen guztia egiten ari dela. Bulandegi bideko lanei ekin diegu. Bulandegi bideak sekulako trafikoa jasatzen du eta inguru hori bizilagunenetzat erosoagoa eta irisgarriagoa egitea da lan hauen helburua. Faseka egingo dira ia bi miloi euroko aurrekontua duten lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiari egitasmoa aurkeztu dio Zizurkilgo Udalak baina orain artean ez du Aldundiak diruz laguntzeko urratsik eman. Gauzak honela, datorren astelehenean, urtarrilak 30, osoko bilkuran EH Bilduren Udal Gobernuan mozio bat aurkeztuko du, Foru Aldundiari ostrea saihesbideari hel diezaiola eskatuz eta Udalaren lankideta eskainiz. Eta bien bitartean, Aldundiari eskatuz Bulandegiko eraberritzea diruz laguntzeko, Udalarekin bide orri bat adostuta. Zizurkilek nahiko itxaron du jada. Eta espero dugu Udalbatzak aho batez egingo duela eskari hori, ez genuke bestela ulertuko. Zizurkildarron bizi kalitatea dago jokoan".

Kirolgunea

Iban Lizarragak hartu du hitza kirolgune berriaz hitz egiteko:

"Legealdi honetan agindutakoaren artean zegoen kirolgune bat eratzea. Helburua izanda, futbola ez diren eta herrian egiten diren beste hainbat jarduerentzat gune izatea: Halterofilia edo txirrindularitza, esaterako. Danena futbol zelaiaren atzealdeko gunearen aukera aztertu zen lehenik, lur hori ez da Udalarena ordea, eta bertan ezer eraikitzea oso zaila da hainbat kontu teknikogatik. Beste hainbat alternatiba ere aztertu dira, eta azkenean Joxe Arregi plazatik gertu, Bulandegi bideko 12 eta 14 atarien arteko lokal handi bat erostekotan da Udala. Inguruko bizilagunen beharrak aztertzeko ere balitatzen ari gara prozesu hau. GAuzak espero bezala ateraz gero, aurtengo aurrekontuetan erosketaren lehen zatia egingo da eta lokalaren txukuntzea. Azpimarratu nahiko nuke korol taldeekin elkarlanean aritu garela eta ari garela proiektu hau lantzen. Izan ere, eragile ezberdinak inplikatzea da lortu behar duguna, finantziazio iturri gehiago ere lortuz. tTa elkarteentzat gune izateaz gain, aukera gehiago ere eman ditzake herriarentzat. Agindutako gau bat bideratuta utziko genuke horrela. Hori da maiatza bitarte gure buruari jarri diogun lana eta erronka".

Herribideak

Iker Urruzolak hartu du berri hitza, herribideen konponketa eta liburutegiaren alboko lokala egokitzeko egingo diren lanen inguruan aritzeko:

"Aurrekontuetan herri biden konponketarako edo liburutegiarn alboan dagoen lokala egokitzeko ere aurreikusi dugu dirua, inbertsio nagusienak aipatzearren. Herri bideei dagokienez, Aia aldeko gunera doazen bideak konpontzea aurreikusten da. Otsailaren 7an onartuko ditugu 2023ko diru kontuak, oposizioaren adostasuna lortzen aldera atzeratu gudun ez ohiko pleno batean".

Plazaetxeberri

"Eta legeadli amaitzen ari zaigun honetan hirugarren erronka bat aipatu nahi nuke. Legealdi honetan erosi dugu Plazaetxeberri eraikina. Herri BIZIgune herriko taldeak erabiltzen du orain sotoa, topagune bat sortu dute, gunea zizrukildarren eskura jarriz. Eta jatetxearen ustiapena berriz lehiaketara atera dugu abenduan, aurreko kudeatzaileak utzi ondoren. Ez da inor aurkeztu eta ondorioz berriz aterako dugu lehiaketara aldaketa txiki batzuk eginda. Aukera ona dela uste dugu eta interesdunei Zizurkilgo Udalerako jotzeko deia egiten diegu. Era berean, eraikinak ezinbesteko dituen egokitzapen lanei begira, iragarri nahi dugu, eskualdeko turismo planaren baitan, Europar funtsetatik 100.000 euroko dirulaguntza lortu dugula Plazaetxeberrin Kandido Saseta defentsa sistemaren memoria eta interpretazio gunea egiteko. Dirulaguntza hori hurrengo legealdian iritsiko da eta bultzada emango dio eraikina berritzeko egitasmoari, Plazaetxeberri osoa zizurkildarren nahiz bisitarien eskura jartzeko. Herriguneko bizitzarako eraikin garrantzitsua izango delakoan gaude", azpimarratu du Iker Urruzolak.

 

Ez da alkategai aurkeztuko

Agerraldiaren amaieran, iragarpen bat egin du Iker Urruzolak: "Ez da legeladi erraza izan Zizurkilgo Udal gobernua osatzen dugunontzat: pandemia dela, udalaz gaindiko ezusteko proiektuak direla edo beste hainbat gertakarigatik, sentsazioa izan dugu lasai lan egiteko aukera gutxi izan dugula, lehertzen zitzaizkigun arazoei nola hala aurre egiten aritu beharra izan dela, eta hori oso nekagarria da. Indarra banuen oraindik, baina batzuetan bidea uzten jakin egin behar da, eta pozik esango dut nire esparru naturalera itzuliko naizela, herrigintzaren beste aldera, herriko taldeenta, jaietan eta hamaika ekimenetan parte hartzera, Zizurkil bihotzen daramadalako. Nik dena eman dut Zizurkilgo alkate izan naizen lau urteotan, eta hala emango dut ekainera arte. Ohore bat izan da alkate izatea eta horrelakoetan esaten den gisan, ongi eginak kontuan hartu, eta gaizki eginak barkatu". Halaxe amaitu du bere iragarpena Iker Urruzolak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.